Berrikuntza I+G+B
Albisteak 8 Azaroa, 2019

Grafenozko nanoimanak informazio-teknologia azkarrago eta jasangarriagoak lortzeko

Europar Batasunak finantzatutako SPRING (SPin Research IN Graphene) ikerketa-proiektuaren abiatze-bilera antolatu du CIC nanoGUNEk

Europar Batasunak finantzatutako H2020 proiektu bat koordinatuko du CIC nanoGUNEk lankidetzan, Donostia International Physics Centerrekin, IBMrekin (Suitza), Santiago de Compostelako Unibertsitatearekin, Delfteko Unibertsitate Teknikoarekin (Herbehereak) eta Oxfordeko Unibertsitatearekin (Erresuma Batua)

 

‘SPRING’ ikerketa-proiektuak 3,5 milioi euro jaso ditu, eta grafenoan oinarritutako osagai magnetiko berriak egitea du helburu, ingurumena errespetatzen duten osagai elektronikoak sortzen laguntzeko

 

Europar Batasunak finantzatutako SPRING (SPin Research IN Graphene) ikerketa-proiektuaren abiatze-bilera antolatu du CIC nanoGUNEk. Bilera Donostian izan da, 2019ko azaroaren 7an eta 8an. Ikerketa-proiektuak lau urteko iraupena izango du, eta kide hauez osatuta dago: IBM Research, Donostia International Physics Center, Santiago de Compostelako Unibertsitatea, Delfteko Unibertsitate Teknikoa eta Oxfordeko Unibertsitatea. Bileran, proiektuaren abiapuntua ezarri da. Europan aitzindari diren sei ikerketa-erakunde hauen partzuergoak 3,5 milioi euroko funtsa jaso du Europar Batzordetik. Horizon 2020 FET-Open deialdi oso lehiakorrean izan da hautatua; hain zuzen ere, arrisku handiko eta eragin handiko abangoardiako diziplinarteko zenbait ikerketa-proiektu finantzatzen dituzte, etorkizuneko teknologia erabat berrietarako oinarriak ezarri behar dituztenak.

Neurrira egindako grafenozko nanoegitura magnetikoak fabrikatzeko eta horien ahalmena gailu kuantiko espintronikoen oinarrizko elementu gisa probatzeko partzuergoko kideek egin dituzten azken aurrerapen zientifikoak konbinatzen dira SPRING proiektuan. Epe luzeko helburu gisa ezarri dute grafeno hutseko plataforma bat garatzea, ingurumena errespetatzen duena, eta zeinetan spinak erabili ahal izango diren informazioa garraiatzeko, metatzeko eta prozesatzeko.

Oro har, esan dezakegu spina dela materiaren oinarrizko partikula baten biraketa bere ardatzaren inguruan. Esaterako, material ororen elektroi guztiek daukate karga bat eta spin bat, azken hori erabakigarria da magnetismoan.

Zientzialarien komunitatea bat dator spina dela materiaren propietate ideala kargan oinarritutako egungo nanoelektronikatik haratago joan eta beste osagai azkarrago eta energetikoki eraginkorrago batzuk lortzeko; horixe da hain zuzen ere espintronika kuantiko esaten zaion teknologia berriaren oinarria. Grafenoan spinak sortu eta detektatzeko oinarrizko legeak ikertuko ditu SPRING proiektuak, alegia, nola irakurri eta idatzi spinak, eta nola erabili informazioa transmititzeko.

Jose Ignacio Pascual Ikerbasque Ikerlaria da CIC nanoGUNEn, eta proiektuaren koordinatzaile zientifikoa ere bada; Pascualek azaldu duenez, “grafenoa egokia da etorkizuneko informazioaren teknologietarako, forma zehatza duten pusketak  zehaztatzun atomikoarekin ekoitz ditzakegulako. Proiektu honetan bere propietate magnetikoak aztertuko ditugu eta gailu kuantikoetan txertatzeko aukerak ikusiko ditugu”.

Lotutako albisteak

Imanol  Rego,  Innobasque  Berrikuntzaren  Euskal  Agentziako  presidente  berria
19/03/2025 Berrikuntza

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria

Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

UNIREn   bigarren  edizioak  80  enpresa  baino  gehiago  bildu  ditu  FICOBAn
18/03/2025 Berrikuntza

UNIREn  bigarren edizioak 80 enpresa baino gehiago bildu ditu FICOBAn

Soldaduran eta beste lotura-teknologietan espezializatutako Estatuko azoka bakarra da

Lehendakariak  I+Med  laborategiko  instalazio  berriak  bisitatu  ditu,  munduko  lehen  Nanohidrogel  Adimendunen  Institutu  Biomedikoa
18/03/2025 I+G+B

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa

"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz,  esku-erremintak,  doitasuneko  piezak  eta  kautxuzko  injekzio-moldeak  fabrikatzen  dituen  60  urteko  enpresa
17/03/2025 I+G+B

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa

Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

AVVI  laguntzaile  birtualak  etxebizitzen  salmenta  eraberritu  du,  etxeak  eraiki  aurretik  bisitatzeko  aukera  ematen  baitu
17/03/2025 Berrikuntza

AVVI laguntzaile birtualak etxebizitzen salmenta eraberritu du, etxeak eraiki aurretik bisitatzeko aukera ematen baitu

Trivima enpresa donostiarrak soluzio berritzaile bat garatu du, salmenta epeak murriztu eta transformazioa areagotzen duen esperientzia interaktiboa ahalbidetzen duena.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.