Grandes empresas y pymes vascas se movilizan para apoyar al sector sanitario ante el Covid-19
Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Albisteak 31 Marzo, 2020

Euskal enpresa handiak eta ETEak osasun-sektoreari laguntzeko mobilizatu dira, Covid-19 gaitzaren aurka

Azken hiru asteetan, Euskadiko enpresa eta profesionalen sarea mobilizatu egin da, osasun-larrialdiari aurre egiteko. Enpresa handietatik mikroETEetara, sektore desberdinetatik profesional partikularretara, denak lanean jarri dira, beren laguntza eskaintzeko eta beren ezagutza eta espezializazioa gizartearen zerbitzuan jartzeko.

Azken hiru asteetan, Euskadiko enpresa eta profesionalen sarea mobilizatu egin da, osasun-larrialdiari aurre egiteko. Enpresa handietatik mikroETEetara, sektore desberdinetatik profesional partikularretara, denak lanean jarri dira, beren laguntza eskaintzeko eta beren ezagutza eta espezializazioa gizartearen zerbitzuan jartzeko.

Industria kimikoa eta osasun-industria

Industria kimikoaren esparruan, enpresa batzuek eskaera asko igo diren produktuak fabrikatzeko, gela hidroalkoholikoak adibidez,  beren ekoizpen osoa edo zati bat berrantolatu dute. Beste adibideen artean, Arabako Lascaray S.A. enpresak bere ekoizpen lerroak berrantolatu  ditu, Osasun Ministerioarentzat 200.000 gela hidroalkoholiko fabrikatzeko, bi astetan. Dagoeneko 7.000 unitate eman dizkio Osakidetzari.

Beste kasu batzuetan, A&B Laboratoriosen kasuan adibidez, produktu horien dohaintzak egin dira. Beste enpresa batzuk sektoreen arteko lankidetzak sortu dituzte produktu horiek fabrikatzeko, hala nola Urteaga Químicak, lehengaiak erraztu ditu I+Med-ek Gasteizko ospitaletarako gel hidroalkoholikoak egin ditzan. I+Med nanohidrogelak sortzen dituen ingeniaritza biomedikoan espezializatutako ETEa da. Progenikak, bestalde, test-diagnostiko berri bat martxan jartzeko saiakuntzak egiten ditu, kasuak identifikatzen eta baztertzen lagunduko duena.

Beste batzuk, esaterako, Bexen Medicalek bezala , Oiarso kooperatibaren gipuzkoarrean erabilera bakarreko ospitale-materiala fabrikatzen duen atalak (xiringak, zundak, etab.), aldaketak ezartzen ari dira ere. Haien kasuan,  bere eskaintzan maskaren fabrikazioa  gehitzeko zain daude, osasun agintarien deia erantzunez. Enpresak makineria jasotzea espero du, eta hilean 10 milioi maskara sortu ahal izateko itxaropena du.

Osasun-kudeaketaren arloan,  Bizkaian kokatutako Init taldeak adibidez, COVID19 gaitzarekin diagnostikatutako pertsonak urrutitik kontrolatzeko modu desberdinak jarri dituzte euskal osasunaren esku.

Manufaktura eta automozioa

Euskadiko manufaktura-sektorean, batez ere gehikuntza-fabrikazioari lotutako enpresen artean, beren ezagutza eta 3D inprimagailuen orduak inbertitzen ari dira osasun-alorretarako babes-materialak sortzeko. Egun, lan hau barneratu duten enpresa ugari daude Euskadin. Adibidez, CAF Digital Manufacturing, egunero ehun bat bisera-babesle ekoizten hasi da; Bizkaiko Maier kooperatibak, berriz, bisera-babesleak ere fabrikatzeko bere lan-prozesuak aldatu ditu, eta astebete baino gutxiagoan lortu du. Automobilgintzako osagaiak fabrikatzen dituen Gestampek materialak eman ditu ere.

Ildo beretik, Covid Euskadi izeneko ‘maker’ mugimenduak 800 boluntario – profesionalak, elkarteak, kultur etxeak, etab. barne dituen mugimendua da– baino gehiago mobilizatu ditu biserak modu altruistan egiteko.

Beste enpresa batzuk, Mizar Additive Manufacturing arabarraren kasuan adibidez, Osakidetzarekin koordinatuta lanean ari dira, FPP2 segurtasun-maskarak eta haizagailuen konexioetarako  behar diren elementuen eskaria hornitzeko. Gainera, AEMPSen irizpideak jarraitzen dituen arnasgailu bat garatzeko lan egiten dute. Arnasgailuen fabrikazioan, beste eragile batzuk ere ari dira lanean, hala nola Tecnun ingeniaritza eskolako irakasleak, zentro teknologikoak edo profesionalak.

Hezkuntza-sektorea eta ikerketa-sektorea

Hezkuntza-sektore osoa ere aurrera pausu bat eman du bere makineria eta ekipoekin egon daitezkeen beharrei erantzuteko. Euskadiko Lanbide Heziketako sistema, Tknika berrikuntza-zentrotik hasita LHko 43 zentrotara, 3D inprimagailuak erabiltzen ari dira biserak fabrikatzeko, Mondragon Unibertsitateko langileak bezala -unibertsitate honek astean, 15 boluntario eta sei makinak batez bestez 700 biserak egiten dituzte osasun langileentzako-.

