Osasuna, industria eta energía. Zein teknolgiek markatuko dute horien etorkizuna?
Leaders in Tech konferentziaren bigarren edizioa urriaren 15ean ospatuko da hiru sektore estrategikoren etorkizuna markatuko duten teknologiak erakusteko: osasuna, industria eta energia.
- Zeintzuk dira sektore hauetan egindako azken aurrerapen zientifiko-teknologikoak?
- Zer erabilera-aukera eskaintzen dituzte epe laburrean eta luzean?
- Nola egokitzen ari dira erakundeak aukera horien aurrean?
Lehen edizioaren arrakastaren ondoren, zientzia eta berrikuntzako 20 erreferente baino gehiagoren topagune bilakatuko da berriro. Oraingo honetan, osasunaren, industriaren eta energiaren arloan teknologia-egoera eta enpresa-egoera aldatzen ari diren azken aurrerapen teknologikoak eta erabilera-kasuak erakusteko.
Formatu hibridoko jardunaldia, Deustuko Unibertsitateko Paraninfotik edo streaming bidez ikusi ahal izango dena.
Egitarau osoa eta izen-emateak:https://www.eventbrite.es/e/registro-leaders-in-tech-bilbao-conference-vol2-170278145517
Lotutako albisteak

Betielek droneak integratu ditu bere jardueran Hazinnovari esker
Enpresa bizkaitarrak eguzki plakak instalatzen ditu industria-sektorean, administrazio publikoan eta etxe partikularretan, eta bere negozio esparruan aukera berriak aztertu nahi ditu.

Imanol Pradales Lehendakariak etorkizuneko abiazioa bultzatuko duen ITP Aero zentro berria inauguratu du
Imanol Pradales Lehendakariak eta Pedro Sánchez presidenteak ITP Aeroren ADMIRE zentroa inauguratu dute gaur goizean Zamudion, 24 milioi euroko inbertsioarekin eta 150 enplegu kualifikatu baino gehiagorekin. Zentro horrek berrikuntza eta jasangarritasuna sustatuko ditu hegazkingintzan Euskadin

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa
Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean

Sintop proiektuak saldu osteko kudeaketa optimizatu du etxebizitzen eraikuntzan
Construcciones Olabarri buru dela, plataforma adimendun bat garatu da obrak denbora errealean amaitu direnean gorabeherak erregistratzeko. Ekimenak SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa jaso du.

Talleres Altube, doitasuna nortasunean daraman Gipuzkoako mekanizazio-enpresa
Bergarako konpainiak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programako laguntza bat jaso du, eta negozioa % 50 handitzea espero du 2027rako