Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak21 otsaila, 2019 Berrikuntza Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi
Administrazio publikoak % 60ko proportzioan murriztu beharko du energiaren kontsumoa 2050. urterako, eta % 35eko proportzioan 2030. urterako
Legeak administrazio publikoaren maila guztiak hartzen ditu eraginpean, baita eremu pribatua ere
Arantxa Tapia sailburua.
Legeak administrazio publikoaren maila guztiak hartzen ditu eraginpean, baita eremu pribatua ere
Tapiak balorazio positiboa egin du “Euskadik energia-trantsizioa egiteko behar duen herrialde-akordioaren” inguruan
Legearen azken helburua berotegi-efektuko gasen emisioak eta kutsatzaile kaltegarrien emisioak murriztea da
Eusko Jaurlaritzak, joan den legegintzaldian, energia-politikaren orientazioari jarraikiz euskal administrazio publikoen eremuan energia-jasangarritasunerako oinarrizko arauak ezartzeko eta administrazio horiek bete beharreko eginkizunak eta betebeharrak zehazteko lege-proiektu bat landu zuen.
Legea gaur onartu du Eusko Legebiltzarrak, eta administrazio publikoaren maila guztiak hartzen ditu eraginpean. Zehazki, eraikinei, etxebizitzei eta garraio-erregulazioei lotutako betebeharrak ezartzen ditu. Era berean, eremu pribatuan, industria-sektorea, zerbitzuak eta merkataritza, bizitegi-sektorea eta garraio publikoak hartzen ditu eraginpean. Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak balorazio positiboa egin du akordioaren inguruan; izan ere, adierazi duenez, “Euskadik energia-trantsizioa egiteko behar duen herrialde-itunerako oinarriak ezarri dira adostasunez”.
Energiaren etorkizuneko hornidurak erronka handiak dakartza gure gizartearentzat, Euskadiko energia-matrizea jatorri fosileko erregaien mende baitago neurri handi batean (energiaren kontsumoaren % 80tik gora). Tapiak adierazi duenez, Legearen bidez aurre egin beharreko erronka garbia da: berotegi-efektuko gasen emisioak eta osasunerako kaltegarriak diren kutsatzaile atmosferikoak murriztea. Hori dela eta, jarrerari, konpromisoari, errealismoari, orekari eta erantzukizunari lotutako iraultza bat eskatu dio ganberari.
Legeak, nolanahi ere, energiaren aurrezpenean eta energia berriztagarrien eta energia-efizientziako neurrien sustapen eta ezarpenean oinarritutako trantsizio-eredu baten premiari erantzuten dio.
Egin beharreko inbertsioak errazteko toki-erakundeei laguntzeko gutxienez 100 milioiko finantza tresna eratuko da.
Sektore publikorako helburu eta ekintzarik azpimarragarrienak:
Urte beteko epean eraikinen, ibilgailuen eta argiteria-instalazioen inbentarioa egitea
Abiarazi beharreko estrategiak finkatuko dituzten energia-arloko jardun-planak diseinatzea
Energia erosteko lizitazioetan, beharrezkoa izango da eskuratutako energiaren % 100 energia berriztagarria izatea
Eraikin publiko guztiek dagokien energia-ziurtagiria eduki beharko dute, EAEko Energia Efizientziaren Ziurtagirien Erregistroan inskribatua
urtetik aurrera, erosten diren ibilgailuen % 100ek erregai alternatiboak erabili beharko dituzte
Bidaiarien errepideko garraioko zerbitzu publikoa erregai alternatiboak erabiltzen dituzten ibilgailuen bidez egin beharko da. Lizentziak emateko edo berritzeko agirietan, kontuan hartu beharko da berritutako ibilgailu-flotaren % 100ek erregai alternatiboak erabili beharko dituela 2020. urtetik aurrera
000 biztanletik gorako udalerriek hiri-mugikortasuneko plan bat eduki beharko dute. Foru Aldundiek hiriarteko mugikortasunari erantzuteko planak onartuko dituzte.
Administrazioek langileak aurrezpena eta efizientzia areagotzeko tekniken inguruan prestatzeko plan bat onartu beharko dute.
