Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 ekaina, 2024 Berrikuntza

Innobasquek adimen artifizialeko eta AA sortzaileko kasu praktikoen deialdia egin du hurrengo Global Innovation Day jardunaldirako

Basque Artificial Intelligence Center (BAIC) eta Matematika Aplikatuen Euskal Zentroa (BCAM) erakundeekin lankidetzan eginiko deialdia honako hauei zuzenduta dago: Euskadiko ETE-ei, enpresa handiei, teknologia-, ikerketa- eta hezkuntza-zentroei eta entitate publiko eta elkarte guztiei

Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Euskadin egin diren berrikuntzako kasu praktiko onenak bildu nahi ditu beste urte batez, horiek eredutzat harturik berrikuntza sustatzeko funtsezko prosezu gisa; izan ere, Innobasquek uste sendoa du berrikuntza dela euskal enpresen lehiakortasuna eta bultzatzeko giltzarria.

Deialdia lankidetzan egin dugu Innobasquek, Basque Artificial Intelligence Centerrek (BAIC) eta Matematika Aplikatuen Euskal Zentroak (BCAM). Aurten, adimen artifizialean (AA) eta adimen artifizial sortzailean (AAS) oinarritutako soluzio berritzaileen kasuak bildu nahi dira, biak ala biak inpaktu eta ahalmen eraldatzaile handiko tresnak baitira erakundeen eta enpresen konpetentziak eta gaitasunak garatzeko.

Aurkeztutako hautagaitzen artean, Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, kasurik esanguratsuenak hautatuko ditu Global Innovation Day jardunaldiko hizlarien panela osatzeko. Azaroan hamahirugarren edizioa beteko du ekitaldiak. Innobasquek antolatutako topagune profesional hau sendotzen joan da urtez urte eta erreferentzia nagusietako bat da berrikuntzaren dibulgazioan eta Euskadi berrikuntza altuko eskualde gisa posizionatzeko lan horretan, bertan biltzen baitira, urtero, berrikuntzaren euskal ekosistemako eragile nagusiak.

  Sektore guztiei zuzendua

Deialdian edozein sektore, tamaina edo izaera juridikoko edozein erakundek har dezake parte: multinazionalek, ETEek, elkarteek, eragile zientifiko-teknologikoek, ikastetxeek, erakunde publikoek edo interes sozialeko erakundeek.

Kasu praktikoek 2021etik hona garatutakoak izan behar dute, eta agerian utzi behar dute Adimen Artifiziala (AA) edo Adimen Artifizial Sortzailea (AAS) aplikatuz eta ezarriz hainbat berrikuntza garatu direla, eta horiei esker enpresen lehiakortasuna hobetu dela. Horrenbestez, hainbat esparrutan eta antolakuntza-prozesutan garatutako kasuak aurkeztu daitezke deialdi honetara: besteak beste, estrategiak zehazteko, eragiketak eta proiektuak kudeatzeko edota bezeroekiko harremanak bideratzeko proposamenak.

Proposamen berritzaileenak hautatzeko, lehenik eta behin, ezarritako berrikuntzen edukia eta kudeatzeko modua hartuko dira lehentasunezko irizpidetzat. Hau da, kontuan izango dira, besteak beste, honako faktore hauek: berrikuntzaren izaera estrategikoa, berritasun maila, beste erakunde batzuek izan duten parte-hartzea edo lankidetza, enpresaren eguneroko martxan izan duen txertatzea, eta garapenerako aintzat hartu diren jasangarritasun-planteamenduak (ingurumenari lotutakoak, ekonomikoak eta sozialak). Bestalde, honako irizpide hauek ere baloratuko dira: efikazia, efizientzia, inpaktu-maila, erreplikabilitatea eta transferigarritasuna, hirugarrenen aintzatespena, erabilitako datuen kalitatea, partekatutako datu-espazioen parte-hartzea edo sorrera, diseinutik aplikatutako balio etikoak, edo adimen artifiziala aplikatzeko erabilitako teknologien zehaztapena.

Deialdiaren oinarrietan zehaztutako irizpideak betetzen dituzten kasu guztiak Innobasqueren Berrikuntza Kasu Praktikoen Bankuan jasoko dira, eta Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatutako beste dibulgazio-ekintza batzuetan parte hartzeko hautatu ahal izango dira, edo beste foro eta komunikazio batzuetan zabaldu ahal izango dira.

Innobasquek deitzen duen kasu praktikoen bosgarren deialdia da hau, eta 300 ekimen berritzaile baino gehiago biltzea lortu zuen aurreko 4 edizioetan.

Deialdi honen bidez beren proposamenak (bat baino gehiago izan daiteke) aurkezteko interesa duten erakundeek uztailaren 15era arteko epea izango dute horretarako. Hemen dago deialdi honi buruzko informazio guztia.

Lotutako albisteak

27 ekaina, 2024 Berrikuntza
Gaztaren Institutuak gazta eta esne gordinaren aldeko apustua egin du, berrikuntzarako ibilgailu gisa
Irakurri gehiago
21 ekaina, 2024 Berrikuntza
Okatt empresak konponbide fidagarriak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu jasotze-sektorearen konplexutasun berrien aurrean
Irakurri gehiago
19 ekaina, 2024 Berrikuntza
KEM ONE saritu dute Espainiako Industria Kimikoaren Enpresa Federazioaren azken Segurtasun Sarietan
Irakurri gehiago
12 ekaina, 2024 Berrikuntza
aerOS, AI Redgio 5.0, Women TechEU, WASABI eta CIRCULOOS proiektuek euren hurrengo Open Call ekimenak aurkeztu dituzte ur-jauziko finantzaketari buruzko hirugarren jardunaldian
Irakurri gehiago
11 ekaina, 2024 Berrikuntza
Intermaherrek bezeroei haien makinen bizi-ziklo osoan laguntzeko zerbitzua eskaintzen die
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak