Loyola Norte, Gipuzkoako muntaketa elektrikoen erreferrentziazko ETEa
Loyola Norte Astigarragako ETE bat da eta muntaketa elektrikoetan espezializatuta dago. Enpresei eta administrazio publikoei zerbitzu osoa ematen die. Bost urtetan soilik tamaina bikoiztu du eta erreferentea da Gipuzkoako sektorean. I+G arloko inbertsioa bere fakturazioaren % 5 ingurukoa da.
Enpresa 1982an sortu zen, aurreko Montajes Loyolaren jarraipen gisa. Aurreko enpresa horrek porrot egin zuen. “Enpresa handia zen eta hainbat delegazio zituen. Bakoitza bere kabuz muntatu zen eta Loyola Norte Astigarragan genuen egoitzan hasi zen. Orduan Donostia zen hori”, azaldu du Iker Hernandez Loyola Norteko kudeatzaileak.
Enpresak jatorrizko jarduerarekin jarraitzen du; industriako muntaketa elektrikoekin, enpresei eta administrazio publikoei begira. Duela bost urte, aurreko akziodunak erretiratu egin zirenez eta enpresa likidatu egingo zutenez, “langileak harremanetan jarri ziren nirekin, eskualdatze ordenatua egiteko eta hirugarrengo bati saltzea ekiditeko”. Erosi egin zuten eta bosturteko honetan Loyola Nortek tamaina bikoiztu eta sektoreko beste enpresa bat erosi du, Montajes Elca,. Gasteizen dago kokatuta eta haren dimentsioa ere bikoiztu egin da.
Loyola Nortek zerbitzu osoa eskaintzen die bezero espezifikoei. “Elektrizitatearekin eta automatizazioarekin lotutako guztia egiten dugu, zerbitzurik onena bermatuz eta bezeroak bere proiektuan hornitzaile asko behar ez izateko. Enpresa profesionalizatu dugu SPRIren laguntzarekin, digitalizazioaren edo zibersegurtasunaren arloan”. Aplikatutako berrikuntza ia guztiak barne-produktuan izan dira, “produktu propioa ateratzeko I+G arloko batzuk izan ezik. Adibidez, ondo aseta ez dauden merkatuko hobiak, hala nola tele-kudeaketarako sistemak”.
Erreferentea da Gipuzkoan muntaketa elektrikoetan eta enpresa “dinamikoa, geroz eta handiagoa eta bezeroaren arazoa konpontzeko prest dagoena da. Zerbitzu-enpresa da gurea, eta bezeroaren esanera dago, ez produktuarenera. Bezeroari arazo bat kentzea da gure lana”.
45 pertsona daude plantillan (horri Montajes Elcako beste 27 langile gehitu behar zaizkio) eta urteko fakturazioa 4 milioi euro ingurukoa da. I+G arloko inbertsioa negozioaren % 5 ingurukoa da. “Adimen artifizialeko hainbat proiektu egin ditugu SPRIrekin. Ezagutza sortzeak egunerokoan gauzak integratzeko aukera ematen digu. Ondo datorkigu barne-mailan”. Haren merkatuak 40 bezero nagusi ditu eta Gipuzkoan oinarritzen da nagusiki.
Azken urteetako hazkundearen ondoren, etorkizuneko erronkak dira barne-prozesuak hobetzea eta egonkortzea, “hazkunde horren zati bat xurgatzeko. Eta hurrengoa, hobetzen dugun zerbitzua hobetzea, plantillaren kalitatea hobetuz”.
Beste helburuetako bat da zerbitzuen gama handitzea, industriarekin lotuta dagoen guztia osatzeko, “eta erosketen bidez handitzeko prest gaude”. Duten arazoetako bat da goi-mailako elektrikaririk ez dagoela. “Enpresa asko ez dira handitzen sektore honetan kualifikatutako langilerik ez dagoelako”.
SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
Lotutako albisteak

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

HIMUGI proiektuak mugikortasunean eta garraioan aplikazioak dituen hidrogeno-propultsio sistema bat lortu nahi du
Euskal erakundeen arteko partaidetza eta lankidetza handia du, eta SPRIren Hazitek programaren laguntza ekonomikoa jaso du.

Diseinua, estrategia eta helburua: horrela egiten du lan Dot.-ek, erakundeei aldaketarantz laguntzen dien kooperatibak
Hainbat bulego ditu gaur egun, eta krisi testuinguru batean jaio zen, sortzaileak hainbat eszenatokitara egokitzera behartu dituena.

Sei euskal ikerketa-erakundek bat egin dute ITTHACAn zahartze osasuntsua sustatzeko
Elkartek programak finantzatutako proiektu honek biomarkatzaileak, iragarpen-ereduak eta osasunaren zuzeneko monitorizazioa erabiltzen ditu.

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko