Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Iñigo Urkullu lehendakaria, ekitaldian.
Albisteak 3 Azaroa, 2021

Global Innovation Day, berrikuntza sustatzeko nazioarteko azken joeren eta jardunbide oneren erakustokia

Euskal berrikuntzaren topagune handian Finlandiako edota Austriako kasuak aztertu dira; izan ere, herrialde horiek munduko liderrak dira enpresen berrikuntza eta I+G arloetan

 

Berrikuntza bere adar guztietan (politika publikoak, kasu praktikoak, laguntza-programak, nazioarteko erreferenteak…) izan da Global Innovation Day 2021 ekimenaren ardatza. Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Innobasquek antolatuta, ekitaldia gaur egin da, Barakaldoko BEC! Bilbao Exhibition Centren. Bertan, punta-puntako enpresa-ekosistemaren kideak bildu dira, honako lelo honekin: “Euskal berrikuntza martxan dago”.

 

Aurten Dani Álvarez kazetariak gidatutako zuzeneko telebista-programaren formatu dinamikoa izan duen jardunaldiaren inaugurazioan, Manuel Salaverria Innobasqueko presidenteak azpimarratu du digitalizazioaz, ingurumen-jasangarritasunaz eta osasunaz gain, pandemiak Covid osteko berrikuntza-olatua eragin duela, Industria Laugarren Iraultzaren azelerazioa, eta agerian utzi duela lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia. Ingurune horretan, enpresa askok identifikatu dituzte erronkak eta aukerak, eta berrikuntza funtsezkoa da erronka eta aukera horiei aurre egiteko, birkokatzeko. Halaber, egiaztatu du Euskadiko berrikuntza-maila handitzeko joera argi dagoela, eta ETEen berrikuntza dela heldu beharreko erronka nagusia. Ildo horretan, gaineratu du Innobasque enpresa txiki eta ertainen alderdi hori bultzatzen ari dala, eta administrazioekin berrikuntza-politiketan lanean jarraituko duela, joerak eta esperientziak aztertuz eta Euskadiko berrikuntzaren egoera aztertuz eta neurtuz.

 

Aquadat, Dbus, Zero Zabor Fundazioa, Mondragon Componentes, Satlantis eta Sidenor erakundeek gidatutako kasuak izan dira ekitaldiaren lehenengo zatiaren protagonistak. Sei kasu horiek eta Global Innovation Day jardunaldian aurkeztutako beste batzuek Euskadiko lurralde historikoak, hiru hiriburuak eta hainbat udalerri zeharkatuko dituzte hurrengo asteetan, adibide eta inspirazio gisa baliagarriak izateko xedearekin.

 

Jarraian, Finlandia eta Austria “Etorkizuneko elkarrizketak: berrikuntza-joerak Euskadin eta Europan” mahaiaren erdigunea izan dira. Bertan, hiru herrialdeek beren enpresen jarduera modu arrakastatsuan sustatzeko bideari buruzko jardunbideak aztertu eta ezagutu dira.

 

Finlandia herrialde liderra da Europako Batzordearen 2021eko berrikuntza-adierazleen koadroaren arabera, eta azken urteotan Austria nabarmendu da enpresako I+Gn egindako inbertsioa asko handitu duelako.

 

Global Innovation Day ekimenaren hamargarren edizio honetako solasaldian, politika publikoen eta berrikuntza-programen joera garrantzitsuenak nabarmendu dira. Beatriz Mahieu Technopolis Taldeko bazkideak 20 urteko esperientzia du eskualdeko, estatuko eta EBko berrikuntza- eta ikerketa-politiken aholkularitzan, eta Finlandiak lortutako emaitza onak aipatu ditu, ikuspegi proaktibo-selektiboa eta berrikuntza-bonuen bidezko nazioartekotzearen babesa konbinatuta. Halaber, Mahieuk Austriari dagokionez azpimarratu du ezinbestekoa dela gobernuek aukerak ematea, ez bakarrik garapen eta berrikuntzako inbertsioak handitzeko, arrisku-kapitalaren, kontratazio publikoen edo zerga-pizgarrien bidez, baizik eta dauden gaitasunak eta aktiboak hobeto aprobetxatzeko eta ustiatzeko, eta, adibidez, dauden teknologia-garapenetarako aplikazio eta merkatu berriak aurkitzeko.

 

Horrez gain, elkarrizketan honako hauek parte hartu dute: Iñaki Garmendia, Ega Masterreko Industria-zuzendaria; Pello Rodriguez, Danobatgroup kooperatibako zuzendari nagusia; Ivan Marten, Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuko presidentea; eta Leire Bilbao, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako zuzendari nagusia.

 

Itxiera zirraragarria

Global Innovation Day berrikuntzaren soinu-bandaren sormenaren lekuko izan da. Fernando Velázquez Getxoko konpositoreak zuzenean konposatu eta interpretatu du partitura hori, jarduera berritzailearen hitzordu honi amaiera emateko.

Iñigo Urkullu Renteria lehendakariak itxi du ekitaldia, eta Euskadiko Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren XXI. Astea inauguratu du. Euskadik berrikuntzarekin eta ezagutzan oinarritutako gizartearekin duen konpromisoa berresteko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko kideak bertaratu dira ekitaldira. Organo hori da Jaurlaritzaren aholkularitza-organoa gai horietan, eta honako hauek osatzen dute: lehendakariak, buru gisa; Ogasun, Ekonomiaren Garapen, Ingurumen eta Jasangarritasun, Hezkuntza eta Unibertsitate, Osasun, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuek; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako batzordekideek; hiru ahaldun nagusiek; Mondragon Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko eta UPV/EHUko errektoreek; BRTA, Neiker eta DIPC (Donostia International Phisics Center) eta Ikerbasque erakundeetako zuzendariek; Jakiunde eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidenteek; eta Euskadiko lau enpresa eragiletako (Danobatgroup, FaesFarma, Global Dominion Access eta Arteche Taldea) zuzendariek.

 

Lotutako albisteak

Betielek  droneak  integratu  ditu  bere  jardueran  Hazinnovari  esker
27/02/2025 Berrikuntza

Betielek droneak integratu ditu bere jardueran Hazinnovari esker

Enpresa bizkaitarrak eguzki plakak instalatzen ditu industria-sektorean, administrazio publikoan eta etxe partikularretan, eta bere negozio esparruan aukera berriak aztertu nahi ditu.

Diker,  osasungintzaren  sektorerako  injekzio  bidezko  plastikoetan  Euskadi  mailako  erreferente  bihurtu  nahi  duen  ETEa
25/02/2025 Berrikuntza

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa

Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Landatu  Solarrek,  bere  produktu  berritzaileen  bidez,  eguzki-panelak  instalatzea  errazten  du
11/02/2025 Berrikuntza

Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du

Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.