Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 31 urria, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna

Lehiakortasunari buruzko Biltzarra datorren azaroaren 20an izango da, Donostian

Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2023ko Txostena aurkeztuko da bertan, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak prestatua, SPRI Taldeak lagunduta. 

Lehiakortasunari buruzko Txostenak aukera ematen digu, urtero, Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasuna aztertzeko eta erronkak identifikatzeko; joerak, aukerak eta mehatxuak antzemateko; eta eztabaidetan eta erabakiak hartzeko prozesuetan eragiteko. Datorren azaroaren 20an, Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuak Lehiakortasunari buruzko 2023ko Biltzarra egingo du eta SPRI Taldearen laguntzaz prestatu duen txostenaren ondorio nagusiak aurkeztuko ditu.

Aurten, trantsizio iraunkorraren eta ongizaterako lehiakortasunaren arteko lotura ulertu nahi du azterlanak, baita bi kontzeptuak modu sinergikoan nola bateratu eta indartu daitezkeen ere. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko lehiakortasunaren eta ongizatearen egungo emaitzak aztertzen ditu, datozen urteetan trantsizio iraunkorrean aurrera egiteko abiapuntu gisa, eta sei palanka aztertzen ditu, emaitza hobeak lortzeko.

Beste eskualde industrial batzuk trantsizio jasangarriari nola aurre egiten ari zaizkion ikasteko, Stefan Lechtenböhmer irakaslearen hitzaldia izango da ekitaldian. Alemaniako Kassel Institute for Sustainability-ko kidea da Lechtenböhmer.

Biltzarra Kursaaleko 1+2+3 aretoetan izango da, 16:00etan. Ekitaldian parte hartzeko, esteka honetan eman behar da izena: https://labur.eus/OER1o

Egitaraua

16:00 • Ongi etorria: Iván Martén, Orkestrako presidentea

16:10 • Decarbonisation of European heavy industries: Challenges and chances for long term competitivenessNazioarteko hitzaldia Stefan Lechtenböhmer-en eskutik. Alemaniako Kassel Institute for Sustainability-ko irakaslea eta Lundeko (Suedia) Unibertsitateko irakasle laguntzailea da Lechtenbömer eta bere ikerketak energia- eta klima-politika ditu ardatz, batez ere maila nazionalean eta azpinazionalean.

16:30 • Lehiakortasunari buruzko 2023ko Txostenaren aurkezpena. Parte hartzaileak:

  • James Wilson, Orkestrako ikerketa zuzendaria
  • Susana Franco, Orkestrako ikertzaile seniorra
  • Macarena Larrea, Orkestrako ikertzailea
  • Olga Martín, ACLIMAko zuzendari nagusia
  • María García, Ihobeko estrategia eta berrikuntzako zuzendaria
  • Miren Estensoro, Orkestrako ikertzaile seniorra
  • Garbiñe Manterola, Basque Research & Technology Alliance-ko (BRTA) ezagutza transferitzeko arduraduna

17:30 • Ondorioak: Jorge Fernández, Orkestrako ikertzaile seniorra eta Energia eta Ingurumen arloko koordinatzailea

 

Lotutako albisteak

NET ZERRO BASQUE 31 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Konfiantza eta lankidetza, euskal industrian onura eta hazkunde jasangarria sortzeko gakoak
Irakurri gehiago
27 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Roseo Eólica Urbana, eraikinetarako hiriko aerosorgailuak garatzen dituen Portugaleteko startupa
Irakurri gehiago
Sostenibilidad Corporativa. Comunidad B Norte 27 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Jasangarritasun korporatiboaren bidez Enpresentzat balioa sortzen
Irakurri gehiago
27 urtarrila, 2025 Ingurumen-jasangarritasuna
Ikerlanek bi norabideko bihurgailu bat garatu du ibilgailu elektrikoak trenbide-energia berrerabiliz kargatzeko
Irakurri gehiago
24 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
4. BASQUE GREENTECH eta lehen aldiz GREEN UPS Foroa ospatuko ditu Aclimak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak