Berrikuntza
Albisteak 13 otsaila, 2020

INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak 2020rako helburuak aztertu ditu euskara industriaren arloan sustatzeko

INDEUS Industriaren Euskal Plataforma da, SPRI-Enpresen Garapenerako Agentziak bultzatua, Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Energiaren Euskal Erakundearekin batera. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz

Hizkuntza Politikako Sailburuordea eta SPRI eta EEEko Zuzendari Nagusiak, eta INDEUS ekimeneko kide diren enpresetako ordezkariek gaur egin duten bileran, orain arte egindakoa berrikusi eta datozen hilabeteetarako helburuak aztertu dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko industria arloan euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea du helburu INDEUSek.

 

INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak batzar orokorra egin du gaur, ekimenean parte hartzen ari diren enpresa eta erakunde publikoetako ordezkariak bilduz. Miren Dobaran, Hizkuntza Politikako Sailburuordea, Alex Arriola, SPRIren Zuzendari Nagusia, Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendari Nagusia eta CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBAT, EIKA, ELAY, GOIZPER, IKERLAN, PETRONOR, TECNALIA, VICOMTECH, GAIA, ESLE eta ENERGIA KLUSTEReko ordezkiak bildu dira Bizkaia Plaza eraikinean, Plataformak orain arte egindako ibilbidea aztertu eta aurrera begirako helburuak finkatzeko.

Zer da Indeus?

INDEUS Industriaren Euskal Plataforma da, SPRI-Enpresen Garapenerako Agentziak bultzatua, Hizkuntza Politikako Sailburuordetza eta Energiaren Euskal Erakundearekin batera. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz. Eta ibilbide honetan, INDEUSek euskararen presentzia txikia duten enpresei ere ireki dizkio ateak, aurrekoen eskarmentua besteen eredu izango delakoan. 20tik gora enpresa atxikitu dira plataformara 2018.urtean lehen urratsak eman zituenetik hona.

Helburuak

Euskal Autonomia Erkidegoko industria arloan euskararen presentzia areagotuz, euskal enpresen lehiakortasunaren euskarri izatea du helburu INDEUSek. Hori lortzeko bideak ezarri ditu dagoeneko:

  • Euskararen kudeaketa aurreratuko enpresek dituzten beharrak eta zailtasunak identifikatzea.
  • Enpresen beharrei eta zailtasunei erantzuna emateko bideak aztertzea.
  • Euskarak presentziarik ez duen enpresa industrial handiak ekimenera erakartzea.
  • Euskara txertatuta duten enpresak gainontzekoentzat eredu izatea.
  • Ekimenean parte hartzen duten enpresen arteko komunikazioa eta elkarlana sustatzea.

Antolaketa

Lau lantaldetan antolatu dira egitasmoan parte hartzen ari diren enpresa eta erakundeak:

  1. Euskarazko produktuak. Lantalde honen ardura da, besteak beste, enpresetan erabiltzen diren erremitak identifikatzea eta ikastetxeetako eta enpresetako ordezkarien arteko harremana estutzea, langile etorri berriek softwarea eta aplikazioak euskaraz erabiltzeko dituzten zailtasunen aurrean, hobetzeko bideak uztartzeko.
  2. Inguru digitala. Lantalde honetan lantzen ari diren esparruak dira: enpresek erabiltzen dituzten softwarearen inguruko informazioa jasotzea eta aholkularitza ematen duten enpresen informazioa biltzea, zerbitzu horiek euskaraz emateko bideak lantzeko, besteak beste.
  3. Erakunde publikoak. Lantalde honen aztergaiak dira: Administrazoak zerbitzuak euskaraz emateko eskaintzen dituen aukerak ezagutzea eta erakunde publikoek programa eta dirulaguntzetan euskara txertatzeko dituzten aukerak aztertzea.
  4. Laugarren taldea. Euskararen kudeaketara iritsi berri diren enpresek egin dute bat lantalde honekin. Enpresa munduan hizkuntzaren kudeaketa zer den eta nola bideratzen den ezagutzea, euskara txertatzeko dituzten beharrak identifikatzea eta administrazio publikoak zertan lagun diezaiekeen aztertzea dira bere ardurak.

Partaideak

Hogeitik gora dira Industriaren Euskal Plataforman parte hartzen ari diren enpresak: AMPO, CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBAT, EIKA, ELAY, ENERGIA KLUSTERRA, ESLE ELKARTEA, GAIA KLUSTERRA, GOIZPER, IKERLAN, IRIZAR, MAIER, ORKLI, PETRONOR, RPK, TECNALIA, ULMA CONSTRUCCIÓN, VICOMTECH.

Erakunde publikoak berriz hiru: Hizkuntza Politikako Sailburuordetza, SPRI-Enpresen Garapenerako Agentzia eta Energiaren Euskal Erakundea.

INDEUSek ateak irekita ditu euskaraz lan egiteko zailtasunak dituzten edota euskaraz lan egiteko lehen urratsak eman nahi dituzten enpresa gehiago hartzeko.

Lanerako erremintak

Egitasmo honetan parte hartzen ari diren erakunde eta enpresen arteko komunikazioa sustatzeko gune digitala jarriko da martxan datozen egunotan; INDEUSen egindako bileren deialdiak, txostenak eta informazioa jasotzeaz gain, eztabaidagune bat ere izango du erreminta berriak.

Industria berriaren Hiztegia

Industriaren Euskal Plataformaren sorrera bultzatzearekin batera, SPRIk hiztegi berri bat egitea erabaki zuen, etengabe hitz berriak sortzen dituen industriaren alderdirik aurreratuenari dagokion hiztegi espezializatua hain zuzen ere. Honenbestez, SPRIk bere alea jarri nahi izan du euskararen normalizazio-prozesuan, Industria Berriaren alorrean duen sustatzaile-rola hizkuntzaren eremura ere ekarrita.

Industria Berriaren Hiztegiaren nahia: batetik, jada sortuta dauden euskarazko terminoen zuzentasuna eta egokitasuna aztertzea edo termino berriak proposatzea; bestetik, oraindik euskarazko ordainik ez duten kontzeptuak izendatzeko euskarazko terminoak sortzea, erabiltzaileak aukera hori ere eskura izan dezan.

Elhuyarrek garatu duen hiztegi honek 250 kontzeptu ditu, eta kontzeptu guztiek euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko ordainak dituzte; guztira, 870 termino. Baina hau hasiera baino ez da, hiztegia elementu bizi bat delako, urtero kontzeptu berriak hartuko dituena.

Hiztegia ikusteko/erabiltzeko: https://www.spri.eus/hiztegia/

Hiztegiari buruzko informazio gehiagorako: sprihiztegia@elhuyar.eus

Lotutako albisteak

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak  Prestakuntza  prestatu  zure  lantaldea  balioan  lehiatzeko  eta  ez  prezioan
25/03/2025 Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan

Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik  tresna  industrial  aurreratuak  diseinatzen  ditu  ekoizpen  industriala  optimizatzeko
24/03/2025 Berrikuntza

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko

Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol  Rego,  Innobasque  Berrikuntzaren  Euskal  Agentziako  presidente  berria
19/03/2025 Berrikuntza

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria

Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.