Filtra tu búsqueda



Berrikuntza
Albisteak 19 iraila, 2019

Eusko Jaurlaritzari saria eman diote kluster-politiken efizientziaren ondorioz

Estíbaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak jaso du saria Madrilen

Estíbaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak jaso du saria Madrilen

Saria euskal klusterrekin partekatu du eta adierazi du klusterrak “agente aktiboak, inplikatuak eta eragileak direla euskal ekonomiaren adimen estrategikorako eta lehiakorrerako”

Eusko Jaurlaritzak kluster-politiken arloko administrazio eraginkorrenaren saria jaso du Estatuko Klusterren Elkartearen eskutik. Estíbaliz Hernaez Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak jaso du saria eta euskal klusterrekin partekatu du, euskal ekonomiaren adimen estrategikorako eta lehiakorrerako agente aktiboak, inplikatuak eta eragileak diren heinean.

 

Saria banatzeko egintza Madrilen izan da, sektoreko elkarteen urteko biltzarraren testuinguruan. Aurten biltzarra klusterren arteko lankidetza-berrikuntzan oinarritu da, eta euskal kluster ugarik hartu du parte.

 

Estíbaliz Hernaez sailburuordeak jaso du saria eta Euskadiko klusterrek egindako ibilbidea azaldu du. Argitu du klusterren estrategiari 90eko hamarkadaren hasieran eman zitzaiola hasiera, XX. mendearen amaierako krisialdi ekonomikoan hautemandako premia eta aukera gisa.

 

Ia hogeita hamar urte geroago, euskal klusterrek bidea egin dute eta, 2014. urteaz geroztik, beste ikuspegi batez ari dira lanean, Herrialdearen osotasunaren lehiakortasun-irizpideekin lerrokatuta —Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planean eta 2020ko Industria Planean, besteak beste, jasotzen dira lehiakortasun-irizpide horiek—.

 

Estíbaliz Hernaez sailburuak klusterren osotasunari zorionak eman dizkio, RIS 3 Espezializazio Adimentsuko Estrategian izan duten inplikazioagatik, eta eskertu die sektoreen arteko lankidetza-proiektuak partekatzeko egiten ari diren ahalegina; izatez, ahalegin horrek eragin du, hein handi batean bederen, sari hori jasotzea. Gehitu du klusterrak “agente aktiboak, inplikatuak eta eragileak direla euskal ekonomiaren adimen estrategikorako eta lehiakorrerako”.

 

Autonomia-erkidego guztietako sektoreko elkarteetako ordezkarien aurrean eta Industria Ministerioko ordezkarien aurrean, Hernaezek aditzera eman duenez, “industria izan da Eusko Jaurlaritzaren “obsesioetako” bat eta hala izaten jarraituko du, soilik teknologikoki punta-puntakoa den industria modernoaren eta internazionalizatuaren bidez erantzun baitakieke arrakastaz Herrialdearen erronkei”.

 

Erronka horien artean daude “garapen jasangarria sustatzea, emisioak murriztea —behar bezala planifikatutako energia-trantsizioaren bidez— eta berrikuntzako eta digitalizazioko mailetan aurrera egitea, horrek guztiak ekonomiaren garapen jasangarriagoan, gizarte-kohesio handiagoan eta herritarren bizi-kalitate handiagoan lagun dezan”.

Lotutako albisteak

2020ko  Makina  Erremintaren  Bienala  aurkeztu  dute  Hannoverreko  EMO  azokan
18/09/2019 Berrikuntza

2020ko Makina Erremintaren Bienala aurkeztu dute Hannoverreko EMO azokan

Bienala maiatzaren 25etik 29ra bitartean egingo da BECen

Inplantalariak  zerbitzuaren  soluzioen  Katalogo  berriak  euskal  mikroETEen  Eraldaketa  Digitala  indartuko  du
17/09/2019 Berrikuntza

Inplantalariak zerbitzuaren soluzioen Katalogo berriak euskal mikroETEen Eraldaketa Digitala indartuko du

bertsio berriak 4.0 Industriaren arloei buruzko praktikak eta tresnak bildu ditu,

Gaitasunak,  Euskal  Autonomia  Erkidegoko  Lehiakortasunari  buruzko  2019ko  biltzarraren  gai  nagusia
17/09/2019 Berrikuntza

Gaitasunak, Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2019ko biltzarraren gai nagusia

Ekitaldian, Euskadiko Lehiakortasunari buruzko beste txosten bat aurkeztuko da

Gestamp  eta  Tecnalia  saritu  dituzte  Europan,  4.0  industrian  efizientzia  energetikoa  hobetzeko  garatu  duten  adimen  artifizialeko  sistemagatik
17/09/2019 Berrikuntza

Gestamp eta Tecnalia saritu dituzte Europan, 4.0 industrian efizientzia energetikoa hobetzeko garatu duten adimen artifizialeko sistemagatik

DatSci Awards sariketan, urtero saritzen dituzte datu-tratamenduari, adimen artifizialari eta haiek industrian eta gizartean duten erabilerari buruzko Europako ekimenik onenak

SPRI  Taldea  eta  Innobasque-Berrikuntzako  Euskal  Agentzia  Euskadiko  eskualdeetan  barrena  ibiliko  dira,  ETE  txikienei  berrikuntza  helarazteko     
13/09/2019 Berrikuntza

SPRI Taldea eta Innobasque-Berrikuntzako Euskal Agentzia Euskadiko eskualdeetan barrena ibiliko dira, ETE txikienei berrikuntza helarazteko    

Hazinnova programaren eragileek irailaren 19an aurkezpen sorta bat abiatuko dute hiru lurralde historikoetan enpresa txikiak akuilatzeko esku har dezaten hiru hilabetean neurgarriak diren emaitzak eskaintzen dituen doako ekimen horretan

Joan blog-era

Jarraitu gurekin

Gure sareetan espezializatutako kanalak eta eguneroko aktualitateak.