Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

IndeusBerri_uztaileko bannerra
Berrikuntza
Albisteak 1 uztaila, 2022

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira: GAIA elkartea, IKUSGELA, POWER BI tailerra, BIKAIN ziurtagiria eta KALTEBERATASUN

Indeus Elkarrizketak egitasmoaren barruan, solasaldi berri bat dakarkizuegu uztaileko lehen egun honetan, GAIA elkarteko Oihana Arrietarekin izandakoa hain zuzen ere. Ikusgela, euskarazko ikus-entzunezko pedagogiko libreen atariaren sorrerari buruzko informazioa ere jaso dugu, Informazioa aztertu, bisualizatu eta partekatzen ikasteko Enpresa Digitalak eskaintzen digun tailerrarekin eta BIKAIN ziurtagiria lortzeko ebaluazioa eskatzeko epea zabalik dagoela dioskun berriarekin batera. Amaitzeko, Industria Berriaren SPRI Hiztegiko berba berri bat: KALTEBERATASUN

Ikusgelaren irudia

Ikusgela sortu da, euskarazko ikus-entzunezko pedagogiko libreen ataria. Sarean euskararen presentzia areagotzeko eta euskarazko Wikipedia osatzeko helburuarekin sortu du Ikusgela proiektua Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak. Ikasleei zein landutako gaietan interesa dutenei erakargarria egingo zaien tonu freskoarekin landutako bideoak dira, baita narratiba berrietara egokitutako lengoaia eta baliabideak erabiliz ere. Uda ostean ekingo dio bere jardun osoari.

Power BI irudia

“Business Intelligence: aztertu, bisualizatu eta partekatu informazioa Power BI erabiliz” tailerra uztailean, Enpresa Digitalaren eskutik. Neurketak egin eta datuak monitorizatu nahi dituen edozein sektoretako profesionei zuzendutako bi eguneko tailerra, ondoren txosten aurreratuen diseinu eta garapenaren bidez euren prozesu finantzario edo administratiboren errendimendua hobetzeko erabaki eraginkorrak hartu nahi dituztenak. Txanda bat aurrez aurrekoa izango da eta bigarrena berriz onlinekoa.

Oihana Arrieta_GAIA_IndeusBerri

GAIA, Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea Indeus Elkarrizketak solasaldian. Oihana Arrieta, GAIA elkarteko Enpresen Aliantzen arduraduna dugu aste honetan solaskide Indeus Elkarrizketak egitasmoan. Laster 40 urte beteko dituen GAIA elkartea Euskadiko teknologia eta ezagutzaren bilgune bihurtu da. Horrenbestez, Oihanaren esanetan sektore bezala esfortzu bat egin beharko lukete euren produktuak eta zerbitzuak euskalduntzeko.

Bikain 2022 irudia

BIKAIN Euskararen Kalitate Ziurtagiria lortzeko ebaluazioa eskatzeko epea zabalik.Esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du BIKAIN ziurtagiriak. Berau lortzeko bi ebaluazio-aldi egiten ditu Eusko Jaurlaritzak, bigarrena da orain abiarazi dutena. Ebaluazioa eskatu nahi duten enpresa eta erakundeek irailaren 3ra bitarteko epea dute eskaera egiteko.

Industria Berriaren Hiztegiaren irudia

KALTEBERATASUN Industria Berriaren SPRI Hiztegian. Programa informatiko baten diseinuan edo inplementazioan ahulgune edo akats bat egotea, zeinaren bidez baimenik gabeko erabiltzaile batek urrunetik informazioa eskuratzeko aukera izan baitezake, edo modu horretan baimenik gabeko operazioak egiteko, arriskuan jarriz sistema, sare, aplikazio edo komunikazio-protokolo baten segurtasuna.

Lotutako albisteak

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira i+Med, Puntueus, Bikain ziurtagiria, Instagram ikastaroa eta Eraso-bektore

Betielek  droneak  integratu  ditu  bere  jardueran  Hazinnovari  esker
27/02/2025 Berrikuntza

Betielek droneak integratu ditu bere jardueran Hazinnovari esker

Enpresa bizkaitarrak eguzki plakak instalatzen ditu industria-sektorean, administrazio publikoan eta etxe partikularretan, eta bere negozio esparruan aukera berriak aztertu nahi ditu.

Diker,  osasungintzaren  sektorerako  injekzio  bidezko  plastikoetan  Euskadi  mailako  erreferente  bihurtu  nahi  duen  ETEa
25/02/2025 Berrikuntza

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa

Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira EUSKORPUS, INGUMA ikerketa-bekak, Gipuzkoa ARIGUNE eta Engainu-teknologia.

IndeusBerri:  Industria  eta  Euskararen  plaza

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza

Gaur albiste dira BIKAIN, Mikroenpresa digitala, Puntueus, EnpresaBIDEA eta Datu-analisi

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.