Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 Marzo, 2023 Basque Trade & Investment Berrikuntza Nazioartekotzea Europa

Grupo Regui bere jardueraren dibertsifikazioari esker hazi egin da

Taldeak bere irudia eta marka eguneratu ditu, eta hainbat sektoretan aritzen diren bost enpresa osatzen dute: argitsuak, piezak ur-zorrotadaz mozteko sektorea, seinaletika integrala, hiri-altzariak eta dekorazio industriala.

1978an sortu zen Gasteizen Luminosos Regui gisa, eta 2021etik aurrera Grupo Regui izena du. Bere ibilbidean zehar, enpresa hazten joan da eta bere ekoizpenari hainbat arlo gehitu dizkio. Hori dela eta, arduradunek azaldu dutenez, “Luminosos izena merkatuan argi errotuluak saltzera mugatuta geratu zen, baina, egia esan, askoz gauza gehiago egin genituen”. Gaur egun taldeak bost enpresa ditu: Luminosos Regui, Servicort Systems, Puntual, Hiri eta Indek. 

Jatorrizko enpresak, Luminosos Reguik, errotulazioa eta argitsuak fabrikatzen eta banatzen ditu. Adibidez, errotulazio-biniloak egin ditu Gasteizko tokiko enpresentzat, merkataritza-guneentzat, udaletxeentzat edo aldundientzat. Bigarren enpresak, Servicortek, ur-zurrustaren bidez ebakitzen ditu piezak, eta prozesu osoa jorratzen du: “piezaren diseinua, material zuzenaren definizioa, ebaketa eta mekanizazioa eta ondorengo akabera”, enpresako arduradunek azaldu dutenez. Hainbat sektoretan ditu bezeroak, hala nola aeronautikan, trenbide-sektorean, errotulazioan edo makina-erreminta sektorean. 

Taldeko hirugarren enpresak, Puntualek, oso eremu espezifikoan jarduten du, seinaletika integrala, zehazki itsuentzako Braille hizkuntzara egokitua. Braillen seinaleak egiteko sistema patentatu bat du, seinaleak diseinatu eta fabrikatzen duena, eta udalekin, aldundiekin edo etxebizitza komunitateekin egiten du lan. 

Hiri hiri-altzariak diseinatzen, fabrikatzen eta banatzen dihardu, eta materialen berrikuntzaren eta kalitatearen aldeko apustu argia egiten du. Bankuak, hiri-eskulturak eta aparkalekuak egiten ditu udalentzat, administrazioentzat eta unibertsitateentzat, hala nola Mondragon Unibertsitatearentzat. 

Azkenik, Indek dago, taldeko bosgarren enpresa, dekorazio industrialean aritzen dena. “Marka hau barnerako zein kanporako dekorazio industrialeko elementuak eskaintzeko sortu genuen. Nazioartean presentzia handiena duen taldeko enpresa da, Portugalen eta Frantzia hegoaldean bezeroak baititu, tokikoak eta nazionalak ere kontuan hartuta”, enpresatik nabarmentzen dutenez. Herriko dendak eta ostalaritza dira Indeken bezero nagusiak. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

Lotutako albisteak

Global Training Bekak 16 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Epea irailaren 13ra arte luzatu da: Global Trainingek euskal gazteentzako nazioarteko esperientzia bultzatzen du
Irakurri gehiago
Energy Trasnmission 9 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Australiak trantsizio energetiko ordenatua ziurtatzeko bide orria argitaratu du
Irakurri gehiago
BEINT Apertura 8 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
BEINT nazioartekotze-beken programak ikasturte berria hasi du
Irakurri gehiago
3 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
BasqueTrade-k automobilgintzaren nazioarteko merkatuko azken berrikuntzak aurkeztu ditu
Irakurri gehiago
Tech Day 3 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Automozioaren euskal sektorea negozio-aukera berriak aztertzen ari da Txinan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak