IDDTEK: “Industriaren eta talentuaren arteko lotura gara”
IDDTEK izeneko Gipuzkoako ETEak bere ibilbideko lehen 20 urteak bete berri ditu outsourcingean eta kualifikazio handiko ingeniari eta teknikariak aukeratzen aditu gisa. Enpresa industrialaren beharretan eta talentua industriarekin konektatzean zentratuta, 2004an Irene Rodriguezek bere etxeko logelan sortu zuen enpresa honek ehun langile inguru ditu une honetan Donostiako eta Gasteizko egoitzetan.
Nola azal dezakegu zer den outsourcinga zurearen moduko esparruan, ingeniaritza arloan?
Ingeniaritzaren kasuan, outsourcinga irtenbide estrategikoa da, industria-enpresei beren jarduera teknikoaren zati bat kanpora ateratzeko aukera ematen diena. Horri esker, talentu espezializatua txerta dezakete beren proiektuetan. Gure kasuan, ez gara profesionalak ematera mugatzen, industriaren eta talentuaren arteko lotura gisa jokatzen baitugu, enpresek beren erronka teknologikoei profil onenekin aurre egin ahal izatea ziurtatuz. Malgutasuna, espezializazioa eta sektore bakoitzaren beharrak sakon ulertzea uztartzen ditu gure ikuspegiak. Beste nolabait esanda, talentua eta industria lotzea da helburua.
Baina, enpresek diotenez, errealitatea oso bestelakoa da: ez dago talenturik, ezta ingeniaririk ere…
Egia da enpresa askok zailtasunak dituztela eskatzen dituzten gaitasunak dituzten ingeniariak aurkitzeko. Baina talentu falta baino gehiago, nik esango nuke bi aldeen aurreikuspenen artean desoreka dagoela. Merkatuaren prestakuntza, esperientzia eta beharrak uztartu behar dira. Hain zuzen ere, IDDTEKen arrakala hori ixteko lan egiten dugu: benetako beharra aztertzen dugu, aurreikuspenak egokitzen ditugu, talentua identifikatzen dugu eta proiektuekin konektatzen dugu, balioa eman dezaten. Gure erronka da enpresek ez galtzea aukerarik langile kualifikatu faltagatik, eta profesionalek ere ez mugatuta ikustea beren garapena proiektu egokietara sarbiderik ez dutelako.
Zure kasuan, beti moldatu izan zara ondo marrazketa teknikoarekin eta delineazio industrialarekin eta, gainera, beti erakutsi zenuen salmenten arloarekin eta pertsonekiko harremanekin lotutako interesa… Koktel perfektua izan al zen enpresa hau sortzeko?
Bai, zalantzarik gabe. Hasiera-hasieratik argi izan nuen ezagutza teknikoa eta gaitasun komertzialak uztartzea abantaila izan zitekeela. Bezeroen beharrak ikuspegi tekniko batetik ulertzea eta, aldi berean, konfiantzazko harremanak eraikitzeko gaitasuna izatea funtsezkoa izan zen proiektu hau abian jartzeko garaian. Gure negozio-eredua enpresen eta profesionalen arteko konexio eraginkorrak sortzean oinarritzen da, eta horretarako ezinbestekoa da industriaren zein pertsonen hizkuntza ezagutzea.
Zer oroitzapen duzu lehenengo urte haien inguruan?
Urte gogorrak izan ziren, ikasketa eta ahalegin handikoak. Ekintzailetzari buruzko hitzaldietan astelehenetik igandera 14 orduz lan egiten nuela kontatzen dudanean, ikaratu egiten dira, baina hala da. Bakarrik hasi nintzen etxean, baliabide gutxirekin, baina hori bai, ideia argi batekin: industriari talentuaren bidez ingeniaritzako konponbideak aurkitzen laguntzea. Une zailak ere izan nituen, hasten den edozein enpresatan gertatzen den bezala, baina gure lehen bezeroen konpromisoak eta konfiantzak hazteko aukera eman ziguten. Gure taldea sendotzeko, talentua erakartzeko eta sektore oso zorrotzetan benetako balioa eman genezakeela erakusteko etapa ere izan zen.
Eta, gaur egun, zer da IDDTEK?
Gaur egun, ingeniaritza arloko outsourcingean erreferentea gara, eta talde sendoa eta proiektuak ditugu sektore estrategikoetan. Industriarako funtsezko bazkide gisa sendotu gara, irtenbide malguak eskainiz eta merkatuaren aldaketetara egokituz. Hazten jarraitzen dugu, baina gure esentzia galdu gabe: etorkizuna eraikitzeko industria eta talentua bateratzea.
Bulegoak Derion eta Gasteizen dituzue…
Bai, gure bulegoetatik, Estatu osoko bezeroei eskaintzen diegu zerbitzua. Gure bulegoetatik zein gure bezeroen instalazioetatik lanean ari diren taldeak ditugu; Urrunetik lanean, alegia. Azken finean, proiektu bakoitzaren beharretara egokitzen gara. Eredu horri esker, irtenbide pertsonalizatuak eskain ditzakegu, beti gure profesional eta bezeroekiko gertutasuna mantenduz.
Zer sektoretan barnera daiteke zuen negozio-eredua?
Batez ere sektore industrial estrategikoetan egiten dugu lan, hala nola aeronautikan, automobilgintzan, makina-erremintan, tren arloan, azpiegituretan, osagai elektroniko eta elektrikoetan… Sektore horietan, funtsezkoak dira berrikuntza eta ingeniaritza aurreratua, eta eskaintzen dugun malgutasunak eta espezializazioak aldea sortzen dute.
Zein da enpresan gaur egun betetzen duzun rola?
Enpresarekin batera, nire rolak ere bilakaera izan du. Sortzailea naizen aldetik, estrategian eta negozioaren garapenean parte hartzen jarraitzen dut, eta orain Komunikazio arloko arduradun lanetan murgilduta nago Nire arrakastarik handiena delegatzen ikastea izan da, gure ikuspegia partekatzen duen talde sendoaz inguratuta. Eta nire helburua IDDTEKek honaino ekarri gaituzten balio berberekin hazten jarraituko duela ziurtatzea da.
Beti esan duzu delegatzea funtsezko alderdia dela enpresa haz dadin, baina jende askok gero eta gehiago saihesten du erantzukizuna… Nola uztar dezakegu hori guztia?
Delegatzea ez da lan edo erantzukizun bat transferitu eta desagertzea. Hori beharrean, trebatzea, laguntzea eta hazten uztea da. Profesionalei beharrezko konfiantza eta tresnak ematen dizkiegunean, inplikazioa eta emaitzak hobetu egiten dira. Delegatzea enpresaren hazkundean eta enpresa osatzen duten pertsonen garapenean egindako inbertsioa da. Eta horrela lortzen dugu industria eta talentua konektatzea, eta etorkizuna sortzen jarraitzea.
Lotutako albisteak

