Albisteak 16 otsaila, 2022

Ezagutu BDIHren aktiboak: Lorteken lotura aurreratuak aztertzeko planta pilotua

Lortekek, BDIHren Fabrikazio gehigarriaren guneko agente gisa, euskal enpresei beren “lotura aurreratuak aztertzeko planta pilotua“aktiboa erabiltzeko aukera ematen die Ordizian duen egoitzan (Gipuzkoan). Planta pilotu hau MIG/MAG arku-soldadura, TIG eta plasma-prozesuak, laser-soldadura, marruskadura-soldadura eta erresistentzia-soldadura prozesuak aztertzeko bereziki pentsatuta dago.

Hainbat soldadura-gelaxka ditu, hainbat ekipo eta baliabiderekin, hala nola sentsoreak, monitorizazio-gailuak edo CAD/CAM softwarea, prestakuntza, erakustaldi, ikerketa aplikatu eta garapen jardueretarako. Aktibo hori erabiltzen duten enpresek kontzeptu-probak edo bideragarritasun-probak eska ditzakete laborategi-eskalan, baita prozesua industrializatzeko eta produkzio-katean integratzeko azterlanak ere. Soldadura-prozesu eta/edo teknologien arteko konparazio azterketa bat egiteko aukera ere ematen du, eta enpresek lehen prototipo bat egin dezakete planta pilotu horretan, Lortekek soldaduran duen esperientziaz baliatuta, teknologiak eta produktuak garatu ahal izateko.

 

Arrakasta kasua

Hispavista eta Nippon Gases Euskal Herrian plantak dituzten bi enpresa dira. Lehenengoa, internet eremuan zentratzen du bere aktibitatea eta Smart Cities-ekin konektatutako ekosistema teknologikoa izanik personal adituaren laguntzarekin industria-eremuari zerbitzua emateko gaitasuna du. Bigarrena, berriz, gas industrialen, sendagarrien eta elikadura-gasen horniduran zentratzen da.

Beren industria-prozesuetan irtenbide digitalak eta jasangarriak txertatzeko asmoz, enpresek Lortekengana jotzeko beharra ikusi zuten, fabrikazio gehigarrian eta adimendunean espezializatutako zentro gisa. Horrela, Hispavistak aktibo hau erabili zuen Smart Cities-erako soluzioa eraldatzeko eta IIoT soluzio baterantz bideratzeko. Soluzio horrek informazioa atzemateko, aztertzeko eta bistaratzeko azken aurrerapenak hartuko ditu, datu sentsorikoak monitorizatzeko eta aztertzeko industria-prozesu konplexuetan. Halaber, Nippon Gases-ek aktibo honekin soldadura-modulu berriaren zehaztapenak eta beharrak definitu ahal izan ditu, eta, horrez gain, funtsezko baliozkotze-probak definitu, bere tresnekin bezeroaren ingurune erreala ezin hobeki simulatu ahal izateko.

LORTEKen aktibo horren moldakortasunak aukera ematen dio Hispavista-ri industria-prozesu konplexuak kudeatzeko irtenbide integral bat garatzeko, eta horrek etorkizuneko bezeroei hobeto laguntzeko tresnak emango dizkie, une bakoitzean behar dituzten konponbideak eskainiz. Bestalde, Nippon Gases-ek bere soldadura-aplikazioetan dituen beharrei erantzutea lortu du, baita enpresak egin nahi duen industria digital eta jasangarriaren eremuan soluzio eta zerbitzu berriak garatzeko oinarriak finkatzea ere.

Lortekekin egindako kolaborazio hauei buruz gehiago jakitera gonbidatzen zaitugu. Hispavista-ren bideoan Hispavistako IT Project Manager-a den Eva Dominguezek proiektuaren xehetasun guztiak eta lortutako emaitza onak ematen ditu. Nippon Gases-en bideoan negozio garapenean aditua den Pablo Achak eta Igor Ayala ingeniariak aktibo honetaz nola baliatu diren kontatzen dizute.

 

Lotutako albisteak

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak  Prestakuntza  prestatu  zure  lantaldea  balioan  lehiatzeko  eta  ez  prezioan
25/03/2025 Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan

Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik  tresna  industrial  aurreratuak  diseinatzen  ditu  ekoizpen  industriala  optimizatzeko
24/03/2025 Berrikuntza

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko

Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol  Rego,  Innobasque  Berrikuntzaren  Euskal  Agentziako  presidente  berria
19/03/2025 Berrikuntza

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria

Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.