Hobetu zure barne-prozesuen eraginkortasuna eta indartu zure lehiakortasuna
Enpresa baten egunerokotasunean zaila da astia hartzea barne-prozesuak aztertzeko, akatsak identifikatzeko eta konponbideak aplikatzeko. Baina funtsezkoa da horrelako azterketa bat egitea enpresak bere eraginkortasuna hobetu nahi badu, eta aldaketa teknologikoak gorabehera lehiakor izaten jarraitu nahi badu merkatuan edo bezeroen aurrean. Horregatik, Hazinnova programak laguntza eskaintzen die euskal enpresei euren lan egiteko moduak aztertu eta hobekuntzak aplikatu ditzaten.
Hazinnova doako aholkularitza zerbitzu bat da, ETEei berrikuntzako mikroproiektuak bultzatzen laguntzen diena. Programa honen helburua da enpresek konponbide zehatz bat eskuratu dezatela euren premiei erantzuteko; emaitza ukigarriak dituen konponbide bat, emaitza horien bitartez lehiakortasuna hobetzen laguntzeko.
Prozesu administratiboak hobetzea soilik 3 hilabeteko lanarekin
Hazinnova programako laguntzak enpresako 8 eremu desberdinetako proiektuetara bideratuta daude: finantzak, produkzioa, pertsonak, bezeroak, logistika, prozesu administratiboak, merkatu berriak eta produktua. Barne-prozesuen arloan, programa honek aholkularitza espezializatua eskaintzen du lan egiteko moduak birdiseinatzeko eta enpresaren eraginkortasuna hobetzeko.
Hona hemen enpresek Hazinnovaren bidez bultzatu ditzaketen konponbide batzuk:
- Prozesu administratiboen berrikuspena eta hobekuntza: kobrantzak, eskaerak, dokumentazioa, bezeroak, erreklamazioak edo berankortasuna.
- Proiektuak kudeatzeko eredu berrien ezarpena.
- Tramiteak automatizatzeko konponbide teknologiko berrien premia- eta bideragarritasun-azterketak.
- Erosketa-prozeduren birdefinizioa, errentagarritasuna hobetzeko.
- Prozesuen birdiseinua, ingurumen jasangarritasuna hobetzeko.
Hazinnova programan parte hartu duten enpresek hainbat behar zituzten barne-prozesuen arloan. Hala, batzuek euren lan egiteko moduak eguneratu dituzte merkatuko aldaketetara egokitzeko; beste batzuek, aldiz, hobeto kontrolatu dituzte euren prozesuak bizkorragoak izateko. Programan parte hartu duten enpresek nabarmen hobetu ahal izan dute euren eraginkortasuna 3 hilabeteko epean.
Enpresa bakoitzaren premia zehatzentzako konponbideak
Hazinnovak doako aholkularitza espezializatua eskaintzen du, zehazki, 50 aholkularitza-ordu eta hurbileko agente baten laguntza prozesu osoan zehar. Laguntza horren xedea da berrikuntzako mikroproiektuak garatzea konponbide bat ezartzeko enpresako arlo zehatz batean, izan daiteke fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean edo kudeaketan.
Helburua da enpresaren lehiakortasuna hobetzea, emaitza ukigarriak lortuz soilik 3 hilabetean. Hori lortzeko askotariko konponbideak ezartzen dira, baliagarri direnak errentagarritasuna hobetzeko, gastuak murrizteko, bezero berriak aurkitzeko edo produktu eta zerbitzu berriak diseinatzeko, besteak beste.
Berrikuntzara iristeko bidea ETEentzat
Laguntza hau zuzentzen zaie plantillan 10 langile edo gehiago dituzten euskal enpresei, sektore hauetakoak badira: industria edo industriarekin lotutako zerbitzuak, IKT jarduerak, handizkako merkataritza, garraioa, biltegiratzea, finantzak eta aseguruak. Momentuz 430 enpresak parte hartu dute Hazinnovan, eta berrikuntzako mikroproiektuen % 96 arrakastaz gauzatu dira. Gainera, programatik igaro diren lantaldeen asebetetze-maila ere oso handia da, zehazki, 8,82 puntukoa.
Has zaitez hemendik!
Hazinnova programa interesatzen bazaizu eta bere abantailak aprobetxatu nahi badituzu, ez itxaron gehiago eta bete eskaera inprimakia SPRI Taldearen web orrian. Hortik aurrera, Hazinnova Agente bat esleituko dizugu prozesu osoan lagundu diezazun, eta aholkulari aditu bat ere bai, proiektua ezartzen laguntzeko.
Ezagutu itzazu programa honi esker hobekuntzak lortu dituzten beste enpresa batzuk
Gogoan izan, Hazinnova ez da:
Soilik plan bat edo azterlan bat prestatzeko, ziurtagiri bat eskuratu edo berritzeko edo konponbide teknologiko bat inplementatzeko laguntza bat. Ados? Baliabide hau bereziki sortu dugu zure negozioak bere onena eman dezan!
Zalantzaren bat? Jar zaitez harremanetan gure BEZEROEN ARRETA zerbitzuarekin: 900 92 93 93 | Hasi orain eta HAZI!!
Lotutako albisteak

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz
38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin
Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Landatu Solarrek, bere produktu berritzaileen bidez, eguzki-panelak instalatzea errazten du
Bilboko ingeniaritzak bi sistema sortu ditu: Landblock, teilatu eta zoruetan instalatzeko, eta Lamaru, eguzki-energia flotatzailerako soluzioa.

Fecin, industriako eskuilagintzan espezializatuta 60 urte daramatzan Gipuzkoako ETEa
Deban kokatuta dagoen enpresa da Europa mailan sektore honetako bost fabrikatzaileetako bat eta SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du

Soldaduraren balio-kateari buruzko azokaren, UNIREren, bigarren edizioa egingo dute Ficoban
Sektore horrek Estatu osoan egiten duen kongresu bakarra martxoaren 18 eta 19an izango da