Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Lea Artibai 2030 Plan Estrategikoa
Berrikuntza
Albisteak 14 otsaila, 2023

Lea-Artibai 2030 Plan Estrategikoaren aurkezpena

Ibilbide-orri berriak 5 proiektu eta 3 egitasmo estrategiko biltzen ditu Lea-Artibai eskualdeko garapen ekonomikoa bultzatzeko.

Lea-Artibai eskualdeko berrogeita hamar eragile bildu dira Lea-Artibai 2030 Plan Estrategikoaren aurkezpenean. Eskualdeko udalerrietako alkateak eta enpresa-ehunaren hainbat ordezkari, plan berri honetan zehaztutako erronken lekuko izan dira Lea-Artibai Berrikuntza Gunean ospatu den ekitaldian. Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak, Ainara Basurko, Ekonomia Sustatzeko foru-diputatua, eta, Joseba Mariezkurrena, Ekintzailetza eta Enpresen Lehiakortasuna bultzatzeko zuzendaria ere bertan izan dira Plan Estrategikoari babesa adierazteko.

Luis Egurrolak, eskualdearen garapenerako Leartibai Fundazioko presidenteak, eta  Ainhoa Arrizubietak, Leartibai Fundazioko zuzendariak, bertaratuei ongietorria eman ondoren, Arrizubietak eskualdeari buruz egin den diagnostikoaren berri eman du.

Lea-Artibai eskualdea momentu gazi-gozoan aurkitzen dela esan daiteke, alor batzuetan indartsu eta beste batzuetan makalago, eta plan honen helburua eskualdearen garapen ekonomikoari bultzada ematea da, horretarako zehaztutako ibilbide bat finkatuz.

2030era begira finkatutako helburuak

Diagnostikoaren datuak jaso eta baloratu ondoren, martxan ekiteko momentua datorrela azpimarratu du Ainhoa Arrizubietak “zer da garapen ekonomikoaren alorretik gure eskualdearen ongizate maila igotzeko egin dezakegun ekarpena?”. Leartibai Fundazioak eskualdeko eragile ezberdinekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin lanketa handia egin du azken urtean, diagnostiko honetatik ateratako datuak aztertu eta eskualdearen garapen ekonomikoan lagungarriak izan daitezkeen egitasmo eta ildo estrategikoak definitu eta Plan Estrategiko honi forma emateko. “Gu danok ordezkatzen gaituen plana duzue hau eta oso pozik gaude parte-hartze handia izan duelako”.

Lea-Artibai eskualdearen jarduera ekonomikoa eta kalitatezko lana sustatu, babestu eta mantentzea du helburu garapen ekonomikorako plan estrategiko honek.

Horregatik, Lea-Artibai 2030 Plan Estrategikoak bost lan-lerro espezifiko jasotzen ditu:

  • Eskualdeko industria traktorearen trantsizioa eta lehiakortasuna babestea.
  • Arrantza-industriaren eta itsasoaren bilakaera sustatzea, Euskadin erreferentziazko jarduera ekonomiko iraunkorrerantz.
  • Turismo iraunkorra garatzea, Bizkaiko eta Euskadiko estrategien barruan.
  • Enpresa-ehun dinamikoa eta lehiakorra finkatzea eskualdean dauden sektoreetan.
  • Eskualdearen gaitasunetatik abiatuta, gorabidean dauden joera eta sektoreei lotutako jarduera ekonomiko berria sortzen laguntzea.

5 proiektu traktore eta 3 ekimen estrategiko

Helburu espezifiko horiek 5 proiektu traktoreren bidez gauzatuko dira eta beste hiru ekimen estrategiko definitzeko ere kontutan hartu dira. Helburu hauen aurkezpenak eskualdeko eragile ezberdinen eskutik izan dira:

Jon Anakabe, Leartiker Zentro Teknologikoko zuzendari orokorrak berrikuntza irekia, transferentzia teknologikoa eta materialen digitalizazioari lotutako jarduera ekonomiko berriak bultzatu nahi dituen ekosistemaren inguruan aritu da. Lea-Artibai Europako erreferenteen artean kokatuko duena.

Eneritz Basurko, Ondarroako udaleko zinegotzi eta alkateordeak, Ondarroako portua eta arrantzaren sektorean landuko den proiektua aurkeztu du. 3 lan-ildotan arituko dira: lonja berriaren erakargarritasuna sustatu, akuikultura itsas-poligonoari indarra eman eta itsasoari lotutako jarduera ekonomiko berriak bultzatu.

