Europako Eureka sareak Covid-19aren inguruko ikerketarako laguntzak bultzatu ditu
Proiektuek nazioarteko partzuergoenak izan behar dute, eta aukeratutako zazpi herrialdeetatik (Espainia barne) gutxienez bi herrialdetako erakundeek parte hartu behar dute proiektuotan
Berrikuntzako gobernu arteko Europako Eureka sareak laguntza deialdi bat abiarazi du Covid-19aren inguruko ikerketarako. Helburua da ikertzaileek nazioarteko partzuergoak sortu ditzatela lankidetza indartzeko pandemiarentzako konponbideen bilaketan.
Proiektuak zazpi herrialdetara bideratuta daude: Austria, Kanada, Danimarka, Frantzia, Herbehereak, Espainia eta Turkia. Ikerketarako laguntzak bultzatzen dituzten agentzia nazionalek kudeatuko dute finantzaketa. Espainiaren kasuan CDTI izango da finantzaketa kudeatuko duena. SPRI Taldeak, enpresen garapenerako euskal agentziak, estuki kolaboratzen du erakunde horrekin enpresak finantzatzeko orduan.
Proiektuak onartuak izan daitezen, zazpi herrialde horietako gutxienez bik parte hartu behar dute proiektu horietan.
Eureka sarearen helburua da koronabirusaren aurkako epe labur eta ertaineko konponbideen inguruko ikerketa bultzatzea hainbat arlotan, hala nola: infekzioen prebentzio eta babesean, desinfekzioan, diagnostikoan, osasun digitalean, arlo terapeutikoan, Covid-19a duten pazienteentzako teknologia adimendunean edo mugikortasun seguruan. Horretarako, oinarritzat hartuko dituzte, besteak beste, migrazioari buruzko datuak eta joerak, arriskuen eskualde mailako monitorizazioa, talde isolatuen eta arrisku-taldeen babesa, eta garraio publikoen erabilpen segurua.
Laguntza-eskaerak aurkezteko epea zabalik dago maiatzaren 15era arte. Aurreikuspenen arabera, proiektuak abuztuaren 3an abiatuko dira eta urtebeteko iraupena izango dute.
Lotutako albisteak

Industria Erronka-k 700 ikasle baino gehiagok industria-enpresa bat izatea simulatzea ahalbidetzen du
Industria Erronka Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzari esker posible da, SPRI - Euskal Enpresen Garapenerako Agentziaren bidez

Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria programa aktibatu du 28 milioi eurorekin
Oinarri teknologiko eta berritzailea duten enpresa txiki eta ertainen sorrera eta garapena bultzatzeko

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

Optidel Biosystems-ek arrisku-kapitaleko inbertitzaileen babesa jaso du
Optidel Biosystems startupek kosmetika sektorean osagai aurreratuak eta konponbide pertsonalizatuak garatzeko muga berriak irekiko ditu

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko