HRE Hidraulic-ek kriogenizazioa sustatzen du mekanizazioaren munduan, Be Cold-en bidez
Aeronautika bezalako sektoreetan, materialen mekanizazioa lortzeko birziklagarriak ez diren elementu ugari erabiltzetik industriak berak sortzen duen CO2a (-78 gradutara) berrerabiltzera, mekanizazio kriogenikoa egiteko. Aurrerapausu hau 2019. urtearen amaieratik, Elgoibarren egoitza duen HRE Hidraulic euskal enpresak, Tecnaliarekin eta UPV/EHUrekin batera lortu du, Be Cold merkaturatuz. Be Cold mekanizazio-prozesuan erabilitako tresnek ingurumen-inpaktu txikiagoko hozketa eta lubrifikazioa bermatzeko eta ekoizpen-kostu txikiagoa lortzeko.
Ekipo berri hau bi teknologia ezberdinen nahasketa da, Jose Angel Alberdi HRE Hidraulic-eko I+G arduradunak azaldu duenez. Alde batetik, CO2ren bidez egiten den hozte-sistema eta, bestetik, MQL mekanizazioa (minimal quantity lubrication, fluido lubrifikatzaileak murriztearen eta fluido biodegradagarrien aldeko apustua da). Ebaketa-eremuan karbono dioxidoa injektatzen da -likidotik gasera pasatzen da injektatu ondoren– erreminta eta pieza hozteko. Horrela, mekanizazio heze-tradizionala ordezkatzen da.
Bi teknologiak batera kostuak murrizten dituzte –tresnen bizitza-erabilgarria luzatzen delako, iragazki lubrifikatzaileak edo beste sistema batzuk saihesten direlako, pieza egin ondoren txirbilak eta lubrifikatzaileak kentzeko kosturik ez dagoelako, etab.-. Gainera, ekoizpen-denbora (% 30–50 gutxiago) murrizten da eta ekonomia zirkularrean aurrerapenak egitearen aldeko apustua egiten da, industriak berak sortzen duen CO2-ari bigarren erabilera bat emanez. Batez ere aeronautikaren sektorean ardaztu egin da orain arte Be Cold-en erabilera, titanioan, inkonelean, altzairu gogorretan edo beroari erresistenteak direnetan eta lan egiteko altzairu konplexuetan bereziki ondo funtzionatzen duelako. Baina tresna hau ere material bigunetan erabiltzen da, hala nola plastikoetan edo kortxoan.
Be Cold unibertsitatetik merkatura ezagutza transferitzeko kasu berri bat da. Prozesua UPV/EHUko kriogenikari buruzko ikerketarekin hasi zen eta, Tecnaliarekin eta HRE Hidraulic–ekin batera, patentea lortuta Be Cold-en merkaturatze prozesua hasi da. Ekipoak lau modelo ditu orain, eta bai makina berrietan baita PLC autonomo batekin jada martxan dauden beste ekipo batzuetan ere egokitu daiteke.
Modelo guztiak egungo osasun-larrialdiaren ondorioz azarora mugitu den Makina Erremintaren Biurtekoan izango dira, eta Alemanian ere bai. Gainera, datozen hilabeteetan, pandemia globalaren bilakaeraren arabera betiere, teknologia-zentroetara, unibertsitateetara eta estatuko eta Europako ikerketa-zentroetara hurbiltzeko lan egiten ari dira, Alberdik adierazi du. Baita Lanbide Heziketako zentroetara ere, ekipo berria ezagutarazteko. Bai Tecnaliak, Basque Research & Technology Alliance (BRTA) aliantzaren kide dena, bai UPV/EHUk lehen belaunaldiko ekipo bat dute, testak eta probak egiteko aukera eskaintzeko.
Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren Hazitek laguntzen (2013-2019) ekarpena jaso du. Une honetan, lantaldea aurrera egiten du teknologia hori auto elektrikoaren osagaien mekanizazioan aprobetxatzeko. Auto hauen pieza asko aluminiozkoak dira, eta teknika honen bidez manipulatu ahal izango dira.
Lotutako albisteak

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Connect Group, zentro teknologikoa Donostian duen multinazionala
Donostiako lantegiak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du, eta urtean bi milioi txartel elektroniko diseinatu eta fabrikatzen ditu

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko
Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.