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”
Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Ezarri Mosaicos: “Enpresa baten egunerokoa lehiatzea, ikertzea eta bezeroei erantzunak ematea da”
Gipuzkoako enpresaren beirazko diseinuak 100 herrialdetan baino gehiagotan daude, eta nazioarteko transakzioak haren negozio-zifraren % 70 dira

Begoña San Miguel: “Oja-Remen trokelen diseinua menderatzea bilatzen dugu kalitatezko piezak prezio lehiakorrean eskaintzeko”
Ia 60 urteko ibilbidearekin, Gernikan sortu eta Zornotzan egoitza duen enpresak berrikuntza teknologikoaren eta dibertsifikazioaren alde egin du, estanpazio metalikoaren sektorean hazten jarraitzeko.

Naberan Sareak: “Hazinnovak enpresan pertsonen arteko harremanak hobetzen lagundu digu”
Gipuzkoako enpresak itsasorako arraste-sareak fabrikatzen ditu berrikuntza-elementu ugarirekin, artisau-lana eta teknologia aurreratua konbinatuz.

Arrosi: “Surfeko oholen fabrikazioa da paper kizkurtuaren aplikazio exotikoenetako bat”
Elduainen dagoen enpresa honek lau hamarkada daramatza papergintzaren erreferentzia izaten