Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Albisteak 2 iraila, 2019

Health 2.0 Basque-k zortzi proiektu aukeratu ditu Osasun Digitalaren Kongresuan aurkezteko

Physio Set App, Smart Consent, Noa, Transformación Digital en Mutualia, Starr, Step, XugarHero y Cloudy

 

Health 2.0 Basque komunitate bat da, Euskadiko osasunaren etorkizuna teknologiaren eta berrikuntzaren bidez bermatzeko sortu zena, eta irailaren 13an bildu egingo da, Donostiako Miramar Jauregian egingo den Osasun Digitalaren Kongresua: osasuna konektatuz  izenekoan. Euskal Herriko Unibertsitatearen udako ikastaroetan sartzen da kongresua, eta zuzendaria Marisa Merino da.

 

Aurten, Health 2.0 Basque-k eHealth Euskadin erreferentziakoak diren zortzi proiektu aukeratu ditu, eta bertaratzen direnei beren proposamenak aurkeztuko dizkiete. Honako hauek dira proiektuak: Physio Set App, Smart Consent, Noa, Transformación Digital en Mutualia, Starr, Step, XugarHero eta Cloudy.

 

Physio Set App, fisioterapeutentzako lehenengo aplikazio adimenduna da; profesional horiei erabaki klinikoak hartzen lagunduko die, ebaluaziorako eta tratamendurako algoritmo bati esker gaixo bakoitzarentzat ariketa egokienak aukeratuko baititu. Lanbide horretan 20 urtetik gorako esperientzia duen Raquel Barrios Peñalbak aurkeztuko du aplikazioa, proiektuaren zuzendari teknikoa da eta.

 

Smart Consent aplikazioa Sebastián Armijos doktoreak azalduko du. Urologiako mediku espezialista da bera, eta baimen informatuari buruzko informazioa hobetzeko medikuntzako doktoretza dauka. Gaixoari baimen informatuaren prozedura medikoa azaltzeko diseinatu da aplikazioa; hau da, gaixoari informazio-bideo erraz eta dinamiko baten bidez azalduko zaio prozedura, eta momentu berean edo plataforma beraren bidez lortu ahal izango dira haren onarpena eta sinadura.

 

Noa, botiken kudeatzaile automatikoa da. Programatu daiteke eta telekomunikazioen sareetara konektatu daiteke. Horren bidez, botikaren dosi zehatza eman daiteke eta, wireless teknologiari esker, zaintzailearekin harremanetan jar daiteke. Román Vilaresek aurkeztuko du; Inbizi Healthcare-ko zuzendari exekutiboa eta sortzailekidea da, ingeniaritza elektronikoan lizentziatu zen (UPV/EHU) eta master bat dauka material aurreratuei eta nanoteknologiari buruz (UAM).

 

Mutualian osasuna humanizatzeko eraldaketa digitalari buruz Merche Garcíaerizainak hitz egingo du; bitartekari lanetarako erizain berezia da laguntza-maila desberdinetako profesionalen koordinazioa kudeatzen duelako eta, horrez gain, gaixoei arreta osoa eta etengabea ematen zaiela bermatzeko behar diren baliabideak jartzen dituelako.

 

Europako H2020 Starr proiektuak ekosistema digital bat garatzen du, iktus batetik bizirik ateratzen diren pertsonei eguneroko bizimodurako jarraibideak beren kontura kudeatzen lagunduko diena, ahal den neurrian berriz ez gertatzeko. Leire Ortiz Fernández doktoreak eta Javier Escobal-ek hitz egingo dute proiektu horri buruz. Leire Ortiz Fernández mediku ondokoa da, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Medikuntza Fisiko eta Errehabilitazio Zerbitzuan, eta Biocruces Osasun Ikerketako Institutuko ikertzaile nagusia da STARR proiektuan. Javier Escobal berrikuntzako zuzendaria da Grupo Init-en, eta lau urtetik gorako esperientzia dauka osasun arloko software espezializatuak garatzeko proiektuak koordinatzen.