Sektore pribaturako helburu eta ekintzarik azpimarragarrienak:
INDUSTRIA, ZERBITZU PRIBATUAK ETA MERKATARITZA:
Ekipamenduen, instalazioen, eraikinen, berokuntza- eta hozte-sistemen, ibilgailuen eta argiteriaren energia-auditoriak egitea, aurrezpenari eta energia-efizientziari lotutako eta instalazio berriztagarriak egiteko neurriak har daitezen.
100 pertsonak baino gehiagok txandaka lan egiten duten lantokietara joateko garraio-plan bat edukitzea. Plan horrek garraiobide publikoen edo titulartasun pribatuko ibilgailu alternatiboen erabilera ahalbidetzeko neurriak jaso beharko ditu.
Eraikinaren energia-efizientziaren ziurtagiria
Hidrokarburo likidoen kontsumoa, industria-sektorearen energia-iturri gisa, pixkanaka murriztu beharko da 2030ko abenduaren 31ra arte, data horretatik aurrera gutxiago kutsatzen duten energia-iturriekin erabat ordeztu ahal izateko.
BIZITEGI-SEKTOREA ETA HIRIGINTZA-GARAPEN BERRIAK:
Berokuntza, etxeko ur beroa eta/edo hoztea produzitzeko instalazioa duten eraikinek kontsumo indibidualak kontabilizatzeko sistemak eduki beharko dituzte.
Gutxieneko etxebizitza kopuru bat duten bizitegi-eraikinetan, erreforma garrantzitsu bat egin nahi denean aldez aurreko energia-auditoria bat egin beharko da, aurrezpena eta energia-efizientzia hobetzeko har daitezkeen neurri gehigarriak eta energia berriztagarrien instalazioak jartzeko dauden aukerak finkatzeko.
Bizitegi-eraikin guztietan, 2022ko abenduaren 31 baino lehen energia-efizientziaren ziurtagiria
Eraikin berrietan, aparkaleku komunitarioak ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuen aurresistemez eta bizikletak erabili eta aparkatzeko guneez hornitzea.
GARRAIO PRIBATUA:
Ezartzen diren irizpideak betetzen dituzten T1 eta T2 motako garraio-floten kasuan, egungo egoeraren eta garraio-sistema alternatibo efizienteagoak eta jasangarriagoak erabiltzeko aukeren konparazio-azterlan bat egin beharko da.
ENERGIA-ENPRESAK:
Energia banatzen duten enpresek energia-produktuen kontsumoei buruzko informazioa eman beharko diete administrazio publikoei.
Energia banatzen duten enpresek edo neurtzeaz arduratutako enpresek sortutako datuetarako doako eta denbora errealeko sarbide telematikoa eta kontagailuaren beraren datuetarako zuzeneko sarbidea ahalbidetu beharko diete horniduraren titularrak diren azken kontsumitzaileei.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu helburu analitikoekin eta zuri publizitate pertsonalizatua erakusteko,
zure nabigazio-ohituren arabera (adibidez bisitatzen dituzun web orriak) eginiko profil batean oinarrituta.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
Cookie guztiak onartu ditzakezu “Onartu” botoia klikatuz edo cookie-ak konfiguratu nahiz beren erabilpena eragotz dezakezu hurrengo atalera sartuz
Teknikoak
Beti aktibo
Biltegiratze teknikoa edo sarbidea guztiz beharrezkoa da harpidedunak edo erabiltzaileak berariaz eskatutako zerbitzu jakin bat erabiltzeko legezko helburuetarako, edo komunikazio baten transmisioa komunikazio elektronikoen sare baten bidez egiteko helburu bakarrarekin.
Lehentasunekoak
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estatistikoak
Biltegiratze edo sarbide teknikoa, helburu estatistikoetarako soilik erabiltzen dena.El almacenamiento o acceso técnico que se utiliza exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin un requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de tu proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarte.
Marketina
Biltegiratze teknikoa edo sarbidea beharrezkoa da erabiltzaile-profilak sortzeko publizitatea emateko, edo erabiltzailearen jarraipena egiteko webgune edo webguneetan antzeko marketin-helburuetarako.