Global Futurizer, talentu gaztea eta Bizkaiaren etorkizuna bultzatzen duen programa
Global Futurizer programak talentu gaztearen aldeko apustua egin du Bilboko Portuarekin (Bilbao Port) batera, eta edizio berri bat abiarazi du, Portuko Agintaritzaren eta unibertsitateko ikasleen arteko lankidetzaren bitartez, konponbideak bilatzeko berrikuntzarekin eta gizartearekin lotutako gaur egungo hiru erronka estrategikorentzat. Hauek dira hiru erronka horiek: plan estrategiko bat definitzea Bilboko itsasadarraren erabilpenerako; modu bat bilatzea merkatuan zerbitzu berri bat sartzeko; eta modu bat bilatzea kultura kolaboratzaile bat sortzeko emakumeen, gazteen eta pertsona nagusien artean.
Programak hilabeteko iraupena du (martxoaren 11tik apirilaren 8ra), eta denbora horretan hainbat saio antolatuko dira, zeintzuen bidez gazteen arteko lankidetza sustatuko baita gaur egungo erronkei konponbideak bilatzeko. Lantalde irabazleak 1.000 euro jasoko ditu bere dedikazioagatik, eta sariak egongo dira lantalde berritzaileenarentzat edo taldeko lan onenarentzat.
Programan parte hartzen duten lantalde guztiak design thinking, lean eta agile tekniketan murgilduko dira, lau asteko prestakuntza eta mentoring saio osagarrien bidez.
Erronkek zerikusi zuzena dute puri-purian dauden gaiekin, esaterako, itsasadarraren plangintza eta ustiapena, plataforma kolaboratzaile bat sortzea hiru jende-multzo minoritariorekin eta produktu berri bat merkatuan zabaltzeko prozesua garatzea.
Azkenik, gazteek asmatutako konponbideak apirilaren 8an aurkeztuko dira BBF-Bilbao Berrikuntza Faktorian. Arlo desberdinetako epaile espezializatuek ebaluatuko dituzte konponbide horiek eta lantalde irabazlea aukeratuko dute.
Global Futurizer programa Solid enpresan sortu zen (Z belaunaldiarentzako programa, ekitaldi eta kanpainen sorkuntzan espezializatutako enpresa) Bilboko Portuko Agintaritzaren lankidetzarekin, zeinak uste osoa baitu gazteen talentuan eta berrikuntzan.
Lotutako albisteak

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon
Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

Betielek droneak integratu ditu bere jardueran Hazinnovari esker
Enpresa bizkaitarrak eguzki plakak instalatzen ditu industria-sektorean, administrazio publikoan eta etxe partikularretan, eta bere negozio esparruan aukera berriak aztertu nahi ditu.

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa
Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala
LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.