Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 22 maiatza, 2023

Mondragon Unibertsitateak antolatutako lehiaketak 100.000 euro banatuko ditu proiektu teknologiko jasangarriak martxan jartzeko beketan

Lehiaketak 6 beka emango ditu, irabazleek 2023-2024 ikasturtean beren negozio-proiektuetan lan egin dezaten

Oinarri teknologikoko ideia berritzaile guztiek lekua dute Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak sustatzen duen Enpresa Sortuz lehiaketan. Jende askok ezin du negozio-ideia bat gauzatu baliabiderik ez duelako. Hori dela eta, Enpresa Sortuz lehiaketaren edizio berriak 100.000 euroko diru-zuzkidura eskaintzen du, oinarri teknologiko eta jasangarriko proiektuak gauzatzeko. Fagor Taldearen, Orbearen eta Centro Stirling sozietatearen laguntzari esker lortu da zenbateko hori biltzea. Enpresa horiek talentu teknologikoa eta lurraldean enplegua eta aberastasuna sortzea sustatzen dute. Guztira, unibertsitateko lehiaketak 6 beka emango ditu 2023-2024 ikasturtean, ideia irabazleak lantzeko eta emaitza merkatura eraman ahal izateko. Izen-ematea maiatzaren 30ean bukatuko da, eta ekainaren 8an jakinaraziko da zer pertsona edo talde diren finalistak. Final handia ekainaren 16an egingo da, Garaia Parke Teknologikoan. Finalistek epaimahaiari aurkeztu beharko diote beren proiektua.

Enpresa Sortuz lehiaketak bi kategoria eta hainbat sari ditu. Lehen kategoria ENGIPRENEURSHIP da, eta oinarri teknologikoko negozio-ideia berritzaile eta jasangarriak bilatzen ditu, merkatura eramaten saiatzeko. Hiru profil hauetako pertsonek eman dezakete izena: Unibertsitatearekin loturarik ez duten profesionalak edo ikasleak; 2023-2024 ikasturtean Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan Gradu Amaierako zein Master Amaierako lana egingo duten pertsonak eta Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza eskolako ikertzaileak.

Guztira, sei beka emango dira kategoria horretan, sarituek proiektua urtebetez landu dezaten. Gainera, sariak 10.000 euroko zuzkidura du, gehienez ere, proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren gastu eta inbertsioetarako.

Kategoria horretan, ideia banaka edo taldeka aurkez daiteke. Besteak beste, honako hauek zehaztu behar dira proiektuan: bezero potentziala, merkatuaren tamaina, balio-proposamena, diru-sarrerak nondik lortuko diren, negozio-eredua, lehiakideen analisia, talde ekintzailearen aurkezpena, proiektuan egindako urratsak eta oraindik egin beharrekoak. Negozio ideiaren berrikuntzaz, bideragarritasunaz eta jasangarritasunaz gain, beste elementu batzuk ere balioetsiko dira, hala nola genero-oreka.

Bigarren kategoria TECHNOPRENEURSHIP da, eta oinarri teknologikoko produktu edo zerbitzu berritzaile eta jasangarriak ditu xede. Kasu horretan, ez da beharrezkoa proiektuak gauzatzea; ideia saritzen da. Goi Eskola Politeknikoko ikasleei dago zuzenduta, eta proiektuak banaka zein taldeka aurkez daitezke. Kasu horretan ere bezero potentziala, merkatuaren tamaina, balio-proposamena, diru-sarrerak nondik lortuko diren eta abar zehaztu behar dira, eta txosten batean aurkeztu. Finalista guztiek epaimahai baten aurrean aurkeztu beharko dute beren proiektua, eta ondoen egiten duenak 500 euroko saria jasoko du.

 Enpresa Sortuz lehiaketari buruz

Duela lau urte hasi zen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Enpresa Sortuz ekimena, eta azken urteotan nabarmen handitu da enpresek eta erakundeek eman dioten babesa, batez ere Arrasaten laster irekiko den HIREKIN Ekintzailetza Teknologiko eta Jasangarrirako Zentroaren harira. Fagor Taldeko Gizabidea Fundazioa da proiektuaren babesle nagusia, Orbea S. Coop. eta Centro Stirling sozietateekin batera. Haiez gain, MONDRAGON korporazioak, Saiolanek, Galbaianek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak, LABORAL Kutxako Gaztenpresa Fundazioak eta GARAIA Parke Teknologikoak ere babesten dute lehiaketa.  Erakunde laguntzaile horiei guztiei esker, Enpresa Sortuz lehiaketak 100.000 euro baino gehiago banatuko ditu 2023ko ekainean, beken eta sari ekonomikoen bidez.

Lotutako albisteak

Wake  Up!  Resumen  de  noticias  emprendedoras  en  la  Red
28/02/2025 Ekintzailetza

Wake Up! Resumen de noticias emprendedoras en la Red

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Martxoaren  13an:  ‘Venture  on  the  Road’  ekimenak  proiektu  teknologiko  berritzaileak  sustatuko  ditu  Bilbon
27/02/2025 Ekintzailetza

Martxoaren 13an: ‘Venture on the Road’ ekimenak proiektu teknologiko berritzaileak sustatuko ditu Bilbon

Potentziala duen IKT proiektu bat duzu eta sektoreko jendearekin konektatu nahi duzu? Ez galdu aukera hau.

Betielek  droneak  integratu  ditu  bere  jardueran  Hazinnovari  esker
27/02/2025 Berrikuntza

Betielek droneak integratu ditu bere jardueran Hazinnovari esker

Enpresa bizkaitarrak eguzki plakak instalatzen ditu industria-sektorean, administrazio publikoan eta etxe partikularretan, eta bere negozio esparruan aukera berriak aztertu nahi ditu.

Diker,  osasungintzaren  sektorerako  injekzio  bidezko  plastikoetan  Euskadi  mailako  erreferente  bihurtu  nahi  duen  ETEa
25/02/2025 Berrikuntza

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa

Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean

INNKIA  startup  jaio  da,  enpresen  behar  zehatzetarako  Adimen  Artifizala
24/02/2025 Up Euskadi

INNKIA startup jaio da, enpresen behar zehatzetarako Adimen Artifizala

LABORAL Kutxaren eta IKERLANen eskutik sortu da startup kooperatibo aitzindaria, MONDRAGONen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.