Onnera Group, kate handietako (Hilton eta Marriott) sukalde eta garbitegien hornitzailea
Oñatin sortua da enpresa kooperatibo hau, dagoeneko nazioarteko enpresa-talde bilakatu dena eta jakintza zabala duena jatetxe, garbitegi eta hotz-aplikazioetarako ekipamendu handietan. Talde garrantzitsua da eta Mondragon korporazio erraldoiaren barruan dago. Ia mende erdiko historia duelarik, bost kontinenteetan saltzen ditu bere produktuak, bederatzi fabrikazio-lantegi ditu Espainia, Frantzia, Polonia eta Mexikon, eta 2.200dik gora profesional enplegatzen ditu. Ekipamendu handi eta berritzaileen arloan duen gaitasuna eta lidergoa argi geratu dira berriki Madrilen, itsutasunaren mundu mailako gailurrean (World Blindness Summit), non aurkeztu baitzuen erabiltzaile itsuen esperientzia “izugarri” errazten duen sukaldeko gailu bat, dio Ramón Gómez Ugaldek, Onnera Group taldeko zuzendari korporatiboak.
Onnera Group-ez aritzea garai bateko Fagor Industrial taldeaz aritzea da; kooperatiba berritu bat, bere sektoreetan lider diren zortzi marka biltzen dituena. Nortzuk zarete?
Gure taldera biltzen diren marken bereizgarriak dira integritatea, konpromisoa, ekimena eta talde lana. Eta, gainera, lider gara hainbat sektore, merkatu eta herrialdetan. Fagor, Edenox, Efficold, Asber, Danube, Domus eta Primer dira gure marken izenak, eta bederatzi lantegi dauzkagu Europan eta Amerikan. Marka guztien lan onari esker, gure fakturazioa % 10 inguru hazi da azken urtean, eta 253 milioi euroko salmentak izan ditugu guztira.
Zenbat herrialdetan zaudete?
90 herrialde baino gehiagotan. Bulegoak dauzkagu 30 herrialdetan, eta bederatzi lantegi Espainian, Frantzian, Polonian eta Mexikon. Hotel, jatetxe, ospitale, supermerkatu eta ekipamendu handien sektoreetarako lan egiten dugu nagusiki. Garbiketa profesionalaren sektorean ere aritzen gara.
Zergatik integratu ziren marka guztiak Talde beraren barnean?
Fagor Industrial taldea Onnera Group bilakatu zen 2013an, merkatuan dauzkagun marka desberdin guztiak biltzeko, Fagor nabarmentzen delarik guztien gainetik. Fagor markapean Oñatin egiten ditugu gero mundu osoan instalatzen diren sukalde eta garbitegi profesionalak.
Enpresaren jardueraren ikuspuntutik, gaur egun zer da Onnera?
Onnera bere sektoreko enpresa-talde nagusietako bat da mundu osoan. Espainian liderrak gara, eta Europan lau lehenengoen artean gaude. Talde kooperatibo honek 2.000tik gora profesional ditu, eta Oñatin du egoitza eta lantegi industrial nagusia, ia 650 langilerekin. Estatuari dagokionez, lantegiak dauzkagu Huesca, Bartzelona eta Kordoban.
Zein da berrikuntzaren eginkizuna zuen sektorean?
I+G-ren aldeko etengabeko apustua egiten dugu, bestela merkatutik kanpo geundeke honez gero. Orain gure makinak lainora konektatzen hasi gara bezeroak urrunetik kudeatu ditzan, aukera izan dezan erabilpena eta kontsumoak jarraitu eta kontrolatzeko, eta gerta daitezkeen arazoak aurreikusteko ekipoak huts egin baino lehen. Adibide pare bat jarriko ditut: sukaldari batek etxetik programatu dezake jatetxeko labea lanera joan baino lehen, edo garbitegi baten jabeak jakin dezake nola erabili diren bere makinak egunean zehar. Berrikuntzan ere jarduten dugu, gure ekipoak askoz eraginkorrago eta jasangarriago izan daitezen.
Ekipo horiek nazioarteko hotel-kate handietako (adibidez Hyatt edo Marriot) sukalde nahiz garbitegietan erabiltzen dira
Onnera Group taldearen salmenten % 53 Fagor markarenak dira; lider historikoa izan da Espainiako hoteletarako ekipamenduan, eta marka garrantzitsuenetako bat da Europan. Zentzu horretan, 135 milioi euro fakturatzen dituen negozio honek banatzaile-sare zabala du (milatik gora banatzaile bost kontinenteetan) eta erreferentziazko marka da hotel-kate garrantzitsuen artean, esaterako, Hyatt, Hilton, Accor, Marriott…
Kitchen Eye sukalde inklusiboaren proiektua aurkeztu duzue berriki World Blindness Summit ekitaldian; zertan datza eta non kokatzen da?
Mondragon Componentes dibisioaren ekimen bat da, ikusizko ezgaitasunak dituzten pertsonen bizitza errazteko pentsatua dagoena. Aplikazio baten eta indukziozko sukalde baten arteko sistema konbinatu bat da, egosteko behar den denbora eta tenperatura kontrolatzeko eta, horrela, itsuei bere etxeetan jakiak prestatzen laguntzeko. Gainera, ekimen hau Mondragon taldearen “Etorkizuneko Etxea” proiektuaren parte da, zeinaren helburua baita gauzak irisgarri, bizigarri, eroso eta domotizatuago egitea, pertsona nagusiak, ezgaitasunak dituztenak edo mugikortasun murriztua dutenak gai izan daitezen euren etxeetan eta ingurunean bizitzeko egoitza batera joan beharrik gabe.
Lotutako albisteak

