Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Elkarrizketak 20 Marzo, 2018

I+MED euskal enpresa teknologikoak bere hazkunde-potentziala sendotu du BIO sektorean

Berrikitan jaso du CaixaBank-ek eta SPRI Taldeak ematen duten Emprendedor XXI Euskadi saria bere “hazkunde potentzialagatik”

Berrikitan jaso du CaixaBank-ek eta SPRI Taldeak ematen duten Emprendedor XXI Euskadi saria bere “hazkunde potentzialagatik”

 

I+MED bio-medikuntzaren sektoreko oinarri teknologikoko enpresa berritzaile bat da, balio erantsi handiko nano-hidrogelak ikertzen, garatzen eta merkaturatzen dituena, eta material horiek baliatzen dituena farmakoak, bitaminak, hazkunde faktoreak edo Onkologia, Oftalmologia, Traumatologia eta Kardiologia arloetan interesgarriak izan daitezkeen beste konposatu batzuk modu kontrolatuan askatzeko. 2014an sortua, 19 langile ditu egun eta Arabako Teknologi Parkean dauka bere egoitza. Berrikitan jaso du CaixaBank-ek eta SPRI Taldeak ematen duten Emprendedor XXI Euskadi saria bere “hazkunde potentzialagatik”.

 

Euskal ETE hori beste sei euskal enpresaren gainetik nabarmendu zen lehiaketako finalean, eta horri esker jaso ditu 5.000 euroko diru-saria eta beka bat Cambridge Unibertsitatearen (Erresuma Batua) Ignite Fast Track enpresen hazkunderako nazioarteko ikastaroan parte hartzeko. Bazkide fundatzaile diren Manu Muñoz eta Virginia Sáez konpainiaren gakoei buruz mintzatu ziren Made in Basque Country irratsaioan.

 

Zein testuingurutan sortu zen enpresa?

Ikerketa bio-medikoan zentratutako kooperatiba gisa sortu ginen.  Hortik aurrera, beti ahalegindu gara irteera ematen unibertsitateko edo ingurune zientifikoetako ikerlariek eskuartean dituzten garapen eta proiektuei. Gogoeta horretatik sortu zen, hain zuzen, hidrogelen eta nano-hidrogelen aldeko apustua egiteko erabakia, ikusi genuelako talentu handia zegoela gai horren inguruan eta ekintza-eremu izugarria zela, eta dela oraindik ere.

 

Zein da I+MED enpresaren jarduera nagusia?

Beste enpresa batzuen edo ikerlari edo zientzialariek asmatu dituzten molekulak edo printzipio aktiboak bideratzea. Guk egitura bat sortzen dugu, ibilgailu bat, nolabait esateko; bere bitartez, molekula edo printzipio aktibo hori gizakiaren gorputzean injektatzen da, eta horrela injekzio iraunkor eta kontrolatu bat egiten da, minaren nahiz tratamenduaren puntu zehatzera helarazten dena.

 

Inoiz esan izan duzue zuen ibilgailua sare itxurako laranja-poltsa horien antzekoa dela…

Hori da, bai. Badakigu ez dela oso zientifikoa, baina adibide argia da jendeak ongi uler dezan. Gure laborategian garatu duguna da farmakoak edo molekulak administratzeko bide zehatz eta kontrolatuago bat. Sare tankerako laranja-poltsa baten edo hiru dimentsiotako zeldatxoen antzeko zerbait: guk horiek sortzen ditugu eta molekulak sartzen dizkiegu barruan, gero sarea ireki egiten da eta laranjak askatzen hasten da, hau da, molekulak…

 

Benetako proiektu bat da ala ikertzen ari zarete oraindik?

Ez, ez, benetakoa da. Une honetan eskuartean daukagun proiektu interesgarri eta politenetako baten aztergaia da kimioterapia tratamendua hartzen ari diren haurren barnealdeko belarria, tratamendu horren ondorioz askotan gertatzen baita haurrak entzumena galtzea edo gorturik geratzea. Dagoeneko 1. fasean gaude, benetako azterketa kliniko bat egiten ari gara pertsonekin, 15 eguneko epean ikusteko nola askatzen den medikamendua barnealdeko belarrian haurra kimioterapia tratamendua hartzen ari den bitartean. Kasu honetan, gure helburua da barnealdeko aparatu hori babestea haurra tratamendua hartzen ari den bitartean.

 

Zeintzuk dira zuen enpresaren bezeroak?

Gure planteamendua globala denez, gure bi bezero garrantzitsuenak San Frantziskon (Estatu Batuak) eta Londresen daude, baina Euskadiko eta Estatuko enpresa eta banatzaileentzat ere egiten dugun lan. Gure bezero gehienak enpresa farmazeutikoak dira.

 

Gaur egun I+MED enpresako langile diren ikerlari asko Ingalaterrako laborategietan prestatu ziren edo han aritu ziren lanean. Ikertzeko modua oso desberdina al da Euskadikoarekin alderatuta?

Ez, bat ere ez. Hemen daukagun talentuak ez dauka Europako beste eskualde batzuetako talentuaren inbidiarik. Esango nuke desberdintasun handiena –eta bakarra– dela atzerrian baliabide ekonomiko gehiago eta azpiegitura hobeak dituztela, baina Euskadiko ikerlarien maila altua da oso.

 

 

Lotutako albisteak

Surphasek  merkatuan  parekorik  ez  duen  teknologia  garatzen  du  eta  gatzgabetzeko  planten  eraginkortasuna  handitzea  lortzen  du

Surphasek merkatuan parekorik ez duen teknologia garatzen du eta gatzgabetzeko planten eraginkortasuna handitzea lortzen du

Donostiako ETEak, Europako Batzordearen 2,5 milioiko dirulaguntza lortuta, iragazkien egoera aurreikusten du denbora errealean; hala, geldialdi teknikoen % 60 murrizten du

Kimaiwi:  “Gure  proposamen  teknologikoa  balioztatzean  eta  nazioarteko  turismo-industriaren  aurrean  proiektatzean  zentratu  gara”
25/03/2025 Ekintzailetza

Kimaiwi: “Gure proposamen teknologikoa balioztatzean eta nazioarteko turismo-industriaren aurrean proiektatzean zentratu gara”

Startup arabarrak online irtenbideak garatzen ditu turismo-sektorearentzat, eta hazkunde eta babes handia izan du bere bederatzi hilabeteko bizitzan.

IDDTEK:  “Industriaren  eta  talentuaren  arteko  lotura  gara”
14/03/2025 Berrikuntza

IDDTEK: “Industriaren eta talentuaren arteko lotura gara”

Orain 20 urte Irene Rodríguez donostiarrak sortu zuen ETEa ingeniaritza arloko outsourcingean erreferentea da eta sektore estrategikoetan lan egiten duen talde sendoa eta proiektuak ditu abian.

NAW:  “Gure  abantaila  lehiakorra  10  urte  bitarteko  kirol-oinetako  minimalista  eskaintzea  da”
04/03/2025 Berrikuntza

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”

Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Ezarri  Mosaicos:  “Enpresa  baten  egunerokoa  lehiatzea,  ikertzea  eta  bezeroei  erantzunak  ematea  da”
20/02/2025 Berrikuntza

Ezarri Mosaicos: “Enpresa baten egunerokoa lehiatzea, ikertzea eta bezeroei erantzunak ematea da”

Gipuzkoako enpresaren beirazko diseinuak 100 herrialdetan baino gehiagotan daude, eta nazioarteko transakzioak haren negozio-zifraren % 70 dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.