Insulcloud paziente diabetikoen bizi-kalitatea eta bizi-itxaropena hobetzeko helburuarekin 2014an sortutako enpresa da. Intsulina-lumari ainguratzen zaion gailu adimendun baten bidez, pazienteari injekzioekin lotutako funtsezko informazioa ematen zaio: azken dosiaren ordua eta kopurua, tenperatura edo injekzio-denbora, besteak beste.
Hasierako gailu adimenduna 2.0 bertsiora aldatzea, ainguratze eta mekanika sistema hobearekin eta miniaturizazioak sortzen dituen arazoak konpontzea, ekoizpen industrial batera iritsi ahal izateko.
Prototipoen diseinua
Cikautxo Mondragon taldeko automobilgintzako kooperatiba bat da, eta 2.500 langile inguru ditu mundu osoan, presentzia nabarmena baitu Espainian, Txekiar Errepublikan, AEBetan, Mexikon eta Indian, besteak beste.
Heroslam Euskadiko lehen Lan Sozietate Anonimoa da, 1973an sortua. Eskakizun handiko sektoreetarako (aeronautika, eraikuntza, automobilgintza...) hariztatzeko tresnen fabrikazioan oinarritutako enpresa da.
In-metals Inoxidables enpresa Teknikerrekin elkarlanean aritu da BDIH Konexio programaren bidez, altzairu herdoilgaitza koloratzeko prozesua optimizatzeko. Zehazki, "magnetron sputtering" teknikarekin esperimentatu du, PVD bidezko kolorazioak kanpoaldean eragiten zituen arazoak konpontzeko. Egindako probei esker, In-metals-ek bere produktuak askoz ere ingurune oldarkorragoetan erabili ahal izan ditu.
Talleres Asca 1970eko hamarkadan arte sortu zen, Durangaldean zeuden burdinurtuei zerbitzua emateko helburuarekin. 2014an, zuzendaritza berri batek bazkide sortzaileen lekua hartu zuen, eta enpresa eraldatzeko eta modernizatzeko aldi bati hasiera eman zion.
Ekide enpresa industriala da, 1990ean sortua eta Arrasaten kokatua. Gaur egun, fabrikaziorako hiru lantegi propio ditu, bi Euskadin eta hirugarren bat Mexikon. Ingeniaritza eta fabrikazio-zerbitzuengatik nabarmentzen da, batez ere hainbat fabrikazio-prozesu integratzeko duen gaitasunagatik, hala nola soldadura, itsasgarria eta pintura.