Antonio Aguirre.
Albisteak 27 Marzo, 2024

INCONEF, termodinamika- eta kontrol-ingeniaritza, mahasti artean

Antonio Aguirrek sortu zuen enpresa, Moredan, eta soluzio disruptiboak eskaintzen ditu ardoaren tenperatura eta hartzidura kontrolatzeko

INCONEF balio erantsi handiko ingeniaritza bat da, Moredan kokatua, Arabako Errioxan, Nafarroaren mugan. 300 biztanle eskas dituen udalerri txikia da Moreda. Bertan, ETE honek ardoen tenperatura egokia kontrolatzen laguntzen die inguruko upategiei, softwarearen eta hardwarearen garapenaren bidez. Hala azaldu du enpresaren fundatzaileak, Antonio Aguirrek.

 Ingeniaritzaren jardueran sakondu aurretik, arreta pizten du tokiak, egoitzaren kokapenak: Moreda. Zergatik erabaki hori?

Proiektuarekin amesten hasi ginenean, egoitza kokatzeko lekuak bilatzen hasi zen lantaldeko kide bakoitza. Garai hartan beste eraikin batera lekualdatu zuten Moredako Udala. Hortaz, alokatzeko eskatu genien, proiekta aurkeztu genien, eta onartu egin zuten. Hasieran balio izan zigun, baina bost urteren buruan txiki geratu zitzaigun, eta beste kokaleku bat bilatu behar izan genuen. Orduan berriz galdetu genion gure buruari Moreda leku egokia ote zen, eta argi ikusi genuen baietz. Herriaren sarreran 700 m2-ko harrizko eraikin bat zegoen, erortzeko zorian. 1900. urteko eraikina zen, bere garaian ukuilu bat izan zena. Birgaitu egin genuen, eta laborategiak, bulegoak eta tailerrak prestatu genituen. Eta ni Moredakoa naizela gehitu behar zaio horri guztiari.

Aurreko krisi baten emaitza dira INCONEFeko lantaldea eta proiektua…

Bai. Enpresa sortu genuenok instalatzaile baten ikerketa-sailean lan egiten genuen. 2008ko krisiaren ondoren, desagertu egin zen instalatzaile hura. Upategiei soluzio berritzaileak ematen hartu genuen esperientzia eta egin genituen ikerketa-proiektu europarrak aprobetxatuta, proiektu bat muntatzeko lan-ildo ona zela erabaki genuen.

Zer egiten du, zehazki, zuen ingeniaritzak?

Bi ildotan banatzen da gure ingeniaritzaren jarduera: termodinamika eta kontrola. Termodinamikaren atalean, beste ingeniaritza eta arkitektura batzuentzako proiektuak egiten ditugu; edo, batzuetan, amaierako bezeroarentzat. Eta, kontrolari dagokionez, fabrika industrialetako softwarea garatzen dugu, eta hardware industriala edo guk diseinatutako hardwarea erabiltzen dugu. Era berean, zunda oso bereziak garatzen ditugu lan egiten dugun sektoreetarako. Adibidez, ardoaren mundurako, zunda bat garatu dugu; haritzezko upeletarako tapoi bat da, eta hainbat adierazleren berri ematen du, hala nola murrizketa, tenperatura, erredoxa…

Ba al duzue kontatzeko moduko beste adibide disruptiborik?

Bezero batek honela deskribatu gintuen: “Adituak gauzak lehen aldiz egiten”. Eta, egia esan, eremu horretan gaude. Hainbat helburutarako zundak garatu ditugu. Esaterako, bezeroak hestebeteak onduta noiz dauden jakiteko, langileek pabiloietan eta lantokietan zer kokapen duten jakiteko, ardoaren hartzidura kontrolatzeko, eta beste askotarako.  Proiektuei dagokienez, ardogintza-sektorerako eguzki-hotzeko sistemak diseinatu ditugu, xurgapen-sistemekin. Eta upategiko sistema guztiak, ekoizpenetik hasi eta bisitetara, barne hartzen dituen kudeaketa-software bat ere diseinatu dugu. Orain biki digitalen proiektu bat egiten ari gara, ardo zuriaren hartzidurarako.

Zuen xede-bezeroa ardogintza-sektorea bakarrik al da?

Ardoaren sektorean daude gure bezero gehienak. Baina, azken urteetan, beste sektore batzuetan ere ari gara proiektuak garatzen. Makineria-sektorean, makinen kontrolak egiten; hirugarren sektorean, eraikinen gune handietako kontsumoa kontrolatzeko hardwarea eta softwarea egiten. Orain, esaterako, Errioxan dagoen museo bateko kontrol osoa egiten ari gara. Museoko sistema guztiak kontrolatzen ditugu: klima, kontsumoak, edukiera, argiztapena…

Zer ekarpen egiten dizue, egiten badizue, kokatuta zaudeten lekuak, inguruneak?

Ez ginateke berdinak izango beste leku batean. Moredan eta eraikin honetan egoteak izaera ematen digu. Nor garen eta gauzak nola egiten ditugun erakusten du. Puntako teknologia erabiltzen dugu mahastiz inguratuta dagoen 220 biztanleko herri batean. Lan egiten dugun sektore nagusiari oso lotuta gaude. Ekonomikoagoa izango litzateke enpresa teknologia-parke batean muntatzea, baina ez litzateke gauza bera izango.

Lotutako albisteak

MEPRO  Medical  Reproductive  Solutions,  gizarte-helburu  teknologia:  ugalkortasun  maskulinoa  berritzen
15/04/2025 Berrikuntza

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen

Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta  irekia:  Spri  Taldearen  laneko  prebentzio-zerbitzuak  definitzeko  zure  aukera
15/04/2025 Berrikuntza

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera

Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka,  profesionalen  artean  ikus-entzunezko  materiala  alokatzeko  plataforma
14/04/2025 Berrikuntza

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma

Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra,  mende  erdiko  berrikuntza  automobilgintzarako  hotzeko  estanpazioan
10/04/2025 Berrikuntza

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan

Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
10/04/2025 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon  Ander  Egaña:  “BASQUE  FOOD  CLUSTERrek  elikadura  euskal  industriaren  sektore  estrategiko  gisa  kokatzea  lortu  du”
09/04/2025 Berrikuntza

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”

Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco,  30  urte  automatikoki  ordaintzeko  makinak  ekoizten
08/04/2025 Berrikuntza

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten

Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados  Patro  enpresak  “fidagarritasuna,  segurtasuna  eta  eraginkortasuna”  eskaintzen  ditu  trenbide-sektorean
03/04/2025 Berrikuntza

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean

Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.