Gipuzkoako 39 ETE berritzaileek Eusko Jaurlaritzaren ziurtagiria jaso dute Irunen
Hazinnova programaren bigarren edizioan parte-hartzeko deialdia zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.
Lehen aldiz, Euskadiren berrikuntza-indizea Europa Batasuneko batez bestekoaren gainetik dago (103,6 da EBkoa 100 izanik).
Azaroaren 18ra arte, 9 jardunaldi egingo dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualdeetan. Topaketen helburua da 342 ETE euskaldunei enpresa berritzaile gisa Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren akreditazioa ematea SPRI Taldeak eta Innobasquek kudeatzen duten Hazinnova programan parte hartu ondoren. Akreditazio honek enpresek euren jardueretako arlo desberdinetan berrikuntza ezartzearen balioa aitortzen du.
Guztira egingo diren 9 jardunaldietako seigarrena Irunen izan da. Ekitaldian egon dira Miguel Ángel Páez, Bidasoa Bizirik-eko lehendakaria; Miguel Ángel Sánchez, Oarsoaldeako Garapen Agentziako lehendakaria; Aitor Urzelai, SPRI Taldeko zuzendari nagusia; eta Gotzon Bernaola, Innobasque -Berrikuntzaren Euskal Agentzia-ko Enpresa Berrikuntzarako koordinatzaile nagusia.
Topaketa honetan Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoa Beherako 39 enpresek jaso dute akreditazioa beren produktuetan edo negozio-prozesuetan (fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak) berrikuntza sustatzeko neurriak ezarri eta dagoeneko merkatuan duten kokapena hobetzen duten emaitzak lortu ondoren.
Jardunaldian, Eusko Jaurlaritzaren Hazinnova zerbitzuaren, SPRIren eta Innobasqueren ordezkariez gain, proiektu hauek abian jartzeko aholkularitza eman duten tokiko eragileak ere bertan egon dira ETEekin batera: Bidasoa Bizirik, Aclima, ASLE, Elikadura Klusterra, Galdaketa Klusterra, GAIA, Oarsoaldea eta Innobasque.
Akreditazioa jaso duten enpresak hauek izan dira:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
342 Hazinnova aitortza jarduera berritzaileetako euskal ETEei
Hazinnova programaren lehen edizioan guztira 395 berrikuntza-proiektu aurrera eraman dira: 164 Bizkaian, 155 Gipuzkoan eta 76 Araban. Topaketen helburua da ETE bakoitzari aurrez aurre eskerrak ematea eta berrikuntzaren euskal ekosisteman sartu direla egiaztatzea.
Enpresa txiki eta ertainek berrikuntzaren alde egin duten lana funtsezkoa izan da Euskadi lehen aldiz berrikuntza-indizean Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik egon dadin (103,6 EBko 100 aldean), Eskualdeko Berrikuntzaren Taula 2021 delakoaren arabera. Lurralde gisa lortu den berrikuntza maila alturaren aitortza hau Euskal enpresek egiten duten lan handiaren ondorio da, Hazinnovako programan parte-hartu duten ETEak bezala, besteak beste.
Hazinnovaren hurrengo jardunaldiak hauek izango dira: Barakaldon azaroaren 4an; Bilbon, azaroaren 11n; Zamudion, azaroaren 18an.
Hazinnova programa, bigarren edizioan izena emateko aukera zabalik dago
Hazinnova programak 2,4 milioi euroko aurrekontua du. Berrikuntza ez-teknologikoan espezializatutako aholkularitza eskaintzen du, negozio-prozesuetan, produktuetan edo alor berritzaileetan berrikuntza dakarten mikroproiektuak dituzten ETEentzat: fabrikazioa, logistika, merkaturatzea eta administrazioa eta finantzak. Hazinnovaren bigarren edizioan parte-hartzeko deialdia zabalik egongo da abenduaren 2ra arte.
Hazinnova berrikuntzan hasten ari diren enpresei zuzenduta dago; proiektu puntualetan (50 orduko aholkularitza), denbora mugatuan zehar (3 hilabete) eta bere jarduera-eremuan eragin handia duten proiektuetan dihardu. Finantzazia %100ekoa da, aldez aurretik dagokion lizitazio publikoa lortu duten aholkularitza enpresen artean egindako hautatutako aholkulariari ordainduz.
Hazinnova doako aholkularitza eta bidelaguntza zerbitzua da, enpesa bakoitzari lana antolatzeko edota produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko modu berriak ezartzera bideratuta. Hazinnovari esker aholkua ematen zaie helburu hauek dituzten berrikuntza-mikroproiektuei:
- enpresaren kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta estrategikoa hobetzea eta errentagarritasuna kontrolatzea.
- ekoizpen-prozesuak hobetzea eta enpresaren produktibitatea, kalitatea, jasangarritasuna edo segurtasuna handitzea.
- pertsonen kudeaketa hobetzea eta haien konpromisoa eta motibazioa areagotzea.
- bezeroen ezagutza, arreta edo leialtasuna hobetzea eta merkatu-kuota handitzea.
- hornikuntza edo banaketa-katea hobetzea eta bezeroei zerbitzua emateko edo hobetzeko gastuak eta epeak murriztea.
- administrazio-prozesuak berriz diseinatzea eta enpresaren eraginkortasuna hobetzea.
- produktu/zerbitzuak (berriak edo lehendik daudenak) merkatu berrietara egokitzea (nazionalak, nazioartekoak edo sektore berriak), edo enpresaren marketina egokitzea eta merkatu geografiko edo bezero-segmentu berrietara iristea.
- produktuei dagozkien irtenbideak identifikatu eta ezartzea, negozio-bolumena handitzeko.
Lotutako albisteak

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua