Imegar: “Hazinnovak gure langileen berrikuntza ezagutzak areagotzeko aukera eman digu”
Imegar doitasunezko galdaragintza finean aritzen den enpresa bat da, Laudion (Araba) kokatua, eta galdaragintzako edozein pieza edo elementu fabrikatzen eta banatzen du. Bere produktuen artean, txapazko pieza txikiak zein metalezko armairu handiak topa daitezke, eta enpresa txiki eta ertainei zein enpresa multinazional handiei eskaintzen die bere zerbitzua, haietako batzuk atzerritarrak.
Arabako enpresak SPRI Taldeak sustatutako Hazinnova programan parte hartu du berriki, bi proiekturekin. “Horietako batek gure produktu nagusiaren fabrikazio-prozesua hobetzeko balio izan digu, Lean Manufacturing metodologia aplikatuz, lehen fasean ezarriz eta hurrengo faseetan modu autonomoan jarraitzeko irizpideak zehaztuz. Beste proiektuak tailerraren banaketa lantegian berrantolatzeko balio izan du, instalatuko diren makina berrietara eta egungo eta etorkizuneko ekoizpen-beharretara egokituz”, adierazi du Jokin Duartek, Imegarreko kalitatearen kudeaketaren eta hobekuntzaren arduradunak.
Gainera, Imegarrek beste proiektu batzuetan parte hartu izan du aurretik, Hazinnovaren eskutik, enpresaren barne produkzioa hobetzera bideratuta. Zehazki, 5S metodologia ezarri da toleste-eremuan eta biltegian. Horrez gain, makinak berritzeko SPRIren beste programa batzuetan ere parte hartu du.
“Proiektu horiek guztiak hobekuntza eta berrikuntzari buruzko kontzientziazioa eragin dute langile guztiengan. Oinarri bat ezarri da, enpresako langileek berek tamaina txikiko proiektuak garatzen jarraitu ahal izateko”, azaldu du Imegarreko kalitatearen kudeaketaren eta hobekuntzaren arduradunak.
1988an sortua, Imegarrek gaur egun 34 langile ditu. Etorkizunari begira, Laudioko enpresak bere jarduera berritzen jarraitu nahi du, bezeroei zerbitzu egokia eskaintzeko helburuarekin. “Merkatuaren eta gure bezeroen beharretara etengabe egokitu behar gara, sortzen diren bat-bateko aldaketek zerbitzuan eraginik izan ez dezaten”, azaldu du Duartek.
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.
Lotutako albisteak

Ezarri Mosaicos: “Enpresa baten egunerokoa lehiatzea, ikertzea eta bezeroei erantzunak ematea da”
Gipuzkoako enpresaren beirazko diseinuak 100 herrialdetan baino gehiagotan daude, eta nazioarteko transakzioak haren negozio-zifraren % 70 dira

Begoña San Miguel: “Oja-Remen trokelen diseinua menderatzea bilatzen dugu kalitatezko piezak prezio lehiakorrean eskaintzeko”
Ia 60 urteko ibilbidearekin, Gernikan sortu eta Zornotzan egoitza duen enpresak berrikuntza teknologikoaren eta dibertsifikazioaren alde egin du, estanpazio metalikoaren sektorean hazten jarraitzeko.

Naberan Sareak: “Hazinnovak enpresan pertsonen arteko harremanak hobetzen lagundu digu”
Gipuzkoako enpresak itsasorako arraste-sareak fabrikatzen ditu berrikuntza-elementu ugarirekin, artisau-lana eta teknologia aurreratua konbinatuz.

Arrosi: “Surfeko oholen fabrikazioa da paper kizkurtuaren aplikazio exotikoenetako bat”
Elduainen dagoen enpresa honek lau hamarkada daramatza papergintzaren erreferentzia izaten

Zerbimek: “Serie laburren, pieza unitarioen eta prototipoen mekanizazioan espezializatzen gara, eta hori ez da ohikoa sektorean”
CNC mekanizazioan espezializatutako enpresak 'Prestakuntza Dualeko Gipuzkoako Enpresarik Onenaren' saria jaso du bere talentu gaztearen aldeko apustuagatik.