Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 uztaila, 2018 Berrikuntza Ekintzailetza I+G BIND Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

OSASEN enpresak osasun arloari aplikatzeko moduko bio-sentsoreak sortu ditu

Fluxu biologikoak neurtzeko patente bat aurkeztu dute duela gutxi

Fluxu biologikoak neurtzeko patente bat aurkeztu dute duela gutxi

 

OSASEN euskal enpresak bio-sentsore propioak diseinatzen ditu osasun arloko diagnostikoei aplikatzeko. Sentsore horien bidez posible da fluxu biologikoak neurtzea, hala nola, izerdia, listua, gernua edo odola, eta orobat posible da diagnostikoak modu azkar eta sinplean egitea.

 

Bio-sentsoreak aurrerapen handia dira osasun sektorean, batez ere bat-batekotasuna eskaintzen dutelako; izan ere, osasun arloan ahalik eta denbora laburrenean hartu behar izaten dira erabakiak, eta bio-sentsore horiei esker, unean bertan egin daitezke analisiak.  Gainera, eramangarriak dira eta erabiltzeko errazak mediku nahiz farmazeutikoentzat, aukera ematen dietelarik lagin biologiko bat 40 segundotan aztertzeko.

 

Produktu berritzailea da eta enpresa barruko I+G prozesu luze baten emaitza. Hainbat urtez elikaduraren sektorean lan egin ondoren, konpainia horrek erabaki zuen osasun sektorerantz dibertsifikatzea. BIOLAN 2009an hasi zen teknologia hori garatzen, gaur egun lortuak ditu nazioarteko baliozkotzeak eta heldutasun handia erdietsi du. Hala, 40tik gora herrialdetan merkaturatzen ditu elikadura sektorerako bio-sentsoreak. BIOLAN enpresatik sortu zen OSASEN, helburutzat hartuz osasun arloari elektro-kimika aplikatzea eta, elikagaien fluxuak aztertu beharrean, fluxu biologikoak aztertzea, horretan espezializatu delarik.

 

“OSASEN enpresak 3 urte daramatza I+G-n bakarrik lanean baliozkotzeak lortzeko, kontuan izanik prozesuak luzeagoak eta konplexuagoak direla osasunaren munduan elikadurarenean baino. Osasun arloko araudiak konplexuagoak dira, medikamenduen agentziatik igaro beharra dago, zeinak protokolo oso zorrotzak baititu eta, batez ere, oso luzeak” dio Asier Albizuk, OSASEN eta BIOLAN enpresetako zuzendariak.

 

Duela gutxi aurkeztu dute patente bat, fluxu biologikoetako metabolito interesgarriak elektro-kimika erabiliz neurtzeko. “Urte pare bat itxaron beharko dugu jakiteko patentea ematen diguten, eta zein gradutan” esan du Asierrek.

 

Etengabeko ikerketa-prozesuan murgildurik, bezeroen neurriko lanak egiten dituzte, parametro interesgarri pertsonalizatuak eskaintzen dizkete eta neurketa-sistema azkar, sinple eta eraginkorra bermatzen diete, beti ere konfidentzialtasuna zainduz. Beren bezeroen artean daude farmako baten eraginkortasuna monitorizatu nahi duten farmazeutikak edo patologia bat aztertu nahi dutenak, haren aurkako medikamenduak sortzeko.

 

Etorkizunari begira, lehenik eta behin, beren asmoa da proiektua garatzen jarraitzea –diru-laguntza publikoak dauzkate horretarako-, eta horrez gain, loturak egitea kapital adimenduna, hots, osasun arloko merkatuari buruzko ezagutza emango dieten bazkideekin.

Lotutako albisteak

22 uztaila, 2024 Berrikuntza
Jabones El Abra: “Produktu litro bakoitzeko plastiko gutxiago erabiltzen duen ontzi ekologiko bat garatu dugu Hazinnovari esker”
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko
Irakurri gehiago
12 uztaila, 2024 Berrikuntza
Biotz sendotu egin da Orklirekin aliantza estrategikoa itxi ondoren
Irakurri gehiago
9 uztaila, 2024 Berrikuntza
Erhardt Serikaten teknologia kuantikoak konponbide berritzaileak ematen dizkie logistikaren sektoreko arazoei
Irakurri gehiago
2 uztaila, 2024 Berrikuntza
‘Belk+’, mugikortasunerako laguntza pertsonaleko lehen exoeskeleto adimenduna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak