Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Asier Vitoria.
Elkarrizketak 18 urria, 2023

Gureak taldearen eredu inklusiboa dagoeneko erreferentzia bihurtu da Europan

Enplegu arloko Euskadiko taldeak 6.000 pertsona ingururi ematen dio enplegua gaur egun eta haietako % 84k desgaitasunen bat du.

Irailaren 30ean hil zen 73 urterekin Iñaki Alkorta Gureak taldeko presidentea. Enpresa 70eko hamarkadan sortu zen , gizarteratze arloan lan egiteko, ordutik, Europan erreferente bihurtu da bere eredua. Gaur egun, 6.000 pertsona ingururi ematen dio enplegua eta haietako % 84k desgaitasunen bat du. Alkorta ekintzaile gisa eredugarria eta zuzendari gisa ere eredugarria izan zen. Zaratarik gabe eta etengabe lanean, bere ametsak betetzea lortu zuen irmotasunez. Bere ametsak, labur azalduta, beti egon izan ziren konpromiso sozialari, aniztasunari eta bazterkeria-arriskuan zegoen edonori laguntzeari lotuta. Hala oroitu zuen duela gutxi Taldeko zuzendari nagusiak, Asier Vitoriak, Made in Basque Countryko mikrofonoen aurrean.

 70eko hamarkadan hasi zen eta konpromiso soziala oinarri zuen historia sinestezina

Halaxe da. Gureak 70eko hamarkadan sortu zen. Atzegin sartuta zeuden eta, eskola-etapa amaitzean, seme-alabekin zer egin ez zekien guraso talde baten kezkari erantzuna emateko sortu zen. Ekimena itxuratu ahal izateko, une hartan Gipuzkoan nagusi zen kultura industrialean oinarritu zen Gureak. Gainera, hainbat enpresaburu garrantzitsuk lagundu zuten hura eratzen.

Zer ikuspegirekin joan zen lehen etapak gainditzen?

Hasiera-hasierako enpresa-ikuspegi hura erabakigarria izan zen Geroaken bilakaeran eta, 80ko hamarkadan, Gipuzkoako eskualde guztietan tailerrak irekitzen hasi ziren erabiltzaileen bizitokitik gehienez hogei kilometrora egoteko helburua bete ahal izateko. Horren guztiaren helburua erabiltzaileak haien ingurune naturalean mantentzea zen. 90eko hamarkadakoak, aldiz, hedapenerako eta dibertsifikaziorako urteak izan ziren. Urte horietan guztietan, sektore industriala indartzeaz gain, Marketineko eta Zerbitzuetako dibisioak hazi egin ziren. Dibertsifikazio hari esker, pertsona bakoitzari bere zaletasun eta gaitasunen arabera ondoen egokitzen zen ibilbidea eskaini ahal izateko jardueren aukera zabala eskaintzen zaio.

Eta hala, 2000. urtera iritsi zen enpresa.

Urte haietan guztietan, beste kolektibo batzuetara ireki ginen eta bereziki buru-gaixotasuna zuten pertsonetara. Urte haietan guztietan, gainera, honako hauek guztiak gertatu ziren: langileria modu esponentzialean handitu zen, Euskadiko enpresaburuak barneratzeko eta desgaitasuna duten pertsonak ingurune arruntetako lan arloan integratzea bultzatzeko programa berriak jarri ziren abian eta dibisio industriala nazioartekotu zen.

Gaur egun, zein da enpresaren jarduera nagusia?

Gaur egun, talde sendoa eta dibertsifikatua gara eta batez ere sektore hauetan dugu presentzia: industria, zerbitzuak eta marketina. Gure negozio eta jarduerak lehiakorrak dira eta errentagarritasun sozialeko eta kudeaketa arloko eraginkortasuneko maila altuenak lortzea dute xede.

Helburua jatorrian zuen berbera da: desgaitasuna duten pertsonetara behar bezala egokituta dauden lan-aukera egonkorrak sortzea eta kudeatzea (batez ere laguntza-behar handienak dituzten pertsonei zuzenduta).

Zer garrantzi du dibisio industrialak Taldean?

Batez ere automobilgintzaren, elektronikaren, energiaren, osasunaren, mugikortasunaren eta smart homearen sektoreetan egiten du lan. Zerbitzuak atalari dagokionez, berriz, arlo soziosanitarioa eta elikadurarena nabarmendu behar ditugu. Dena den, oraindik ere pisu handia du garbiketako, lorezaintzako, arropa-garbiketako edo vendingeko jarduerak. Bestalde, Marketineko dibisioak marketineko zerbitzu integrala, posta-zerbitzuak, marketin digitala, contact center-a, digitalizazioa eta dokumentuen tratamendua eta e-commerce arloa, eta logistika integrala eskaintzen ditu.

Zein da Gureaken azken argazkia?

Pandemiaren eta hark izandako inpaktu ekonomikoaren ondoren, 2022an, langileria guztia berreskuratzea lortu genuen eta 6.000 langile ingurutan kokatu ginen. Gainera, susperraldi hori gure ereduak ezarritako moduan egin dugu; hau da, enplegua topatzeko garaian zailtasun gehien dituzten pertsonen aldeko apustua egiten. Gure kasuan, laguntza-behar handiagoak dituzten pertsonak dira horiek eta, batez ere, adimen-desgaitasuna eta buru-gaixotasuna dutenek osatzen dute talde hori. Gaur egun, profil horrek osatzen du Euskadiko taldearen langileen erdia baino gehiago: % 57 (3.396 pertsona).

