Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 urria, 2021 Berrikuntza Hazinnova programa

Hazinnovak zure langileen motibazioa hobetzen laguntzen dizu

Langileen inplikazioa funtsezko elementua da enpresa baten funtzionamendu onerako. Ez badago konpromiso sendorik proiektu komunarekin, negozioa ez da lehiakorra izango eta baliteke lan-giroa zailduko duten gatazkak sortzea. Baina ez da erraza langileen motibazioa handitzea, arazo horrek jatorri asko izan ditzakeelako. Horregatik, garrantzitsua da jatorri horiek identifikatzen jakitea.

Hazinnova programak doako aholkularitza zerbitzu bat eskaintzen du hobekuntzak bultzatzeko enpresaren arlo desberdinetan, eta baita ere pertsonen kudeaketan. Laguntza horren bidez, enpresek berrikuntzako mikroproiektuak jar ditzakete martxan, dela konpromisoa eta motibazioa handitzeko, dela lankidetza hobetzeko edo dela giza taldearen potentzial osoa erdiesteko.

Hobetu ezazu zure antolakundeko pertsonen kudeaketa aditu baten laguntzaz

Hazinnova laguntzek aholkularitza ematen dute berrikuntzako mikroproiektuak bultzatzeko enpresa barruko 8 eremu desberdinetan, besteak beste, logistikan, fabrikazioan, merkaturatzean eta kudeaketan. Pertsonei dagokienez, programak laguntza ematen du lantalde osoaren konpromisoa hobetuko duten konponbide espezifikoak garatzeko.

Hona hemen laguntza programa honen bidez lor daitezkeen hobekuntzetako batzuk:

• Langileen inplikazioa hobetzea.
Lan-giroa hobetzea.
• Enpresako arlo desberdinen arteko komunikazioa hobetzea.
Lanpostu bakoitzaren zereginak eta erantzukizunak definitzea.
Profil eta lanpostu berriak definitzea.
• Egitura lan-eredu berrietara egokitzea, lan presentziala eta urrunekoa uztartuz.

Enpresa bakoitzaren egoerara egokitutako konponbideak

Pertsonen arloari dagokionez, Hazinnova programan parte hartu duten enpresek euren langileen motibazioa eta lan-giroa hobetu dituzte berrikuntzako mikroproiektuei esker. Hona hemen horretarako garatu dituzten konponbide batzuk:

Lan-giroaren diagnostikoak, langileen asebetetzean eragina duten faktoreak identifikatzeko.
• Lanpostu bakoitzari dagozkion zereginen analisia, enpresaren eta profilen beharrak hobeto lotzeko.
• Langileen premiak eta antolakunde barruan hobetu beharreko puntuak identifikatzea.

Proiektu hauen helburu nagusia da enpresaren lehiakortasuna hobetzea pertsonen kudeaketa hobetuz antolakunde barruan.

Zer eskaintzen du Hazinnovak?

Hazinnova programa doako laguntza eta aholkularitza zerbitzu bat da, berrikuntzako mikroproiektuak bultzatzen dituena. 10 langile edo gehiago dituzten ETEei zuzendurik dago, zeintzuek jarduera-eremu hauetan aritu behar baitute: industria, industriarekin lotutako zerbitzuak, IKTak, logistika edo handizkako merkataritza.

Laguntza horren bidez, enpresa onuradunek 50 aholkularitza-ordu jasotzen dituzte adituen eskutik euren premia identifikatzeko eta konponbide egokiena aukeratu eta martxan jartzeko. Horrez gain, hurbileko Hazinnova agente baten laguntza dute prozesu osoan. Programa honi esker, berrikuntza-prozesuei buruzko ezagutzarik ez duten ETEek mikroproiektu bat bultzatu dezakete dohainik eta modu errazean, eta emaitza ukigarriak lortu 3 hilabetean.

Has zaitez hemendik!

Hazinnova programa interesatzen bazaizu eta bere abantailak aprobetxatu nahi badituzu, ez itxaron gehiago eta bete eskaera inprimakia SPRI Taldearen web orrian. Hortik aurrera, Hazinnova Agente bat esleituko dizugu prozesu osoan lagundu diezazun, eta aholkulari aditu bat ere bai, proiektua ezartzen laguntzeko.

Ezagutu itzazu programa honi esker hobekuntzak lortu dituzten beste enpresa batzuk:

“Orain badakigu zer behar duten langileek gehiago inplikatzeko” Mikel Elosegi, Bodegas Elosegi enpresako general manager-a

Gogoan izan, Hazinnova ez da:

Soilik plan bat edo azterlan bat prestatzeko, ziurtagiri bat eskuratu edo berritzeko edo konponbide teknologiko bat inplementatzeko laguntza bat. Ados? Baliabide hau bereziki sortu dugu zure negozioak bere onena eman dezan!
Zalantzaren bat? Jar zaitez harremanetan gure BEZEROEN ARRETA zerbitzuarekin: 900 92 93 93 | Hasi oraintxe bertan eta HAZI!!

Lotutako albisteak

18 abendua, 2024 Berrikuntza
Loyola Norte, Gipuzkoako muntaketa elektrikoen erreferrentziazko ETEa
Irakurri gehiago
12 abendua, 2024 Berrikuntza
Buruplast automobilgintzaren sektorerako osagai plastikoak fabrikatzen zentratzen da
Irakurri gehiago
12 abendua, 2024 Berrikuntza
SPRIk eta Euskadiko Teknologia Parkeak urrezko A saria lortu dute, EUSKALITen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria
Irakurri gehiago
2 abendua, 2024 Berrikuntza
Mongar, lau hamarkada Bizkaiko galdaragintzari eskainiak
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eskualdeen lehiakortasuna sustatzeko topaketa batean parte hartu du SPRIk Belgikan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak