Lointek, Marcelo Gangoiti Sariaren XXVIII. edizioko irabazlea
Marcelo Gangoiti Sariaren epaimahaiak, lau erakunde antolatzaileen ordezkariek osatua — Eusko Jaurlaritza (SPRI), Bizkaiko Foru Aldundia, Cebek eta Somorrostro Irakasgunea —, aurtengo saria LOINTEK enpresari ematea erabaki du.
Erabakia honako arrazoietan oinarritzen da:
- Ikuspegi estrategikoa eta lidergo globala: LOINTEK erreferente bihurtu da mundu mailan, elektrizitate berriztagarri termosolarreko instalazioetarako lurruna sortzeko sistemen diseinuan, fabrikazioan eta horniduran, berrikuntzarekiko konpromisoari eta iraunkortasunaren aldeko apustuari
- Nazioarteko presentzia: 50 herrialde baino gehiagotan dihardu, hazkunde global sendoa eta erantzukizun sozial eta ingurumenarekiko arduratsua
- I+G+b arloko inbertsioa: Urteko fakturazioaren %3,25 ikerketan, garapenean eta berrikuntzan inbertitzen du, bere lehiakortasuna eta berrikuntza-gaitasuna sendotuz.
- Berdintasunarekiko eta tokiko talentuarekiko konpromisoa: LOINTEK enpresa etiko eredugarria da, berdintasunaren sustapenean eta Bizkaiko talentuaren garapenean konprometitua.
Saria Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eta Jon Ansoleaga SPRI Taldeko zuzendari nagusiak eman zieten Serafín, Javier eta José Antonio Loroño anaiei.
Ivan Miñambres, Portugaleteko zinema-ekoizleak, parte hartu du ekitaldian, eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak eman dio amaiera.
Lotutako albisteak

Hazinnovaren eskutik Estatu Batuetan haztea du helburu Rob-Jor enpresak
Manikurako eta pedikurako produktuak fabrikatzen dituen enpresa arabarra industria mota horretako fabrikatzaile europar bakarrenetakoa da, eta berrikuntzaren eta pertsonalizazioaren alde egiten du Asiako lehiakortasunaren aurka borrokatzeko.

Soldaduraren balio-kateari buruzko azokaren, UNIREren, bigarren edizioa egingo dute Ficoban
Sektore horrek Estatu osoan egiten duen kongresu bakarra martxoaren 18 eta 19an izango da

Betielek droneak integratu ditu bere jardueran Hazinnovari esker
Enpresa bizkaitarrak eguzki plakak instalatzen ditu industria-sektorean, administrazio publikoan eta etxe partikularretan, eta bere negozio esparruan aukera berriak aztertu nahi ditu.

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa
Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz
38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz