Neosub proiektuak energia-sektorean ekodiseinua integratu du, azpiestazio elektriko jasangarrien bidez
Neosub ekodiseinu-irizpideak azpiestazio elektrikoen fabrikazioan integratzen dituen bi urte eta erdiko proiektua da. I+G proiektu honek Euskadiko Energia Klusterraren, Boslanen, Tecnaliaren, Artecheren, General Electricen, IK Ingenieríaren, Ingeteamen, Ormazabal Distribución Primariaren, Ormazabal Ólvega Transformadoresen eta ZIVen elkarlanaren bidez jorratzen da, ‘Ekodiseinatutako azpiestazio elektrikoa: eraginkortasuna eta jasangarritasuna’ deitutako lanean. Proiektu hau FEDER diru laguntzen bidez finantziatu eginda, eta Eusko Jaurlaritzako diru laguntzak ere baditu.
Neosub diseinu ekologikoko alternatiben aukera zabaletatik eta Euskadiko sektore elektrikoak horren inguruaren aldeko apustutik jaio da. Proiektu honek sektore elektrikoaren balio-kate osoaren ingurumenarekiko portaera hobetzen du, prestazio teknikoak mantentzen edo hobetzen eta kostuen murrizketa bermatuz.
Ekimen honen helburu orokorra energia elektrikoa transmititzeko eta banatzeko instalazioak diseinatzea eta garatzea da, kostuetan eta jasangarritasunean modu lehiakorrean eragingo duten ekodiseinu-irizpideak jarraituz. Materialen eta energiaren kontsumoan eraginkortasun handiagoari esker, ekipoen berrerabilerari esker eta emisioak eta/edo isurketak gutxitzearen bidez, ingurumen-inpaktua eta ekoizpen-gastuak murrizten dira.
Neosub proiektuak metodologia bat definitu du eta azpiestazioak diseinatzeko tresna batean integratu du, bizi-zikloaren aldagai guztiak aintzat hartzeko eta diseinu-fasetik bertatik kontuan hartu ahal izateko. Era berean, efizientzia-adierazle berriak definitu dira, azpiestazio bakoitzaren bizi-ziklo osoari eragiten dioten prozeduretan bai ingurumenean eta baita ekonomian dauden eraginak jasotzeko .
Prozesua lan teknikoan oinarritutako sei fasetan banatzen da. Fase horien artean, ekodiseinu-baldintzak betetzen diren ebaluatzeko aplikazio bat, ingurumen-inpaktu txikia duten banaketa primarioko gelaxkak eta material ez-ekologikoen erabilera gutxitzeko babes eta kontrol sistemak landuko dira, haien eraginkortasuna eta fabrikazio-prozesuak hobetuz. Gainera, dielektriko biodegradagarriak eta borne metalikoen blokeak erabiliko dira, kanpoko zirkuitu elektrikoarekin konektatzeko puntu horietako materialak aldatuz. Neosub 2020ko abenduan amaitzea aurreikusita dago, proiektuaren emaitzak hedatzeko eta ustiatzeko fase baten bidez.
Neosub Euskadiko Energia Klusterrak sustatzen duen ekimena da, Boslan buru duena eta teknikoki Tecnaliak koordinatzen duena. Ik Ingeniería esparru metodologikoa garatzeaz arduratzen da, eta Boslanek azpiestazioaren eta erabilera-fasean hauek duten jokabidearen ikuspegi orokorra ematen du. Gainera, proiektuak Ormazabal Distribución Primaria, Ormazabal Ólvega Transformadores, Arteche eta General Electric, Ingeteam eta ZIV sare elektrikoetarako ekipoen fabrikatzaile ezagunen ekarpenak jasotzen ditu.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.
Lotutako albisteak

MEPRO Medical Reproductive Solutions, gizarte-helburu teknologia: ugalkortasun maskulinoa berritzen
Gure helburua osasun-profesionalei eta bikoteei antzutasunaren erronkei aurre egiteko tresna berritzaile, seguru eta eraginkorrak eskaintzea da

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.