Pentsa dezakegunez, dibisio ugarien emaitza positiboak ere aurrez ikusitako inbertsio-planari eustea ahalbidetuko zizuen…

Duela gutxi handitu dugu Goyenecheko lantegia desgaitasuna duten pertsonetara egokituta dauden eta modernoak diren espazio berriekin eta, laster, IOMe eraikina inauguratuko dugu. Azken horrek 3.400 m2-ko azalera du gure prestakuntza-eskaintza osoa jaso ahal izateko. Gainera, Zapategi eremuan lanean jarraitzen dugu. Proiektu hori epe laburrera begira jarri dugu abian hainbat udalerritako (Lasarte, Usurbil edo Hernani, adibidez) erabiltzaileei eta eskaera egin dutenei erantzuna emateko asmoz, eta horren helburua da Gipuzkoan desgaitasuna duten pertsonentzako lan-aukerak sortu ahal izateko etorkizunera begirako jarduera gisa elektronikaren aldeko apustu industriala sendotzea. Inbertsio horiek guztiak ezinbestekoak dira merkatuan lehiakortasuna mantentzeko eta, hala, lan eta gizarte mailako gure ereduaren iraunkortasuna bermatu ahal izateko.

Zer eragin izan zuen Iñaki Alkortak Taldean?

Iñakik eta Gureak taldeak binomio bereizezina osatzen dute. Haren enpresa-ikuspegia, intuizioa eta lidergoa funtsezkoak izan dira taldearen bilakaeran. Desgaitasuna zuten pertsonen lan-integrazioa existitzen ez zen gizartean arrakala ireki zuen eta, horretarako, intuizio handia eta lidergo-gaitasun handia izan zituen.

Zer legatu utzi die hurrengo belaunaldiei?

Haren ondare nagusia Europa mailan erreferente bihurtu den eredua da. Horren ezaugarri nagusia da laguntza-behar handienak dituzten pertsonei eta salmenten araberako autofinantzaketako edo finantzaketako maila handiak dituztenei lehentasuna ematea. Hain zuzen ere, % 80 ingurukoa da, eta Europako gainerako tokietakoa, aldiz, % 60 ingurukoa. Eta gertuagotik begiratzen badugu, aldiz, pertsona guztiek, laguntza egokia jasoz gero, gizarteari lanen bat egin dezaketela ulertzen lagundu diola uste dut. Eta, ondare horri esker, gaur egungo Gipuzkoa inklusiboagoa eta solidarioagoa da.

Lotutako albisteak

Ezarri  Mosaicos:  “Enpresa  baten  egunerokoa  lehiatzea,  ikertzea  eta  bezeroei  erantzunak  ematea  da”
20/02/2025 Berrikuntza

Ezarri Mosaicos: “Enpresa baten egunerokoa lehiatzea, ikertzea eta bezeroei erantzunak ematea da”

Gipuzkoako enpresaren beirazko diseinuak 100 herrialdetan baino gehiagotan daude, eta nazioarteko transakzioak haren negozio-zifraren % 70 dira

Begoña  San  Miguel:  “Oja-Remen  trokelen  diseinua  menderatzea  bilatzen  dugu  kalitatezko  piezak  prezio  lehiakorrean  eskaintzeko”
13/02/2025 Berrikuntza

Begoña San Miguel: “Oja-Remen trokelen diseinua menderatzea bilatzen dugu kalitatezko piezak prezio lehiakorrean eskaintzeko”

Ia 60 urteko ibilbidearekin, Gernikan sortu eta Zornotzan egoitza duen enpresak berrikuntza teknologikoaren eta dibertsifikazioaren alde egin du, estanpazio metalikoaren sektorean hazten jarraitzeko.

Naberan  Sareak:  “Hazinnovak  enpresan  pertsonen  arteko  harremanak  hobetzen  lagundu  digu”
30/01/2025 Berrikuntza

Naberan Sareak: “Hazinnovak enpresan pertsonen arteko harremanak hobetzen lagundu digu”

Gipuzkoako enpresak itsasorako arraste-sareak fabrikatzen ditu berrikuntza-elementu ugarirekin, artisau-lana eta teknologia aurreratua konbinatuz.

Arrosi:  “Surfeko  oholen  fabrikazioa  da  paper  kizkurtuaren  aplikazio  exotikoenetako  bat”
21/01/2025 Berrikuntza

Arrosi: “Surfeko oholen fabrikazioa da paper kizkurtuaren aplikazio exotikoenetako bat”

Elduainen dagoen enpresa honek lau hamarkada daramatza papergintzaren erreferentzia izaten

Zerbimek:  “Serie  laburren,  pieza  unitarioen  eta  prototipoen  mekanizazioan  espezializatzen  gara,  eta  hori  ez  da  ohikoa  sektorean”
20/01/2025 Berrikuntza

Zerbimek: “Serie laburren, pieza unitarioen eta prototipoen mekanizazioan espezializatzen gara, eta hori ez da ohikoa sektorean”

CNC mekanizazioan espezializatutako enpresak 'Prestakuntza Dualeko Gipuzkoako Enpresarik Onenaren' saria jaso du bere talentu gaztearen aldeko apustuagatik.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.