Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 maiatza, 2020 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa

Lantegi Batuak-ek 207 milioi euroko Balio Sozial Integratua sortu zuen 2019an

Erakunde horrek 127 enplegu berri sortu ditu ezgaitasuna duten pertsonentzat

 

Erakunde horrek 127 enplegu berri sortu ditu ezgaitasuna duten pertsonentzat

 

2019an, irabazi asmorik gabeko Lantegi Batuak erakundeak 73,7 milioi euro fakturatu zituen, 240 bezero berri lortu zituelarik industrian eta zerbitzuen sektorean. Ezgaitasuna duten pertsonei lan aukerak eskaintzen dizkien erakunde honek 127 lanpostu berri sortu zituen biztanleriaren sektore horrentzat, lanpostuen % 30 enpresa arruntetan.

 

2019ko Memoriak dioenez, Lantegi Batuak-ek 207 milioi euroko Balio Sozial Integratua sortu zuen azken urtean, laguntza publiko, prestazio soziosanitario eta familiako gastuen aurrezkiaren eta sortu dituen soldata- eta zerga-ekarpenen bidez, eta baita ere ehun industrialean izan duen inpaktuaren bitartez. Erakundeak UPV/EHUrekin eta Deustuko Unibertsitatearekin batera egin duen kontabilitate sozialeko tresnaren arabera, Lantegi Batuak-ek 13 euro inguru eskaintzen dizkio gizarteari jasotako euro publiko bakoitzeko.

 

Bizkaiko erakundearen ardatz garrantzitsuenetako bat da prestakuntza ematea adimen ezgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko. Iaz 57.800 prestakuntza ordu garatu ziren guztira, eta langabezia arriskuan dagoen kolektibo horretako 94 pertsonak parte hartu zuten prestakuntza-ekintza horietan, profesionaltasun ziurtagiriak lortzeko Lan Eskola proiektuaren bidez. Programa horrek lanbide heziketa transbertsala, praktika tutorizatuak eta laguntza ematen dizkie parte-hartzaileei, beren bidea egiten laguntzeko lan-merkatu arruntean.

 

Lantegi Batuak-ek 3.188 langile ditu, eta horietatik % 83k dute ezgaitasunen bat. Gorabidek (adimen ezgaitasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko elkarteak) sustatzen du erakundea, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren, Lanbideren eta Europako Funts Sozialaren laguntza du. Lantegi Batuak-en helburua da ezgaitasuna duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, aukera berriak sortuz enpresa-ingurune inklusiboetan eta konponbide integralak eskainiz industrian zein zerbitzuen sektorean dituen bezeroentzat.

Lotutako albisteak

22 uztaila, 2024 Berrikuntza
Jabones El Abra: “Produktu litro bakoitzeko plastiko gutxiago erabiltzen duen ontzi ekologiko bat garatu dugu Hazinnovari esker”
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko
Irakurri gehiago
12 uztaila, 2024 Berrikuntza
Biotz sendotu egin da Orklirekin aliantza estrategikoa itxi ondoren
Irakurri gehiago
9 uztaila, 2024 Berrikuntza
Erhardt Serikaten teknologia kuantikoak konponbide berritzaileak ematen dizkie logistikaren sektoreko arazoei
Irakurri gehiago
2 uztaila, 2024 Berrikuntza
‘Belk+’, mugikortasunerako laguntza pertsonaleko lehen exoeskeleto adimenduna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak