Industria adimenduna Europaren bihotzean
Europa lehiakorra, erresilientea eta jasangarria lortzeko, industria adimenduna kokatu behar dugu Europako politikaren jardueren erdigunean. Horixe da Foro Industrialak fabrikazio aurreratua Europaren etorkizunerako funtsezko aktibo gisa aitor dadin Europako Batzordeari eman dion gomendioen txostenak jasotzen duen mezu nagusia. Foro Industriala Europako industria-elkarteek, kide diren estatuek, GKE-ek, ikerketako erakundeek eta bitartekari sozialek osatzen dute. SPRI foro horretako partaidea da garapen industrialean aurreratuenak diren Europako eskualdeak ordezkatuz.
Eragile guztiek adierazi dute ezinbestekoa dela Europak fabrikazio aurreratuko teknologiak bizkor garatzeko eta eskalatzeko gaitasuna izatea inbertsioak erakarriko dituen, enpleguak eta diru-sarrera fiskalak sortuko dituen eta ekonomiaren erresilientzia indartuko dituen manufaktura-potentzia gisa gure posizioa bermatzeko tentsio geopolitikoak eta ziurgabetasuna etengabeak diren aldi honetan.
Posizionamendu ona dugu, bereziki lehiakorrak gara automatizazio aurreratuan, material berrietan eta energia berriztagarrietarako ekipamenduan. Orduan, nola aprobetxa dezakegu egoera abantailatsu hori? Europako Batzordeak trantsizio energetikorako eta klimatikorako beharrezkoak izango diren teknologiatan oinarritutako industria sustatzeko estrategia planteatu du: Itun Berdearen Plan Industriala, Europako industriaren lidergoa zero isurpen garbirekin.
Europako Itun Berdearen deskarbonizazio-helburuetatik abiatuta, Industria Foroaren gomendioek asmo handiko plan bat ezarri nahi dute zero isurpen garbien industriarako, eta Euskaditik Net Zero Basque Industrial SuperCluster ekimenean jaso dugu, industria-sektoreetako energia-hornidura eta energia-eraginkortasuna deskarbonizatzea sustatuz eta teknologia berrien eta zerbitzu berritzaileen mailaketan oinarritutako merkatu-aukerak sortuz.
Honako hauek dira gure ustez Europa mundu mailan lider bihurtzeko “Net Zero” aroko oinarri industriala finka dezaketen ekintza-lerro batzuk: Europako taxonomia berdean jasangarritasunerako fabrikazio-teknologiak gehitzea kapitalerako sarbidea errazteko, balio-kate guztietan datu industrialak partekatzea eta erabiltzea, teknologia transferitzeko finantzaketa-mekanismoak (I+Gtik hasi eta merkatura mailakatu eta iritsi arte) eta enpresa eragile handiekin elkarlana bideratzea tokiko balio-kate erresilienteak sortzeko. Esteka honetan deskarga dezakegu gomendioen txostena:
Lotutako albisteak

Ceit zentro teknologikoak 300 enplegu baino gehiago sortzen dituzten 20 spin-off sustatu ditu eta 30 M € inguruko inbertsioa ekarri dute
Mikel Jauregi sailburuak Ceit bisitatu du, ikerketa aplikatuko eta teknologia enpresara transferitzeko erreferentziazko zentro teknologikoa

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Industriarako soluzio teknologiko aurreratuen garapenean erreferentea den ULMA kooperatiba taldea bisitatu du Mikel Jauregi sailburuak
Oil&Gaseko negoziorako brida homologatuen fabrikazioan munduko liderra den ULMA Forged Solutionsen lantegi nagusian ibili da eta "ziurgabetasuna nagusi den une honetan, ULMA kooperatiba-taldea industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta kalitatezko enpleguaren aldeko apustua nabarmena egiten ari da" nabarmendu du