Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Berrikuntza I+G
Albisteak 18 iraila, 2021

Ibil, ibilgailu elektrikoaren kargarako teknologia eta zerbitzuen buru I+G-ari esker

Euskal konpainia trantsizio energetiko garbiaren aldeko proiektu berritzaile ugariren parte da, horien artean, hainbat Hazitek daude, baita Europako erraldoiekin lankidetzak ere.

Mugikortasuna eta gizakiek beren burua garraiatzeko duten eredua funtsezkoak dira ingurumena hobetzeko. CO2 isuriak murrizteko gero eta interes handiagoa dago, eta ibilgailu elektrikoa gero eta gehiago agertzen da gizartean. Eta, ezinbestean, kargatzeko baliabideak ere ugaritu egiten dira.

Istorio honetan protagonista bat badago, zalantzarik gabe, hori Ibil da. Konpainia 2009an jaio zen, Repsolen eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) arteko akordio baten ondorioz. Helburu bikoitza zuen: ibilgailu elektrikoak kargatzeko arloan teknologia, zerbitzuak, gaitasunak eta esperientzia garatzea, eta mugikortasun jasangarrirako ekimenak sustatzea. Gaur egun, 40 langilek osatzen dute enpresa, eta Barakaldoko BEC Dorrean dago kokatuta. Kontrol-gune horretatik kudeatzen dira Penintsula osoan erabiltzen diren errekarga puntu guztiak.

“Ibil izan zen Estatuan egon zen lehen karga kudeatzailea, eta lehen karga sare publikoa garatzen eta zabaltze hasi zen, baita karga pribatuko zerbitzuak ematen ere”, azaldu du Aitor Arzuagak, Ibil-eko zuzendari nagusiak. 2019an, mugikortasun elektrikoaren aireratzea “errealitate geldiezina” bihurtu zenean, azken bezeroen jarduera Repsolen esku utzi zuen Ibilek, eta “B2B konpainia hutsean bihurtu zen, karga sareak zabaltzeko, kudeatzeko eta mantentzeko, eta horretarako beharrezkoak ziren teknologia eta irtebideak garatzeko”, gehitu du.

Gaur egun, ibil enpresak 3.000 errekarga puntu adimendun baino gehiago ditu Iberiar Penintsulan, milioi bat eekarga baino gehiago kudeatu ditu eta 10GWh energia baino gehiago eman ditu mugikortasunerako. Estatuan erreferente diren teknologia-zentroek, kargatzeko puntuen fabrikatzaileek, sistemen garatzaileek eta mugikortasun elektrikoaren funtsezko eragileek osatutako ekosistema gidatzeko bidean, I+G-a funtsezko motorra izan da.

Esparru honetan, hainbat Hazitek proiektutan hartzen du parte. Adibidez, eMovlab, teknologia berritzailearen eta negozio berrien kontzepzio eta garapen gisa adierazten dena, euskal industria etorkizuneko mugikortasun jasangarriaren agertoki berrirantz igarotzea ahalbidetuko duena, industria-gaitasun berriekin duen lidergoari eutsiz. Petronor buru duela, Ibilekin batera sektoreko beste enpresa erreferentek hartzen dute parte, esaterako, Ingeteam-ek edo Ekidek, eta Euskadiko Zientzia eta Teknologia Sareko zenbait eragileren laguntza du, hala nola Cidetec, Tecnalia edo ZIV I+D.

Hazitek programaren barruan Ibilek parte hartzen duen beste proiektuetako bat e-WASTE da, hiri-hondakinak biltzeko zerbitzu elektrifikatuaren kontzeptu berri bat sortzean oinarritzen dena, sarbide publikoko karga elkarreragilearekin. Elektromugikortasun-teknika berrien ikerketan oinarrituta dago, eta, horren ondorioz, kamioi hibrido berri bat sortuko da. Kamioi horrek algoritmo adimendunak erabiliko ditu hiriguneen barruan % 100 elektrikoa izango dela bermatzeko, eta bertan parte hartzen du Irizar bezalako enpresekin batera.

Mugikortasun elektrikorako zedarriak

I+G arloan aritzeak teknologien erabileran aurrera egitea ahalbidetzen du, eta Ibilek hori lortu du bere ibilbidean. Nabarmentzekoak dira ibilgailu elektrikoentzako 2019ko Iberiar Penintsulako lehen karga puntu ultralasterra eta Europako hegoaldeko lehenengoetako bat. “A-1 errepidean dago, Lopidana parean, Araban, eta bere potentzia maximoari eusten dioten ibilgailuen bateria 6 minututan kargatzeko aukera ematen du, ohiko horniketa batean erabiltzen den denboraren antzekoa”, azaldu du Arzuagak. “Sistema honek aurrerapen handia ekarri zuen ibilgailu elektrikoaren erabilerarako, Madril-Frantzia lotunea Irungo mugaren bidez egitea ahalbidetu baitzuen”, gaineratu du.

