Naberan Sareak: “Hazinnovak enpresan pertsonen arteko harremanak hobetzen lagundu digu”
Naberan Sareak Mutrikun (Gipuzkoa) kokatutako enpresa da, eta 1960tik itsasontzietarako mota guztietako arraste-sareak fabrikatzen ditu. Bere lana erabat malgua da eta proiektu bakoitzera egokitu daiteke. Tokiko marinel txikiekin eta nazioarteko armadore handiekin lan egiten du, Le Guilvinec-en (Frantziako Bretainia) duen egoitzari esker. Gaur egun 27 langile ditu, 22 Mutrikun eta 5 Frantzian. Gainera, Senegalen eta Marokon kolaboratzaileekin lan egiten du.
Naberanek fabrikatzen dituen sareek I+G+Bko osagai ugari dituzte, artisautza eta teknologiarik aurreratuena konbinatzen dituzten soluzio adimendun eta pertsonalizatuak eskainiz. Adibidez, konpainia gipuzkoarrak IFREMER softwarea erabiltzen du sarearen ezaugarriak simulatzeko eta bere erabilera egokia ziurtatzeko. Fabrikatzeko, material hauek erabiltzen dira, besteak beste: erresistentzia handiko polietilenoa, dynema eta nylona.
Naberan Sareak enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du 2024an, Hazinnova programaren bidez. Barne-berregituraketa baten ondoren, plantillaren errebisioa egin da, soldata-politikari buruzko azterketa eta ‘benchmarking’ bat barne. “Gure ekoizpenaren %100 eskuzkoa da, eta gure langileen beharrei erantzutea hautatu genuen. Ikuspegi berri horrek lagundu digu pertsonen arteko harremanak hobetzen enpresan, lankidetza sustatuz”, nabarmendu du Nekane Naberan enpresako zuzendariak. Lankidetza horretan Debegesak ere parte hartu du, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak.
Naberan Sareak azkenaldian sustatu duen ekimenetako bat Naberan Academy da. “Bideoak, tutorialak eta aholku teknikoak eskaintzen ditugu, gure bezeroek gure metodoak ikasi eta behar izanez gero, erabili ahal izateko: sare-ebaketa desberdinak, kable eta soken josturak…”, adierazi du Nekane Naberanek. Etorkizunari begira, enpresaren helburua da fabrikazio-prozesuak berritzen jarraitzea, bere artisau izaera galdu gabe.
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
Lotutako albisteak

Asier San Millán (Siderex): “Deskarbonizazioa eta emisioen murrizketa ezinbesteko helburuak dira lehiakorrak izaten jarraitzeko”
Euskadiko Siderurgiaren Kluster Elkarteak siderurgiaren balio-kate osoko enpresak biltzen ditu, eta funtsezko arlo batzuetan egiten du lan, hala nola nazioartekotzean, garapen jasangarrian, berrikuntza teknologikoan eta talentuaren prestakuntzan.

Ezarri Mosaicos: “Enpresa baten egunerokoa lehiatzea, ikertzea eta bezeroei erantzunak ematea da”
Gipuzkoako enpresaren beirazko diseinuak 100 herrialdetan baino gehiagotan daude, eta nazioarteko transakzioak haren negozio-zifraren % 70 dira

Aratubo: “IA funtsezko zeregina betetzen ari da gure eraginkortasuna eta berritzeko gaitasuna hobetzeko”
Enpresaren historia hazkunde azkar eta iraunkor batek markatu du. BAICeko bazkide da 2022tik, eta SPRI Taldeak sustatutako hainbat programatan parte hartzen du. Aitor López de Letona gerentearen arabera, "smart factory kontzeptua epe ertainerako lehentasunetako bat da".

Fagor Automationek emakumezkoen enpleguaren ia % 40 lortu du
Konpainia SPRI Taldeak garatzen duen genero-berdintasuneko jardunbide egokien identifikaziorako proiektu bateko parte-hartzaileetako bat da

Loco Polo: “Hauxe da zerotik hasita sortu dudan eta urte gehien dituen proiektua”
Iñigo Galdonak, enpresaren sortzaileetako batek, artisau-izozkien proiektua bultzatu du Gipuzkoatik, eta beste hainbat herritan ere saltzen dute: Frantzian edo Omanen, adibidez