Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 ekaina, 2018 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Invest in Basque Country Fast Track Innobideak programa Invest in Basque Country UP Euskadi

“Ferchau” ingeniaritza alemanak egoitza berria inauguratu du Euskadin

Ingeniaritza eta IT zerbitzuak eskaintzen dituen “Ferchau Engineering” enpresak lantegi berri bat jarri du martxan Euskadin, Estatu mailan hazteko abiatua duen bere estrategiaren barruan.

Ingeniaritza eta IT zerbitzuak eskaintzen dituen “Ferchau Engineering” enpresak lantegi berri bat jarri du martxan Euskadin, Estatu mailan hazteko abiatua duen bere estrategiaren barruan. Enpresak erabaki hori hartu du, bere bezeroei interesatzen zaielako Automozio, Aeronautika eta Astronautika, Elektronika eta IT, Energia eta Ingeniaritza Mekanikoaren arloetako zerbitzu-katalogo bat izatea ipar zonaldean.

Nazioarteko hainbat enpresa garrantzitsuk erabaki dute Euskadin instalatzea, besteak beste, langileko produktibitate-tasa handiena duten EBko eskualdeetako bat delako. 2016an Financial Times egunkariak esan zuen Euskadi zela “Konektagarritasun arloko Europako eskualde ertain onena”. Era berean, Euskadi da Estatuko dentsitate industrial handiena duen lurraldea, eta hemen sortzen da Espainiako barne produktu gordinaren %23,5. Testuinguru horretan, FERCHAU ingeniaritza alemanak zerbitzu-proposamen diferentzial eta irudimentsu bat aurkeztu du, bezeroaren prozesuak hobetzera eta eraginkorrago egitera bideratua dagoena.


Zamudioko zentro berriaren inaugurazioa

Inaugurazio ekitaldia datorren ekainaren 13an egingo da, Bizkaiko Teknologi Parkeko Klub Sozialean. Frank Ferchau-k (konpainia alemaneko zuzendari nagusiak) zuzendaritza-taldea aurkeztuko du, eta ekitaldi horretan parte hartuko dute orobat Igotz Lopezek (herriko alkatea) eta Alex Arriolak (SPRI, Euskadiko Garapen Agentziako zuzendari nagusiak), zeintzuek azalduko baitute zein den beren ikuspegia zentro berriak enpleguaren eta lehiakortasunaren hazkundean izango duen inpaktuari buruz, enplegua eta lehiakortasuna funtsezkoak direlako Eusko Jaurlaritzak 4.0 Industriaren eta enpresa-sarearen garapen teknologikoaren alde egin duen apustuarekin batera.

Ekitaldian izango dira halaber Sito Alonso saskibaloiko entrenatzaile profesionala eta Juan Carlos Meléndez, “Airbus Defence and Space” enpresako HO Resource &S.M, zeintzuek “antolakundeetako taldeen gardentasuna” hartuko baitute hizpide.

 

AVIATION sektoreko FERCHAU Engineering GmbH enpresari buruz

FERCHAU enpresaren AVIATION nazioarteko negozio-unitatea beraizik espezializatu da industria aeroespazialerako ingeniaritza zerbitzuetan eta ingeniaritza orokorrean. Gaur egun 1.000 langile baino gehiago (ingeniariak, garatzaileak, diseinatzaileak, hardware/software profesionalak eta proiektu kudeatzaileak) ari dira lanean enpresak Alemanian, Ingalaterran, Frantzian, Indian eta Espainian dauzkan 15 sukurtsaletan. Aipatzekoa da AIRBUS korporazioaren lehentasunezko hornitzailea dela eta lehen mailako konpainia industrialekin kolaboratzen duela.

2016an, bere AVIATION negozio-unitateak 70 milioi eurotik gorako salmenta bolumena izan zuen.

Gaur egun, FERCHAU Engineering GmbH enpresak 9.000 langile baino gehiago ditu bere bulego teknikoak, proiektu taldeak, sukurtsalak eta bestelako kokalekuak kontuan hartuta. Konpainiak hainbat sektoretan egiten du lan, besteak beste, ingeniaritza mekanikoan eta instalazioetan, ingeniaritza elektrikoan, automozioko ingeniaritzan, informazio teknologian, ingeniaritza aeroespazialean eta baita ere itsasontzi eraikuntzan eta itsasoko ingeniaritzan.

info+: www.ferchau.com

https://www.ferchau.com/aviation/de/de/standorte/bilbao/

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak