Berrikuntza
Argitalpenak 7 urria, 2021

“Hazinnovak epe luzera pentsatzen lagundu digu”, Sainz e Hijos Logística

Enpresa bizkaitarrak finantza arloko estrategia hobetzeko tresna bat garatu du Hazinnova programaren barruan.

Sainz e Hijos Logística Barakaldon kokatutako familia ETE bat da, pelletak garraiatu, merkaturatu eta banatzen dituena. Pedro María Sainzek, bere aitak eta anaiak sortu zuten enpresa 2002an; autonomo bezala urtetako esperientzia izan ondoren, sektorean hazteko aukera ikusi zuten eta enpresa sortzea erabaki zuten. Baina ez zuten eskarmenturik finantza arloan, eta gabezia hori nabaritzen hasi ziren errentagarritasunean, ez baitzuten negozioaren ikuspegi globala emango zien kudeaketa planik.

“Enpresan herren geunden finantza arloan” azaldu du Pedro María Sainzek, ETEko kudeatzaileak, “enpresa sortu aurretik autonomoak ginen eta, enpresa hazi zenean, ez ginen gauza zenbait arlo ondo garatzeko”. Hazinnova programaren berri izan zutenean aukera ikusi zuten euren lehiakortasuna hobetzeko berrikuntza-proiektu bat garatuz.

Hazinnovak doako aholkularitza ematen die euskal enpresei proiektu berritzaile txikiak martxan jartzeko eskarmentu handiko profesionalen laguntzarekin. Kasu honetan, Sainz e Hijos Logística enpresak berrikuntzan aditua den aholkularitza baten laguntza izan zuen 3 hilabetez, enpresaren errentagarritasuna eta kudeaketa estrategikoa hobetzeko.

Ad hoc konponbide bat baliozko informazioa eskuratzeko

Laguntza prozesuan hauteman bezala, enpresaren oinarriko arazoa zen ez zeukatela negozioaren bilakaerari buruzko informazio zehatzik epe luzerako proiekzio bat egiteko. Hortaz, aholkularitzak ETEari lagundu zion tresna espezifiko bat garatzen bere finantza egoera hobeto kontrolatzeko.

Sainz e Hijos Logística enpresak martxan jarritako berrikuntza-proiektua hiru zutabe nagusitan oinarritu zen. Lehenik eta behin, aholkularitzak enpresaren egoerari buruzko diagnostiko bat egin zuen, arazoaren jatorria detektatzeko. Gero, enpresaren beharren araberako tresna pertsonalizatu bat diseinatu zuten eta, azkenik, prestakuntza eman zieten tresna erabiliko zuten pertsonei.

Hazinnova programan garatutako prozesuak hobekuntza garrantzitsuak eman dizkio enpresari. Tresna berriari esker, gauza dira finantzaketa planaren parametroak berrikusi eta aztertzeko, eta modelizazioak egin ditzakete etorkizuneko hipotesiak eskuratzeko. Hala, orain gai dira epe luzeko errentagarritasuna aurreikusteko eta informazio zehatzean oinarritutako erabakiak hartzeko.

Epe laburreko emaitzak

Berrikuntza-proiektu ororekin gertatzen den bezala, prozesuan izan da zailtasunik, batik bat informazioa biltzean eta ordainketen erabateko jarraipena egitean. Halere, lantaldeak dio ahaleginak merezi izan duela. “Enpresaren garapena ikus dezakegu, eta ez epe laburrean bakarrik, orain arte bezala; orain 5 edo 10 urte barru gertatuko denaren ikuspegia dugu” dio SHLko kudeatzaileak, “horrela jakin dezakegu norantz goazen, zein premia dauzkagun eta nola ezar ditzakegun konponbideak”.

Kasu honetan, enpresak hobekuntza garrantzitsuak lortu ditu ezarritako proiektuari esker. Posible izan dute kontularitzako informazio-sistema saneatzea, enpresaren bilakaera ekonomikoa zorrotzago jarraitzea eta finantza arloko adierazle garrantzitsuenak kontrolatzea. Hala, gaur egun askoz hobeto ezagutzen dute euren negozio-eredua, eta datuetan oinarritutako erabakiak har ditzakete etorkizunera begira.

Hazinnova Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen eta SPRI Taldearen eta Innobasque-n bidez kudeatzen den programa bat da, adituen doako laguntza eskaintzen duena euskal enpresak berrikuntzaren arloan sar daitezen. Laguntza horien bidez, antolakundeek 50 orduko aholkularitza pertsonalizatua jasotzen dute euren premiak detektatzeko, konponbide zehatz bat asmatzeko eta praktikan jartzeko. Prozesu hau bereziki diseinatuta dago emaitza ukigarriak eman ditzan 3 hilabetean, gasturik edo karga administratiborik eragin gabe enpresa onuradunari. Interesatuek laguntzari buruzko informazioa eta hartarako sarbidea aurkituko dute hemen.

Gurea bezalako enpresa txiki baten hazkuntza prozesuan, gerta liteke perspektiba galtzea zenbait arlotan, inoiz jorratu gabeko esparruetara sartzen garelako” azaldu du Pedro María Sainzek, Sainz e Hijos Logística enpresako kudeatzaileak, “gu beti bizi izan gara eguneroko lanean murgilduta, eta honek asko lagundu digu enpresaren etorkizuna planifikatzen”.

Bideo honetan lehen eskutik jakingo duzu nolako esperientzia izan duen Sainz e Hijos Logística enpresak Hazinnova programan:

Lotutako albisteak

Genero-berdintasuna  industrian:  lehiakortasun  jasangarri  eta  eraldatzailerako  gakoa
30/10/2024 Berrikuntza

Genero-berdintasuna industrian: lehiakortasun jasangarri eta eraldatzailerako gakoa

Manufaktura-industrian genero-berdintasuna dagoeneko ez da mugarri sozial bat, lehiakortasuna eta hazkunde ekonomikoa indartzeko zutabe estrategiko bihurtu da.

Genero-berdintasuna  da  susperraldi  ekonomikorako  eta  lehiakortasunerako  bermea
22/11/2023 Berdintasuna

Genero-berdintasuna da susperraldi ekonomikorako eta lehiakortasunerako bermea

Txosten hau urrats garrantzitsua da emakumeek industriako lehiakortasunean duten inpaktua neurtzeko eta erakusteko.

Energibasque.    Laburpen  exekutiboa.  Energia  RIS3  Euskadi.
02/02/2022 Berrikuntza

Energibasque. Laburpen exekutiboa. Energia RIS3 Euskadi.

‘Energia garbiagoak’ Euskadiko RIS 3 eta PCTI 2030 estrategiaren barruan dagoen espezializazio adimenduneko arloetako bat da.

Women  in  manufacturing  –  White  paper
13/11/2021 Berrikuntza

Women in manufacturing – White paper

World Manufacturing Foundation fundazioak industria lehiakorrei, erakundeei eta eraldaketa sozialeko eta enpresen eraldaketako erakunde liderrei zuzendutako dokumentu hori eta beste batzuk dibulgatu ditu. Erakundeak jarduketak proposatu eta gomendatzen ditu, historikoki gizonak nagusi izan diren arloan emakumeen talentua sartzeko, atxikitzeko eta sustatzeko.

Orain  badakigu  zer  behar  duten  langileek  gehiago  inplikatzeko”  Mikel  Elosegi,  Bodegas  Elosegi  enpresako  general  manager-a
21/10/2021 Berrikuntza

Orain badakigu zer behar duten langileek gehiago inplikatzeko” Mikel Elosegi, Bodegas Elosegi enpresako general manager-a

Hazinnova programari esker, enpresak hainbat ekintza detektatu ditu talde lana eta lankidetza sustatzeko.

ZTBP  Euskadi  Plana.  Euskadi  2030  estrategia
15/04/2021 Berrikuntza

ZTBP Euskadi Plana. Euskadi 2030 estrategia

“Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana, Euskadi 2030” (ZTBP Euskadi 2030) plana zuzenean lotzen da Euskal Autonomia Erkidegoak ikerketaren eta berrikuntzaren alde egiten duen apustu estrategikoarekin. Azken hiru hamarkadetan apustu horri eutsi zaio, eta orain, 2030era begira, ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+b) bultzatzeko plan hau aurkezten dugu, euskal ekonomiak lehiakortasuna hobetu...

Euskadiko  enpresa  txiki  eta  ertainentzako  Eusko  Jaurlaritzaren  laguntzen  plana
26/02/2021 Berrikuntza

Euskadiko enpresa txiki eta ertainentzako Eusko Jaurlaritzaren laguntzen plana

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 68 laguntza programa abiarazi ditu ekonomia suspertzeko, enplegua sortzeko eta garapen jasangarria ahalbidetzeko, batez ere enpresa txiki eta ertainetan. Katalogo digitala ikustera sartu hemen.

Industria  sailburuordeak  azpimarratu  du  Eusko  Jaurlaritzaren  laguntzak  “edozein  enpresaren  neurrikoak”  direla
25/02/2021 Berrikuntza

Industria sailburuordeak azpimarratu du Eusko Jaurlaritzaren laguntzak “edozein enpresaren neurrikoak” direla

Bigarren informazio-jardunaldian hizpide hartu dira ingurumen, garapen industrial, trantsizio energetiko eta nazioartekotze arloetako dirulaguntzak

Azpitek,  euskal  enpresen  ekipamendu  zientifiko-teknikoa  eguneratzeko  Eusko  Jaurlaritzaren  programa  berria
24/02/2021 Berrikuntza

Azpitek, euskal enpresen ekipamendu zientifiko-teknikoa eguneratzeko Eusko Jaurlaritzaren programa berria

Gaur goizean, mila enpresa baino gehiagok jarraitu dute zuzenean I+Gra bideratutako laguntza-programei buruzko informazioa. Laguntza horiek enpresa txiki eta ertainentzako aurtengo laguntza guztien % 40 dira Irekiera-ekitaldian, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak azpimarratu duenez “plan honek enpresen egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuten die” Biharko jardunaldian industria-garapen, nazioartekotze,...

Emakumearen  industria  arloko  sarbidea,  garapena  eta  lidergoa;  COVID-19aren  inpaktuaren  ostean  susperraldia  lortzeko  arlo  estrategikoak
04/11/2020 Berrikuntza

Emakumearen industria arloko sarbidea, garapena eta lidergoa; COVID-19aren inpaktuaren ostean susperraldia lortzeko arlo estrategikoak

COVID-19ren oldarraldiak eragin larria izan du manufaktura-sektorean eta munduko ekonomian. Hala ere, nazioarteko erakundeen, enpresen, sindikatuen, akademikoen eta emakumeen elkarteen azterketa geroz eta gehiagok puntu bat nabarmendu dute: pandemiaren inpaktua ez da neutroa izan generoari dagokionez eta ondorio desberdinak izan ditu gizon eta emakumeentzat munduko manufaktura-industrian.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.