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) euskal osasun-agintarien eskura 60 makina jarri ditu, PCRan oinarritutako diagnostikoa – Polymerase Chain Reaction, Covid-19 gaitza aurkitzeko erabiltzen da- burutzera laguntzeko eta 60 ikertzaileren lana osasun agintarien esanetara jarri du. 60 ikertzaileek proiektuetan eta diagnostikoetan lankidetzan aritzea onartu dute. Era berean, EHUk 123.000 babes-unitate baino gehiago eman ditu, besteak beste, mantalak, betaurrekoak, maskarak eta desinfektatzeko materiala. Deustuko Unibertsitateak administrazio publikoek aktibatutako boluntariotza-sarearekin bat egitera animatu ditu ikasleak, konfinamenduaren ondorioak gehien pairatzen ari diren biztanleria-sektoreetan laguntzeko.

Elikadura, banaketa eta garraioak

Kaiku, Euskadiko beste esne eta jaki marka batzuk bezala, osasun-arloko profesionalen lana eskertzeko esne freskoa banatzen hasi da euskal ospitale publikoetatik. Bestalde, banaketaren sektorean, euskal kateek beren laguntza eskaintzen diete egunero arriskukoak diren kolektiboei eta osasun profesionalei, elikagaiak eta premia biziko tresnak modu errazago batean erosteko mekanismoak eskainiz.

Automobilgintzaren sektorean, hainbat auto-marken kontzesionario ugarik haien ibilgailuak  osasun-agintarien esku jarri dituzte, profesionalak edo behar duten pertsonak lekualdatzean laguntzeko helburuarekin.

Eta euskal errepideetan garraiolarien sektoreari zerbitzuak errazteko ekimenak ugaritzen ari dira. Adibidez, gasolindegi batzuk doako dutxa eta kafe zerbitzua eskaintzen dute, Lezoko MerkaOilen kasuan bezala. Bideetan ostalaritza ixtearen ondorioz, garraioen arloan lan egiten duten profesionalen lan baldintzak hobetzeko, horrelako ekimen ugari ematen ari dira.

Hotelak

Hotelen sektorea ere mobilizatzen ari da. Haien kasuan, paziente ez larriak hartzeko, osasun-zentroen beste sail bat bezala lan egiteko prestatu dira. Dagoeneko bost izarreko hotel batzuk (Gasteizko Gran Hotel Lakua eta Donostiako María Cristina hotel enblematikoa) medikalizatuak izan dira, sintomatologia arina duten pertsonak hartzeko.

Bankuak eta energia-sektorea

Kutxazainetatik dirua ateratzeagatik komisiorik kobratuko ez duela iragarri du Kutxabankek, adibidez. BBVAk, Estatuko beste enpresa handi batzuekin batera, dohaintza bat egin dio osasun-sistemari, coronavirusaren aurkako borrokan laguntzeko. Osasun materiala mugiarazteko ekimen honetan  Estatuko enpresa handiek parte hartzen dute, haien artean Iberdrola.

Telefonia

Telekomunikazioen sektorean, Euskaltel bezalako konpainiek Gipuzkoako adinekoen 65 egoitzetan telefono konexioa errazteko beren zerbitzuak eman dituzte. Horrez gain, EAEko ospitaleetan dauden kaltetuak laguntzeko  doako telebistaren zerbitzua eman dute.

Eman diren adibide hauek Euskadiko enpresa eta profesionalak pandemia globalaren ondorioz bizi duten adibide ugarietako batzuk baino ez dira. Enpresa eta profesional hauek haien laguntza ematen ari dira salbuespeneko egoera honetan.

SPRI taldetik eskerrak eman nahi dizkiegu egiten ari diren lanagatik eta bat egiten dugu coronavirusa prebenitzeko gomendioei jarraitzeko osasun-agintariek egindako deiekin, segurtasun-distantziak eta eskuen higiene konstantea mantentzea, besteak beste. Gomendio horiek Osakidetzaren webgunean kontsultatu daitezke: http://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria/

Lotutako albisteak

Imanol  Rego,  Innobasque  Berrikuntzaren  Euskal  Agentziako  presidente  berria
19/03/2025 Berrikuntza

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria

Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

UNIREn   bigarren  edizioak  80  enpresa  baino  gehiago  bildu  ditu  FICOBAn
18/03/2025 Berrikuntza

UNIREn  bigarren edizioak 80 enpresa baino gehiago bildu ditu FICOBAn

Soldaduran eta beste lotura-teknologietan espezializatutako Estatuko azoka bakarra da

Lehendakariak  I+Med  laborategiko  instalazio  berriak  bisitatu  ditu,  munduko  lehen  Nanohidrogel  Adimendunen  Institutu  Biomedikoa
18/03/2025 I+G+B

Lehendakariak I+Med laborategiko instalazio berriak bisitatu ditu, munduko lehen Nanohidrogel Adimendunen Institutu Biomedikoa

"Gure helburua da gero eta ikertzaile eta ekintzaile gehiago egoteko baldintza egokienak sortzea"

Bianditz,  esku-erremintak,  doitasuneko  piezak  eta  kautxuzko  injekzio-moldeak  fabrikatzen  dituen  60  urteko  enpresa
17/03/2025 I+G+B

Bianditz, esku-erremintak, doitasuneko piezak eta kautxuzko injekzio-moldeak fabrikatzen dituen 60 urteko enpresa

Irunen kokatuta dagoen konpainiak, azken urtean fakturazioa % 30 handitu duenak, SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza jaso du

Zure  proiektua  bultzatu  2025eko  Ostegun  Ekintzaileekin
17/03/2025 Ekintzailetza

Zure proiektua bultzatu 2025eko Ostegun Ekintzaileekin

"Kabiak" ekintzailetzako ekosistema sendotu du ‘Ostegun ekintzaileen’ beste ibilbide batekin

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.