Mondragon Goi Eskola Politeknikoak mekanizazioari, mantentzeari eta automatizazio industrialeko proiektuen garapenari buruzko hiru ikastaro emango ditu Lanbiderekin batera
- Prestakuntza Lanbiden edo ABEEE batean izena emanda dauden langabeentzat da, baina plaza guztien % 30 jardunean diren pertsonek bete dezakete
- Langabeen enplegagarritasuna hobetzea da ikastaroen helburu nagusia, laneratzeko aukera izan dezaten; jardunean dauden langileek, berriz, ezagutza profesionala aberasteko aukera izango dute, beste lanpostu batzuk eskuratu ahal izateko
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak beste hiru ikastaro eskainiko ditu langabeentzat, Lanbiderekin elkarlanean. Lehenenak ekipo industrialen mantentzea eta muntaketa mekanikoa izango ditu ardatz; bigarrenak automatizazio industrialeko sistemen proiektuen garapena, eta hirugarrenak txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa. Lehenengo prestakuntza urtarrilaren 20an jarriko da martxan, eta azken biak otsailaren 3an. Ikastaro guztiek sei hilabeteko iraupena izango dute eta Arrasateko campusean emango dira, aurrez aurre. Gainera, enpresan praktikak egiteko modulu bat izango dute.
Ikastaroak Lanbiden izena emanda dauden langabeei daude zuzenduta, baina plaza guztien % 30 jardunean diren pertsonek har dezakete.
Ekipo industrialen mantentzeko eta muntaketa mekanikoko ikastaroan parte hartzen duten langabeek makina eta ekipo industrialak plantan muntatzen eta instalatzen ikasiko dute, baita mantentzea eta konponketak egiten ere. Bestalde, automatizazio industrialeko sistemen proiektuak garatzeko ikastaroan, potentzia elektrikoko, erregulazioko eta kontroleko instalazioen proiektuak jarriko dira martxan, eta robotak, manipulatzaileak eta automatizazio industrialeko sistemen beste ekipo batzuk erabiliko dira, kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-errespetuari buruzko irizpideak betetze aldera. Gainera, txirbil-harroketa bidezko mekanizazio-ikastaroan, txirbil-harroketa bidezko prozesuaren ezaugarriak ezagutuko dituzte parte-hartzaileek, eta makinak eta sistemak prestatzen eta programatzen ikasiko dute.
Langabeen enplegagarritasuna hobetzea da ikastaroen helburu nagusia, laneratzeko aukera izan dezaten. Jardunean dauden langileek, berriz, ezagutza profesionala aberasteko aukera izango dute, beste lanpostu batzuk eskuratu ahal izateko.
Izena eman nahi duten interesdunak jar daitezke harremanetan, posta elektronikoz (profesionalak.mgep@mondragon.edu) edo telefonoz (664265068).
Lotutako albisteak

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko
Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa