Otua Taldeak auto elektrikoen bateriak berreskuratzeko aurrerapausoak eman ditu
Europa ibilgailu elektrikoaren garapena bizkortzen ari da, eta horren ondorioz, osagaiekin lan egiten duten euskal enpresek inbertsioak areagotzen dituzte ildo horretan berritzeko eta etorkizun hurbilera egokitzeko. Aldi berean, badira Euskadiko hainbat konpainia auto horien zatiekin zer egin aurreratzen ari direnak, autoak bere denbora erabilgarria amaitzen dutenean. Otua Taldea ibilgailu elektrikoen ioi litioko baterien materialak berreskuratzeko eta ekonomia zirkularra bultzatzeko lanean ari da, material horien bigarren bizitza bermatuz.
Legutioko (Araba) hamar enpresak eta 13 lantegik osatzen dute talde hau –azkena joan den hilean hasi zen lanean–, eta 400 profesionalekin aurrera egiten du. Otua Taldeak bigarren mailako lehengaiak berreskuratzen ditu, eta sektore honetako kate osoa betetzen dute, aluminiozko findegi batetik hasita zabortegi bateraino. Ekonomia zirkularra indartzeko helburua jarraituz, taldeak aurten Baco proiektua jarri du martxan, auto elektrikoaren eta RAEEen ioi litioko bateriak berreskuratzean oinarritzen den ekimena, prozesu hidrometalurgiko baten bidez hain zuzen ere.
Gaur egun, estatu mailan ez dago berreskuratze-prozesu hori egiten duen enpresarik, eta, Europa mailan, Otua Taldeak hiru adibide baino ez ditu identifikatzen, Belgikan, Frantzian eta Alemanian. Baco-ren bidez, “Europa mailako posizionamendua lortu nahi dugu”, azaldu du Jon Barrenetxea-Arando 2004tik talde osoaren I+G bultzatzen duen Inatec Fundazioaren buruak.
Europak ez du litio eta kobalto ustiategirik, eta horrek beste lekutako ustiaketen mendekotasun handia dakar, batez ere Asiako herrialdeekiko. Horiek dira, gainera, ibilgailu elektrikoetarako bateriak fabrikatzen ari direnak, baina baita beste gailu batzuetarako ere, hala nola telefono mugikorretarako (material horien kopurua askoz ere txikiagoa da).
“Materialaren masa kritikoa egon dadin, beharrezkoa da beste herrialde batzuetako baterietatik berreskuratzea, Frantziatik edo Portugaletik adibidez”, azaldu du Barrenetxea-Arandok. Material horietarako bigarren bizitza bermatzea “prozesu garestiak eta oso espezifikoak” suposatzen dituela gogorarazi du.
Materialak berreskuratzea, kalitatea mantenduz
Talde honetako kide den Reydesa Recyclingek bultzatu du proiektu berritzaile hau, eta 2021aren amaieran amaitzea aurreikusten du. Helburua litioa, kobaltoa, nikela edo manganesoa berreskuratzeko negozio-unitate bat sortzea da, baterien metalen artean, “prozesuan berreskuratutako proportzioa eta materialen garbitasuna optimizatuz; helburua material kantitaterik ez galtzea eta kalitatea ez murriztea da”, adierazi du Barrenetxea-Arandok. Prozesu hidrometalurgikoaren bidez lan egiten da, egindako analisiek taldeari erakutsi baitiote pirometalurgikoa bezalako beste metodo batzuek materiala eta kalitatea galtzea eragiten dutela.
Eusko Jaurlaritzaren Hazitek programak babesten du proiektu hau SPRI Taldearen bidez, eta Otua Taldeaz aparte, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuk (Gaiker, ISEA eta CIC EnergiGUNE zentro teknologikoa) parte hartu dute, aldez aurretik egindako beste hiru proiektuekin, orain aurrerapenak Bacoren bidez industria-mailara eramatea posible egin dutenak.
Hiru ikerketa-proiektu horietako bik Elkartek programaren bidez sustatu dira: Relibat proiektua, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinen baterietan oinarritua CIC EnergiGUNE, Gaiker, Isea eta Inatec-ekin; eta Ulises, ibilgailu elektrikoen baterietarako proiektua, Gaiker, ISEA eta Inatec enpresekin. Hirugarrena Strammer proiektua, Ihoberen laguntzaren bidez egin da. Horiek guztiek Otua Taldearen instalazioetan gaur egiten den lanerako oinarriak sortu zituzten.
Lotutako albisteak

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

Kontsulta irekia: Spri Taldearen laneko prebentzio-zerbitzuak definitzeko zure aukera
Sprik merkatuko aurretiazko kontsulta jarri du abian, lan-arriskuen prebentzioaren eta osasunaren zaintzaren sektorearen benetako beharretara egokitutako lizitazioa diseinatzeko. Horren bidez, operadore ekonomikoen ekarpenak bildu nahi dira, kontratazio-prozesu lehiakor, garden eta merkatuko jardunbide egokienekin lerrokatua egituratzeko.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Aloka, profesionalen artean ikus-entzunezko materiala alokatzeko plataforma
Gipuzkoako startup-ak hainbat ekipo eskaintzen ditu, hala nola kamerak, grabagailuak, mikrofonoak, droneak. Mobile World Congress-eko 4YFN biltzarrean parte hartu zuen, SPRI Taldeak kudeatutako stand batekin, webgunea inbertsore eta bezero potentzialei aurkezteko.

Metagra, mende erdiko berrikuntza automobilgintzarako hotzeko estanpazioan
Bergarako enpresa pieza konplexuen fabrikazioan sendotu da, jasangarritasunaren eta berrikuntzaren alde eginez.

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Fast Track Innobideak Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzeko eta sustatzeko sortu zen. Merkatuan ondasun edo zerbitzu berriak sartu dituzten edo enpresan negozio-prozesuak hobetzen dituzten berrikuntza-jarduerak babesten ditu, enpresa lehiakorrago bihurtzeko.

Jon Ander Egaña: “BASQUE FOOD CLUSTERrek elikadura euskal industriaren sektore estrategiko gisa kokatzea lortu du”
Elikatze-katearen euskal elkartea 150 enpresa eta erakunde baino gehiagoren lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, berrikuntzaren garapenarekin, lankidetza-proiektuekin eta teknologien integrazioarekin.

Siteco, 30 urte automatikoki ordaintzeko makinak ekoizten
Arabako enpresak administrazio publikoarekin eta ostalaritza sektorearekin egiten du lan, eta urteak daramatza nazioarteko merkatuan.

Mecanizados Patro enpresak “fidagarritasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna” eskaintzen ditu trenbide-sektorean
Serie laburretarako eta luzeetarako pieza espezifikoak fabrikatzen ditu enpresa arabarrak, doitasun handiko lan-tresna eta makinekin.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.