NahiArte, sormena bultzatuz lan-aukera berriak irekitzeko
“FormArte hesirik gabeko arte-eskola bat da, sormenaren bidez lan egiten duena eta ezgaitasun psikiko eta intelektualak dituzten pertsonei zuzendua dagoena”, azaldu du Ana Urgoiti Guisasolak. Ana Urgoiti Arte Ederretan lizentziatua da eta kooperatibaren fundatzailekide ere bai. Urgoitik berak eta Cristina Bacete Díazek 2013an ireki zuten Formarte espazioa Bilbon, Oakland hiriko “Creative Growth Art Center” proiektua oinarritzat hartuta.
Kaliforniako zentroak bezalaxe, Formarte-k ere helburutzat du aukera ematea ezgaitasunak dituzten pertsonei euren sormena garatu dezaten, prestakuntza emanaz eta espazio bat eskainiz euren artea erakusteko. Halaber, aukera profesional berriak irekitzen dizkie sorkuntzaren sektorean, eskolan bertan sortutako lanak salduz. “Artistek eskuz margotutako diseinu esklusiboak saltzen ditugu” dio Ana Urgoitik, “kamisetekin hasi ginen, baina orain egiten ditugu orobat aterkiak, alpargatak, amantalak, poltsak… 7 urteotan ikasi dugu zer doakigun ondoen, eta profesionalizatu egin gara”.
Gaur egun 50 ikasle daude eskolan, eta erabaki dute beste urrats bat ematea, NahiArte marka sortuz. Proiektu honekin zirkulua itxi nahi dugu, hasi prestakuntzatik eta profesionalizazioraino, horrela lan arloko irtenbide berriak eskaintzeko ikasleei. “Euren lan aukerak oso mugatuak direnez, uste dugu garrantzitsua dela irtenbide berriak irekitzea gustuko duten zerbait egiteko eta ondo egiten duten horretan aritzeko” dio FormArte zentroaren fundatzaileak. Horretarako, Bilboko hirigunean kokatuko den lokal berri bat atontzen ari dira. Bertan batuko dituzte prestakuntza -piezak fabrikatzeko tailerra barne- eta publikoarentzako salmenta, eta proiektu honen bidez ahalegina egingo dute eskolatik pasatzen diren ikasle batzuk kontratatzeko.
FormArte irabazi asmorik gabeko ekimen sozialeko kooperatiba bat da, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Lanbide-ren eta Bilboko Udalaren laguntzarekin sortua. Orain crowdfunding kanpaina bat dute martxan NahiArte proiektua finantzatzen laguntzeko, eta espero dute urtearen amaiera aldera irekiko dutela lokal berria.
Lotutako albisteak

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.