 

Eider Sanchezek, Naru Intelligence-n zuzendari exekutiboa eta sortzailekidea denak, Step proiektua azalduko du. Minbiziaren tratamenduan zehar eta tratamendua amaitzean izaten diren Ondorio Kaltegarri Larriak (OKL) aurreikusteko helburua du proiektuak, ondorio horiek eragin handia baitute bai gaixoarengan baita ospitale sisteman ere. Step-en Machine Learning-eko algoritmoek OKL horiek aurreikusi nahi dituzte, aurrea hartu ahal izateko edo, gutxienez, goizago antzeman ahal izateko.

 

XugarHero ekimenaren bidez, 14 urtetik beherakoen 1 motako diabetesa kudeatuko da, oraindik gurasoek kudeatzen badituzte. Gaixoa gaztea denetik hasi nahi da haren hezkuntzan laguntzen eta, gainera, medikuntzako langileen jarraipena errazten, mutiko edo neskato diabetikoaren pertsonalizazioa eginez eta hark etorkizunean izan ditzakeen egoerak aurreikusiz. Alberto Condek azalduko du proiektua; industri ingeniaritzako doktorea da eta Xabet-en zuzendari exekutiboa eta sortzailekidea ere bai.

 

Zaloa Campillok, Bytek Smart Solutions-eko bazkidea eta Euskal Herriko Telekomunikazio Ingeniaritza Elkarteko gerentea denak, Cloudy aurkeztuko du. Proiektu hori adinekoentzako eta mendekotasuna duten pertsonentzako ekosistema digitala da; haien etxeko osasuna eta segurtasuna zainduko duten gailu batzuk ditu, ahots bidezko interfaze baten, Machine Learning-aren eta adimen artifizialaren bidez.

 

Health 2.0 Basque-ko sortzaileak ibiliko dira aurkezpenak moderatzen: Juan Carlos Santamaría, Inithealth-eko (Grupo Init) Komunikazioaren eta Negozio Garapenaren zuzendaria, Gonzalo López, Grupo Lanit-eko Negozio Garapenaren zuzendaria, eta Blanca Usoz, Eroski-ko Laneko Osasunaren koordinatzailea.

 

Health 2.0 Basque-ren helburua da Euskadiko sektore publiko nahiz pribatuko Osasun Digitalaren esparruan dauden eragile guztiak batzea, osasunaren teknologian egon diren azken aurrerapenak partekatzeko eta bertako enpresetan sortzen ari diren proiektuak ezagutzeko.

Kongresuaren programa osoa ikusteko esteka: https://ehealthdonostia.com/programa/

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikerlariak  kontratatzea  sustatzeko
21/03/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko

2025erako planak 5,7 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 60.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean
21/03/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Foodtech  Startup  Forum  2025:  elikagaien  industriarako  berrikuntzaren  eta  teknologiaren  arloko  punta-puntako  irtenbideak
20/03/2025 Ekintzailetza

Foodtech Startup Forum 2025: elikagaien industriarako berrikuntzaren eta teknologiaren arloko punta-puntako irtenbideak

Elikagaien eta edarien sektorerako proiektu, irtenbide edo negozio eredu iraultzaileak aurkeztu nahi dituzten startupek apirilaren 1era arte ikustarazi ahal izango dute bere hautagaitza

WonderShop,  WordPress-erako  (“WP”)  diseinatutako  plugina,  online  denden  jabeei  katalogoen  kudeaketa  errazten  die
20/03/2025 Ekintzailetza

WonderShop, WordPress-erako (“WP”) diseinatutako plugina, online denden jabeei katalogoen kudeaketa errazten die

Garatzen eta merkaturatzen duena WoonderSoft da. Enpresa gipuzkoarrak nazioarteko asmoak ditu eta bere produktuak interesa piztu du beste herrialde batzuetan.

Imanol  Rego,  Innobasque  Berrikuntzaren  Euskal  Agentziako  presidente  berria
19/03/2025 Berrikuntza

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria

Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.