Turismo alorrean landuko duten proiektua Arkaitz Erkiaga, Ur Lekeitio eta Mendexa Abentura Park-eko zuzendariak aurkeztu du. Turismo jasangarrirantz bideratuko dute proiektua, kostaldea, landa-paisaiak eta landa eremuko ibilbideak sustatuz. Turismo estrategia jasangarria eta arduratsuaren aldeko apustua egingo da proiektu honen bitartez.

Lea-Artibai Ikastetxetik etorri den Goreti Astigarragak, ikastetxeko lanbide heziketako zuzendariak, aurkeztu du laugarren proiektua, talentuan zentratutakoa. Talentua bertan sortu, mantendu eta erakartzeko ekosistema bat sortzea da helburua, eta horretarako gaur egun eskatzen diren profiletarako birkualifikazioan eta ikasketa programen egokitzapenetan lan egin nahi dute proiektu honen baitan.

Azken proiektua, Iñigo Arrietaren eskutik etorri da, Eikako lehendakaria eta Kooperatiben Mahaia Elkarteko kidea. Berak aurkeztutako proiektua azpiegituretan oinarritzen da. Bere hitzetan “orain arte lan handia egin bada ere, oraindik asko dago egiteko, urrun ikusten gaituzte”.

Iosu Ogiza, Mibako gerenteak, eta Arkaitz Goikoetxeak, Lea Ibarreko Mankomunitateko lehendakariak, urte batzuk barru proiektu bihurtu daitezkeen hiru egitasmo estrategiko ere aurkeztu dituzte. Lehenengoak, lehen sektoreari errotutako basogintza-jarduera lehiakorragoa lortzeko jarduera berrien inguruan hitz egin du eta nekazaritza munduan dagoen errelebo arazoari aurre egiteko ekintzaileei bideratutako haztegi bat sortzeko aukeraz aritu da. Goikoetxeak bere aldetik, trantsizio energetikoan zentratu da. Europar Batasunetik sortutako komunitate energetikoen figura berri honek dituen eragin ekonomikoak aztertuta eta etxebizitza arloan oso funtzionamendu ona duela ikusirik, enpresa mundura zabaltzeko ahalegina egin nahi da.

Bide-orri berria eta gobernantza eredugarri bat

Aurkezpenari bukaera emateko hitz egiten azkena, Ainara Basurko foru diputatua izan da. “Egindako lanarekin pozik atera behar gara gaur hemendik. Alde batetik, elkarlanean bide-orri bat finkatu delako, eta, bestetik, Lea-Artibai gobernantza eredu bat delako” izan dira bere lehen hitzak. “Lea-Artibaiko kapital soziala antolatuta izateak izugarrizko balioa dauka” eta elkarlanari berebiziko garrantzia eman dio Basurkok, elkarbanatutako lidergotza kontzeptua azpimarratuz.

Lea-Artibai argi-ilunak dituen eskualde bat dela esan du Basurkok, hainbat indikatzailetan konbergentzia prozesuan dagoen eskualde bat dela, baina beste batzuetan indartsu kokatzen dela. “Automozioa pisu handiko sektorea da Lea-Artibain, arrantza eta lehen sektoreak momentu zailak bizi ditu, baina aukera politak antzematen dira. Turismoan ia 2019ko datuetara heltzea lortu duzue”.

Lotutako albisteak

Betielek  droneak  integratu  ditu  bere  jardueran  Hazinnovari  esker
27/02/2025 Berrikuntza

Betielek droneak integratu ditu bere jardueran Hazinnovari esker

Enpresa bizkaitarrak eguzki plakak instalatzen ditu industria-sektorean, administrazio publikoan eta etxe partikularretan, eta bere negozio esparruan aukera berriak aztertu nahi ditu.

EJE&CONeko  Nodo  Norte  VIII  Topaketa:  Mugarik  Gabeko  Profesionalak
26/02/2025 Nazioartekotzea

EJE&CONeko Nodo Norte VIII Topaketa: Mugarik Gabeko Profesionalak

Goi mailakoa topagune berria Bilbon eta talentu-harrobia Goi Zuzendaritzarentzat eta Administrazio Kontseiluentzat.

Diker,  osasungintzaren  sektorerako  injekzio  bidezko  plastikoetan  Euskadi  mailako  erreferente  bihurtu  nahi  duen  ETEa
25/02/2025 Berrikuntza

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa

Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Segundu  bakoitzak  kontatzen  du.  Ziurtatu  zure  erreskatea  ResQaRrekin
12/02/2025 Berrikuntza

Segundu bakoitzak kontatzen du. Ziurtatu zure erreskatea ResQaRrekin

Erreskate-orria formatu digitalean: larrialdi ekipoak, erreskatea modu seguruan egin ahal izateko, behar diren ibilgailuko elementuei buruzko infomazio zehatza eta azkarra.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.