Icónica, errotulua artelan bihurtzen denean
Arabako enpresa da kartelak fabrikatzen dituen Euskadiko azken enpresetako bat. Hain zuzen ere, bost hamarkada daramatza lanean eta teknika eta artisautza uztartzen ditu bere produkzioak

IDDTEK: “Industriaren eta talentuaren arteko lotura gara”
Orain 20 urte Irene Rodríguez donostiarrak sortu zuen ETEa ingeniaritza arloko outsourcingean erreferentea da eta sektore estrategikoetan lan egiten duen talde sendoa eta proiektuak ditu abian.

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”
Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Ezarri Mosaicos: “Enpresa baten egunerokoa lehiatzea, ikertzea eta bezeroei erantzunak ematea da”
Gipuzkoako enpresaren beirazko diseinuak 100 herrialdetan baino gehiagotan daude, eta nazioarteko transakzioak haren negozio-zifraren % 70 dira

Begoña San Miguel: “Oja-Remen trokelen diseinua menderatzea bilatzen dugu kalitatezko piezak prezio lehiakorrean eskaintzeko”
Ia 60 urteko ibilbidearekin, Gernikan sortu eta Zornotzan egoitza duen enpresak berrikuntza teknologikoaren eta dibertsifikazioaren alde egin du, estanpazio metalikoaren sektorean hazten jarraitzeko.

Naberan Sareak: “Hazinnovak enpresan pertsonen arteko harremanak hobetzen lagundu digu”
Gipuzkoako enpresak itsasorako arraste-sareak fabrikatzen ditu berrikuntza-elementu ugarirekin, artisau-lana eta teknologia aurreratua konbinatuz.

Arrosi: “Surfeko oholen fabrikazioa da paper kizkurtuaren aplikazio exotikoenetako bat”
Elduainen dagoen enpresa honek lau hamarkada daramatza papergintzaren erreferentzia izaten

Zerbimek: “Serie laburren, pieza unitarioen eta prototipoen mekanizazioan espezializatzen gara, eta hori ez da ohikoa sektorean”
CNC mekanizazioan espezializatutako enpresak 'Prestakuntza Dualeko Gipuzkoako Enpresarik Onenaren' saria jaso du bere talentu gaztearen aldeko apustuagatik.

Zeatz: “Urte hauetan lortutako esperientziak garrantzi handiko proiektuei aurre egiteko aukera ematen digu”
Neurrira diseinatutako zatitzaileen fabrikazioan espezializatutako Gipuzkoako konpainiak berrikuntzaren eta zentro teknologikoekin lankidetzan aritzearen alde egiten du, irtenbide pertsonalizatuak garatzeko.

Vidrala: “Aiaraldearentzako aukerarik onena bertako lehiakortasuna da”
Beiragile arabarra eskualdeko motoreetako bat da, eta 5.000 pertsonari ematen die lana 11 ekoizpen-lantegitan. Horietatik urtean 9.000 milioi botila eta ontzi irteten dira