Berrikuntza Lurzorua
Elkarrizketak 28 urria, 2021

“Hazinnovari esker, balio handieneko bezeroengan jarri dugu fokua”, David Gómez Pérez, Asebrok 2000 enpresako bazkidea

Aseguru-artekaritzako enpresa honek ezarri duen estrategia komertzial berriak abiapuntutzat hartzen ditu bezeroen segmentazioa eta aukera berrien identifikazioa.

Asebrok 2000 Bilbon kokatutako enpresa bat da, aseguruen arloko konponbideak eskaintzen dituena bai pertsonentzat eta bai antolakundeentzat. Aseguru-etxe multinazionalek prezioak jaisteko zabaldu duten kulturari men egin beharrean, enpresa honetako bazkideek erabaki zuten beharra zutela euren estrategia komertziala birplanteatzeko eta euren lehiakortasun bereizgarria balioan jartzeko. Eta hori lortzeko baliatu dituzte Hazinnova laguntzak.

“Estrategia komertziala birdefinitzeko prozesuan murgilduta geunden, eta programa honek gure kezketako bat argitzen lagundu digu, gure bezeroen segmentazioarena hain zuzen” azaldu du Asebrok 2000 enpresako bazkide den David Gómez Pérezek. Aseguru-artezkaritzaren helburua zen bezeroak gehiago leialtzea eta bezero berriengana iristea, aseguru-etxe handien aurrean lehiakor izaten jarraitzeko.

Negozio-aukerak lehenestera bideratutako konponbide bat

Hazinnova programak laguntza ematen die enpresei berrikuntzako mikroproiektuak garatzeko aholkulari adituen laguntzarekin. Asebrok enpresaren kasuan, aholkularitzak proposatu zuen enpresaren portfolioaren diagnostikoa egitea, horretarako beraizik aztertuz bezero bakoitzaren errentagarritasuna eta kokatze estrategikoa. “Irizpide jakin batzuen arabera sailkatu genituen gure bezeroak” dio David Gómezek “eta, horrela, guretzat balio gehien duten bezeroengan jarri dugu fokua”.

Hala, lantaldeak bere bezeroak sailkatu eta lehenetsi zituen aholkularitza baten laguntzarekin. Hortik aurrera, tresna bat inplementatu zuen datu horiek bistaratzeko eta bezero-zorroaren kudeaketa errazteko. Asebrok enpresako bazkideak azaldu bezala, “enpresan lan egiten duten pertsona guztiak sar daitezke bezeroaren profilera, eta bertan ikus dezakete nolako arreta eman behar zaion, zein zerbitzu eskain diezazkiokegun eta nola argitu behar zaizkion zalantzak”.

Bezero-zorroa handitzeko estrategia bat

Hazinnova programaren bitartez, aseguru-artezkaritzak bezero segmentu bakoitzarekin garatu beharreko protokoloak definitu ditu eraginkortasun irizpideak oinarri hartuta. Gainera, prozesu honi esker plan komertzial berri bat garatu dute, balizko bezeroak identifikatu dituzte eta konpainiaren helburuen araberako ekintza komertzialak finkatu dituzte.

Prozesu honek lantaldearen inplikazio handia eskatu du, baina azterketa-lan honi esker balizko 5.000tik gora bezero identifikatu dituzte Euskadin, Nafarroan eta Kantabrian. “Ahalegin handia egin behar izan dugu, baina lortu dugun emaitza oso baliotsua da gure antolakundearentzat” dio David Gómezek.

Helburuak lortuta soilik hiru hilabeteko garapenarekin

Hazinnova doako aholkularitza eta laguntza zerbitzu bat da, 10 langile edo gehiago dituzten euskal enpresei zuzendua dagoena. Programak laguntza ematen du enpresaren beharrizan zehatz bati erantzungo dioten berrikuntzako mikroproiektuak garatzeko. Horretarako, ETE onuradunek 50 aholkularitza-ordu espezializatu jasotzen dituzte eta hurbileko Hazinnova agente baten laguntza dute prozesu osorako. Programaren helburua da enpresak bere lehiakortasuna hobetzera bideratutako emaitza ukigarriak lortzea 3 hilabeteko garapenarekin.

“Hazinnovari esker, lan dinamiko eta oso baliotsua egin dugu” dio Asebrok 2000 enpresako bazkideak.

David Gómez Pérez, eskerrik asko zuen denboragatik eta zuen esperientzia gurekin partekatzeagatik!

Bideo honetan lehen eskutik jakingo duzu nolako esperientzia izan duen Asebrok 2000 enpresak Hazinnova programan:

 

Lotutako albisteak

IDDTEK:  “Industriaren  eta  talentuaren  arteko  lotura  gara”
14/03/2025 Berrikuntza

IDDTEK: “Industriaren eta talentuaren arteko lotura gara”

Orain 20 urte Irene Rodríguez donostiarrak sortu zuen ETEa ingeniaritza arloko outsourcingean erreferentea da eta sektore estrategikoetan lan egiten duen talde sendoa eta proiektuak ditu abian.

NAW:  “Gure  abantaila  lehiakorra  10  urte  bitarteko  kirol-oinetako  minimalista  eskaintzea  da”
04/03/2025 Berrikuntza

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”

Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Ezarri  Mosaicos:  “Enpresa  baten  egunerokoa  lehiatzea,  ikertzea  eta  bezeroei  erantzunak  ematea  da”
20/02/2025 Berrikuntza

Ezarri Mosaicos: “Enpresa baten egunerokoa lehiatzea, ikertzea eta bezeroei erantzunak ematea da”

Gipuzkoako enpresaren beirazko diseinuak 100 herrialdetan baino gehiagotan daude, eta nazioarteko transakzioak haren negozio-zifraren % 70 dira

Begoña  San  Miguel:  “Oja-Remen  trokelen  diseinua  menderatzea  bilatzen  dugu  kalitatezko  piezak  prezio  lehiakorrean  eskaintzeko”
13/02/2025 Berrikuntza

Begoña San Miguel: “Oja-Remen trokelen diseinua menderatzea bilatzen dugu kalitatezko piezak prezio lehiakorrean eskaintzeko”

Ia 60 urteko ibilbidearekin, Gernikan sortu eta Zornotzan egoitza duen enpresak berrikuntza teknologikoaren eta dibertsifikazioaren alde egin du, estanpazio metalikoaren sektorean hazten jarraitzeko.

Naberan  Sareak:  “Hazinnovak  enpresan  pertsonen  arteko  harremanak  hobetzen  lagundu  digu”
30/01/2025 Berrikuntza

Naberan Sareak: “Hazinnovak enpresan pertsonen arteko harremanak hobetzen lagundu digu”

Gipuzkoako enpresak itsasorako arraste-sareak fabrikatzen ditu berrikuntza-elementu ugarirekin, artisau-lana eta teknologia aurreratua konbinatuz.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.