Lentitech-ek bere diseinu industriala erregistratu du EBn Hazinnova programaren laguntzarekin
Lentitech S.L. Barakaldon kokatutako enpresa bat da, produktu optikoen fabrikazioan espezializatua dagoena. 10 pertsona ditu plantillan, eta familia ETE bat da, lErgofocus System proiektua -lenteen neurketarako patentatutako sistema- garatu, ekoitzi, ustiatu eta merkaturatzeko sortu zena.
Lentitech enpresako lantaldeak premia oso zehatz bat zuen: eskaera bat egitea bere produktu baten diseinu industriala erregistratzeko, eta bere marka EUIPOn erregistratzea, hau da, EBren Jabetza Intelektualeko Bulegoan. Prozesua hain konplexua izaki, enpresak Hazinnova laguntza eskatzea erabaki zuen, behar zuen babesa jasotzeko.
Hazinnova programa doako aholkularitza espezializatua eskaintzen duen zerbitzu bat da, Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldeak eta Innobasque Berrikuntza Agentziak bultzatua. Programa honek 50 aholkularitza-ordu eta hurbileko Hazinnova agente baten laguntza eskaintzen dizkie euskal enpresei, konponbide berriak bultzatu ditzaten erronka zehatz bati aurre egiteko. Lentitech enpresaren kasuan, premia argia zen: bere produktuaren eta markaren jabetza industriala kudeatzea.
EUIPOn erregistratzeko laguntza espezializatua
ETEak aholkularitza eta laguntza behar zituen enpresak garatutako analisi optikorako gailu baten diseinu industriala eta Europa osoan erabiliko duen logo berri bat erregistratzeko. Hazinnova laguntzaren onuradun denez, Lentitech-ek aholkularitza espezializatu baten babesa jaso zuen prozesu osoan laguntzeko.
Zehazki, Niza sailkapena identifikatu zuen enpresak eskaintzen dituen edo eskainiko dituen produktu eta zerbitzuentzat, eta baita ere Locarno sailkapena diseinu industrialarentzat. Aztertu zuten ea bideragarria zen marka EBn erregistratzea, eta azkenean erregistro eskaera egin zuten. Enpresak berak azaldu bezala, prozesuan ez zen inolako eragozpenik egon, baina aholkularitzak emandako zerbitzua ezinbestekoa izan zen erregistroa arrakastaz burutzeko, prozesua oso konplexua baitzen.
Lentitech-ek emaitza ukigarriak lortu ditu Hazinnova laguntzaren bitartez, eta emaitza horiek inpaktu zuzena izan dute bere lehiakortasunean, aukera eman baitie euren produktua eta marka babesteko Europako zein nazioarteko merkatuan. Hala, enpresak bi aldaera desberdinetan erregistratu du bere diseinua (bata AEBetara zabaltzeko aukera ematen duena), eta produktuetan jarriko duen logo berria ere babestu du.
Lentitech-eko lantaldearen arabera, aholkularitzaren profesionaltasuna oinarrizkoa izan da egin dituzten erregistro-eskaeretan arrakasta izateko.
Lotutako albisteak

Euskadiko Parke Teknologikoak, 2024an 8.243 milioi euro, 2023an baino % 11,5 gehiago, fakturatu zituzten 673 enpresa ditu dagoeneko
23.600 pertsonak baino gehiagok, gehienak kualifikazio handikoak, egiten dute lan Euskadiko Parke Teknologikoko sei Campusetan instalatutako enpresaren batean

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Metal 78 enpresa ezarrita, Arcelorrek Zumarragan zuen lantegiaren berregokitze industriala abian jarri da
Arcelorrek Zumarragan garai batean zuen fabrikan industria eremuaren berroneratze integrala eta berregokitzea egiteko prozesuaren barruan kokatzen da enpresaren ezarpena, eta Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euro inbertituko ditu bertan

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.