IV. Basque Project Management Kongresua: nola egin aurrera antolakunde arinetarantz
Arrasateko Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Basque Project Management Kongresuaren laugarren edizioa ostatatuko du urriaren 14an. Topaketa horren helburua da tresnak eta giltzarriak partekatzea antolakunde arinagoak lortzeko, eta ulertaraztea praktika horiek baliagarri izan daitezkeela enpresek gaur egun dauzkaten erronkei aurre egiteko.
Mondragon Unibertsitateak eta Innobasque-k antolatzen dute kongresua Berriprocess aholkularitzaren eta Kanbanize Spain erakundearen laguntzarekin. Ekitaldia doakoa da eta posible da presentzialki (edukiera mugatua) edo Internetez parte hartzea. Jardunaldi hau batik bat zuzentzen zaie zuzendaritza edo proiektuen kudeaketa arloetako profilak dituzten eta euren antolakundeetan kudeaketa-jardunbide arinak aplikatu nahi dituzten pertsonei.
Goizean zehar, hainbat erronka espezifiko landuko dira: enpresen kudeaketako egungo desafioak ulertzea, balore arinak partekatzea enpresaren kultura aldatzeko funtsezko konponbide gisa, eta antolakuntza arinak garatzera bideratutako Kanban Maturity Model tresna ezagutzea. Eredu horren bidez posible da jakitea zenbateko heldutasun-maila duen enpresak antolakuntza arloan eta orobat posible da ibilbide-orri bat prestatzea arintasun handiagoa lortzea helburu duten jardunbideekin. Jardunaldian aurkeztuko dira ULMA eta Hispacold enpresen esperientzia errealak, biek hala biek arrakasta izan dutenak antolakuntza arinaren hedapenean.
PMP –Project Manager Professional- ziurtagiria duten pertsonek estrategia arloko 3 PDU eskuratuko dituzte kongresuan parte hartuz gero. Dagoeneko posible da Basque Project Management jardunaldian izena ematea jguallar@mondragon.edu posta elektronikoaren bidez. Edukiera mugatua denez, antolatzaileak harremanetan jarriko dira izena ematen duten pertsonekin, parte-hartzea (presentziala edo onlinekoa) kudeatzeko.
Lotutako albisteak

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko
Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa