Ontzigintza Jasangarriaren Erronka – EKPboat Proiektua
Webinar informatiboa – Ikusi bideoa esteka honetan: Consulta Preliminar al Mercado – Proyecto EKPboat
EKPk kudeatutako kirol-portuen ehuneko handi bat ontziek betetzen dute. Ontzi horien eraikuntzak hondakin ugari sortu ditu historikoki, eta birziklatzea eta aprobetxatzea oso garestia eta teknikoki konplexua da. Zehazki, beira-zuntzean oinarritutako material konposatuetan egindako ontziak dira EKPren portuetako flota gehienak, eta nekez birzikla daitezkeen materialak dira.
Gaur egun, EKPk bere ontziak erosi behar ditu portu-lanak egiteko, eta lan horiek egitea eta ingurumenari ahalik eta inpaktu txikiena eragitea nahi du.
Garapen teknologikoaren faseetan landu behar diren erronka tekniko nagusiak honela adieraz daitezke:
- Eraikuntza: Ontzia eraikitzeko material egokienak bilatzea (kaskoa + egitura + estalkia), ingurumenean duten eragina kontuan hartuta. Puntu honetan arlo hauek baloratzen dira:
- Lorpena: hobe da lortzeko prozesuan ingurumen-inpaktu txikia duten materialak erabiltzea.
- Erabilera: material horiek ontziaren zati bihurtzeko prozesua ere kontuan hartu behar da, eta hobe da prozesu horiek ingurumenarekiko erasokorrak ez izatea.
- Birziklatzea: ontziak bere balio-bizitza amaitzen duenean, komenigarria da erraz birzikla eta aprobetxa daitekeena izatea, zirkulartasunean lagunduz. Ondorioz, alderdi hori ere baloratzen da.
- Motorizazioa: Propultsio elektrikoko metodoak erabiltzea, itsasontziak behar bezala jardun dezan, gas- eta soinu-igorpenak neurri handi batean murriztuz eta erregai fosilen erabilera murriztuz.
- Birkarga: Motor elektrikoa operatzeko sare elektrikoaren erabilera minimizatzea; horretarako, energia berriztagarria lortzeko sistemen erabilera maximizatu behar da, hala nola eguzki-plaka fotovoltaikoak, haize-sorgailu txikiak edo hidro-sorgailuak.
EKPboat proiektuak portu-ontzi baten prototipoa izan nahi du, erabat operatiboa, denboraldi esanguratsu batean (18 hilabete inguru), soluzio hori portu-erabileretarako egokia dela frogatzeko.
EKPboat proiektuak 3 etaparen bidez aurrera egitea espero da. Gaur egun, honela identifikatzen dira:
• 1 fasea: Kontzeptuaren garapena
• 2 fasea: Diseinu zehatza, 1 prototipo egitea eta probak.
• 3 fasea: Gutxienez 1 ontzi eta gehienez 10 ontzi eskuratzea.
- Hizkuntza: Gaztelania, euskara eta ingelesa.
CPMra proposamenak aurkezteko epea: CPM argitalpenetik 30 egun
Hasierako TRL eta amaieran esperotakoa: Enpresek proposamen berritzaileak aurkez ditzakete TRL-4etik abiatuta eta TRL-8ra hel daitezke. - EKPboat erronkei buruzko kontsulta teknikoen arreta ekpboat@ekpsa.eus postontzian
Lotutako albisteak

Erronka bioteknologikoa – Mikroorganismoak detektatzeko eta kuantifikatzeko gailu azkarren garapena azkartzea – DIRAMIL proiektua
MERKATUAREN AURRETIKO KONTSULTA. DIRAMIL Berrikuntzaren Erosketa Publikoko ekintzak helburutzat dauka esne gordineko mikroorganismoak detektatzeko eta kuantifikatzeko gailu azkarrak azkarrago garatzea, ustiategietan bertan erabil daitezkeenak.

Energia-trantsiziorako erronkak – GREEN PARK proiektua
MERKATUAREN AURRETIKO KONTSULTA. GREEN PARK Berrikuntza Publikoaren Erosketa ekintzaren helburua da lurraldearen eta baliabideen erabilera arrazionala eta iraunkorra sustatzeko neurriak ezartzea, eta, aldi berean, Parkeetako espazio eta zerbitzu guztietarako mugikortasun eta irisgarritasun unibertsala sustatzea.

Lurzorua deskontaminatzeko erronka – GARBILAND Proiektua
MERKATUAREN AURRETIAZKO KONTSULTA. Garbiland Berrikuntzaren Erosketa Publikoaren ekintzaren helburua da lurraren deskontaminazioa, teknologia berritzaileen eta jasangarrien bidez, “in situ” edo “on site” egikarituta.

Olatu energiaren erronka – TurboWave proiektua
TurboWave Berrikuntzaren Erosketa Publikoko ekintzaren helburua da oro har olatu-energiaren sektoreko beharrizanetara eta zehazki Mutrikuko lantegiko eskakizun tekniko espezifikoetara egokitzen diren aire-turbinen teknologien garapena azkartzea.