Gainera, 2019ko udazkenean, Ibilek ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazio ultra-azkarrak inauguratu zituen Ugaldebietako gasolina-zerbitzugunean (Bizkaia), % 100eko teknologiarekin. “Europako potentzia handieneko errekarga-puntuak izan zituen bere garaian (400kW). Gainera, oso arkitektura berritzailea du, biltegiratze eta sorkuntza banatuko soluzioak integratzea errazten duena”, adierazi du Arzuagak.

2020ko abenduan, Ibilek ibilgailu elektrikoentzako estatu mailako lehen kargatze-estazioa garatu eta martxan jarri zuen, energia babes gisa biltegiratzen duena. Repsolen zerbitzugune batean dago, N-1 errepidean, Tolosa parean. “Ekonomia zirkularreko proiektua da, biltegiratze sistema Irizarreko autobus elektrikoen bigarren bizitzako baterien moduluetatik abiatuta garatu baita”, azaldu du zuzendari nagusiak. Biltegiratze banatu horrek ahalbidetuko du, kopuru handi batean hedatzen denean, lehen mailako sorkuntza berriztagarriaren ehuneko handiagoa sartzea, energiaren eta klimaren plan nazionalaren helburuekin bat etorriz. “Sistema hau hurrengo mailara eramatea espero dugu, biltegiratze egonkorrean oinarritutako kargatzeko estazio pilotu ultralasterra eraikiz”, esan du Arzuagak.

Ibilek hainbat proiektutan murgilduta jarraitzen du, besteak beste, Plug and Charge Europe proiektuan. Bertan Europako automobilgintza eta mugikortasun sektoreko 15 aktore handi daude, besteak beste, BMW, BP, Ingeteam, Porsche, Shell eta Volkswagen. “Helburua erabiltzailearen esperientziarik onena ahalbidetzea da, ‘Plug & charge’ kargatzea egi bihurtuz, hau da, kargatzea autora mahuka konektatzea bezain erraza izatea eta kito”. Arzuagaren arabera, gainerako guztia (autentifikazioa, kontratua baliozkotzea, energiaren transferentzia, fakturazioa) gardena izango litzateke erabiltzailearentzat. “Sistema berri hau ezartzean, ibilgailu elektrikoa kargatu ahal izango da operadore bakoitzaren txartel edo aplikazio espezifikorik behar izan gabe, segurtasun- eta konfiantza-ingurune batean”. Trantsizio energetikoan, arrakastaren gakoa “banatutako aktibo energetiko guztiak kudeatzeko gaitasuna eta balio eta eraginkortasun zerbitzuak eskaintzeko gaitasuna izango da, bai bezeroei, bai sistema elektrikoari, guztiak efizienteagoak, efikazagoak eta jasangarriagoak izan daitezen”, ondorioztatu du Arzuagak.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

Betielek  droneak  integratu  ditu  bere  jardueran  Hazinnovari  esker
27/02/2025 Berrikuntza

Betielek droneak integratu ditu bere jardueran Hazinnovari esker

Enpresa bizkaitarrak eguzki plakak instalatzen ditu industria-sektorean, administrazio publikoan eta etxe partikularretan, eta bere negozio esparruan aukera berriak aztertu nahi ditu.

Imanol  Pradales  Lehendakariak  etorkizuneko  abiazioa  bultzatuko  duen  ITP  Aero  zentro  berria  inauguratu  du
27/02/2025 I+G

Imanol Pradales Lehendakariak etorkizuneko abiazioa bultzatuko duen ITP Aero zentro berria inauguratu du

Imanol Pradales Lehendakariak eta Pedro Sánchez presidenteak ITP Aeroren ADMIRE zentroa inauguratu dute gaur goizean Zamudion, 24 milioi euroko inbertsioarekin eta 150 enplegu kualifikatu baino gehiagorekin. Zentro horrek berrikuntza eta jasangarritasuna sustatuko ditu hegazkingintzan Euskadin

Diker,  osasungintzaren  sektorerako  injekzio  bidezko  plastikoetan  Euskadi  mailako  erreferente  bihurtu  nahi  duen  ETEa
25/02/2025 Berrikuntza

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa

Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean

Sintop  proiektuak  saldu  osteko  kudeaketa  optimizatu  du  etxebizitzen  eraikuntzan
24/02/2025 I+G

Sintop proiektuak saldu osteko kudeaketa optimizatu du etxebizitzen eraikuntzan

Construcciones Olabarri buru dela, plataforma adimendun bat garatu da obrak denbora errealean amaitu direnean gorabeherak erregistratzeko. Ekimenak SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa jaso du.

Talleres  Altube,  doitasuna  nortasunean  daraman  Gipuzkoako  mekanizazio-enpresa

Talleres Altube, doitasuna nortasunean daraman Gipuzkoako mekanizazio-enpresa

Bergarako konpainiak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza bat jaso du, eta negozioa % 50 handitzea espero du 2027rako

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.