Innobideak Prestakuntza 2019. Prestakuntza kudeaketa aurreratuan
Testuinguru sozioekonomikoa betirako aldatu da, eta euskal enpresek, eta ETEek bereziki, egokitzeko modu hoberena aurkitu behar dute. Euskal industriak ikuspegi kontzeptual eta estrategiko berria behar du, industria berria fabrikazio aurreratuaz harago doalako.
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak diseinatutako Innobideak estrategiak lehiakorrago izaten laguntzen die enpresei, eta estrategia horren esparrukoa da Prestakuntza programa. Programa hori doako prestakuntza moduluz osatuta dago; SPRIk gauzatzen ditu EUSKALITekin lankidetzan, eta Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurrera egiteko diseinatuta daude, eredu hori baita programaren erreferente nagusia. Sei elementu horien bidez, enpresek berrikuntza gauzatu eta lehiakorrago izatea lortuko dute; honako hauek dira: Estrategia / Bezeroak / Pertsonak / Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.
Nagusiki praktikoa den metodologia baten bidez, parte hartzen duten pertsonek adibideak eta jarraibideak landuko dituzte, beren enpresetan une bakoitzean sortzen diren kontzeptuak aplikatzeko. Industria enpresetako eta industriarekin lotutako zerbitzu enpresetako (erauzteko industria jarduerak gauzatzen dituzten enpresak, jarduera eraldatzaileak edo ekoizpenekoak gauzatzen dituztenak, aurrekoetako ekoizpen prozesuekin eta Informazioaren eta Komunikazioen Gizartearekin lotutako zerbitzu teknikoak ematen dituztenak) gerenteei eta zuzendariei zuzenduta dago. Ekimena doakoa da, eta modulu independentez osatuta dago. Modulu horiek goiz bateko iraupena dute, eta pertsona bakoitzak nahi beste modulutan izena eman ahal izango du. Horietan, Kudeaketa Aurreratua osatzen duten eta Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan jasota dauden elementuei buruzko jakintza eta oinarrizko kontzeptuak landuko dira.
spri enpresa digitala
agenda
Zeren bila zabiltza?
Lotutako albisteak

Genero-berdintasuna industrian: lehiakortasun jasangarri eta eraldatzailerako gakoa
Manufaktura-industrian genero-berdintasuna dagoeneko ez da mugarri sozial bat, lehiakortasuna eta hazkunde ekonomikoa indartzeko zutabe estrategiko bihurtu da.

Genero-berdintasuna da susperraldi ekonomikorako eta lehiakortasunerako bermea
Txosten hau urrats garrantzitsua da emakumeek industriako lehiakortasunean duten inpaktua neurtzeko eta erakusteko.

Energibasque. Laburpen exekutiboa. Energia RIS3 Euskadi.
‘Energia garbiagoak’ Euskadiko RIS 3 eta PCTI 2030 estrategiaren barruan dagoen espezializazio adimenduneko arloetako bat da.

Women in manufacturing – White paper
World Manufacturing Foundation fundazioak industria lehiakorrei, erakundeei eta eraldaketa sozialeko eta enpresen eraldaketako erakunde liderrei zuzendutako dokumentu hori eta beste batzuk dibulgatu ditu. Erakundeak jarduketak proposatu eta gomendatzen ditu, historikoki gizonak nagusi izan diren arloan emakumeen talentua sartzeko, atxikitzeko eta sustatzeko.

Orain badakigu zer behar duten langileek gehiago inplikatzeko” Mikel Elosegi, Bodegas Elosegi enpresako general manager-a
Hazinnova programari esker, enpresak hainbat ekintza detektatu ditu talde lana eta lankidetza sustatzeko.