
Nola parte har dezakete industria-enpresek Europako proiektuetan?
Sarritan, enpresa txiki eta ertainek badakite produktuak eta zerbitzuak hobetzeko, negozio-prozesuak optimizatzeko, finantzaketa bilatzeko, I+G babesteko edo kudeaketa-eredu berriak bultzatzeko orduan kanpoko laguntza behar dutela. Enpresak zentzu honetan laguntzeko SPRI taldeak euskal enpresa txiki eta ertainari zuzenduta dagoen INNOBIDEAK-INNOKONEXIO programa abiarazi du itzuli beharrik gabeko diru-laguntzetan 250.000 €arte eskainiz, berrikuntzaren,...

Konpainia hornitzaile eta bazkide globalak bilatzen laguntzen diegu euskal enpresei ‘EEN – Enterprise Europa Network’ sarearen bidez
EEN bidez, euskal enpresek beren eskaintza eta/edo eskaera-profilak argitara ditzakete orain, edo nazioarteko konpainia bazkide izan daitezkeenekin lankidetza-aukerak bila ditzakete.

Betico Taldeak plataforma bat sortu du konpresore-gelak eta horien urrutiko kudeaketa monitorizatzeko
Gasteizko enpresak ia 100 urte daramatza aire konprimituko sistemak fabrikatzen, eta bezeroen eraginkortasun energetikoa hobetzearen aldeko apustua egiten du Betico AirClouden bitartez. Datorren urtean konpresore sorta berri bat merkaturatuko du, iman iraunkorreko motorrekin.

SPRI Taldeak garapen profesionalaren eta lidergoaren alde egin du emakumeek industrian jasaten duten desberdintasuna desagerrarazteko
Cristina Oyón, Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendaria, Bruselan izan da European Manufacturing Conference ekitaldian

Cikautxo-k hidrogenozko ibilgailuentzako proiektuen esleipenak eskuratu ditu
SPRI Taldearen BDIH Konexio programako laguntza bat jaso duen Bizkaiko enpresa honek bere negozioaren % 3 bideratzen du I+G-ra

Osoak enpresak zirkuituak eta ekipo elektronikoak fabrikatzen ditu desgaitasuna duten pertsonek osatutako lan-taldearekin
Gasteizko Enplegu Zentro Bereziak ia hiru hamarkada daramatza gizarteratze-enpresa gisa, eta balio erantsiko produktuak eskaintzen ditu merkatu nazionalean hainbat sektoretan, hala nola domotikan, argiztapen-sektorean, segurtasunean, makineria-sektorean, energia berriztagarrien-sektorean, elektromedikuntzan, elektronika industrialean, edo sarbide edo potentzia kontrolen sektorean.

Mondragon Unibertsitateak enpresa arloko patenteei buruzko espezializazio-ikastaro bat eskainiko du
Mintegiak zortzi saio izango ditu iraila eta azaroa bitartean

“Baldintza ezinhobeak ditugu industria adimendun potente bat izateko. Orain apustu estrategiko bat behar dugu eta azkar gainera”
Adimen artifiziala eta lengoaia naturalaren prozesamenduan aitzindaritzan jartzeko herri-proiektu anbiziotsu eta nazioartekoa garatu beharra, hau da, goi-mailako Ikerketa eta Fabrikazio Sare Publiko-Pribatu kooperatibo baten eraketa nabarmendu du Josu Aztiriak, Orai NLP Teknologiaken Koordinatzaileak.

Euskadik Espainiako enpresa lider garrantzitsuenak bilduko ditu CEDE Fundazioko Zuzendaritza-karguen XXI. Kongresuan
“Zuzendaria mundu berri baterako trantsizioaren aurrean” izenburupean, erakunde eta enpresetako zuzendaritza-kargu garrantzitsuenek aztergai izango dituzte egungo egoera eta etorkizuna, eta giltzarri batzuk eskainiko dituzte Espainiako enpresak sendotu eta bultzatzeko

Amaia Ferro: “Mondragon Korporazioan 180 milioi euro baino gehiago inbertitzen ditugu urtero berrikuntzan”
Taldeko enpresa-garapeneko arduradunak eraldaketa digital, jasangarritasun eta berrikuntzaren erronkei aurre egitearen garrantzia azpimarratu du, “negozio-eredu berriak sortzeko eta gure bezeroekiko balioa handitzeko”.

2.000tik gora lanpostu eta 24 milioi eurotik gorako inbertsioa da kooperatibek Lea-Artibain eta Busturialdean egindako ekarpena
Hala erakusten dute Lea-Artibai eta Busturialdeako Kooperatiben Mahaia Elkarteko kide diren kooperatiba industrialek bildutako 2021eko ekitaldiko datuek: Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Kide eta Maier.

SPRIk gidatzen du enpresetan genero berdintasuna bultzatuz industria-lehiakortasuna handitzea helburu duen nazioarteko aditu talde aitzindaria
2022an “Women in Manufacturing” nazioarteko aditu taldeak berriro ekin dio lanari ildo berri batekin

Baster, familia-enpresa txikia izatetik garbiketa teknikoan eta doitasun-koipegabetzean konponbide aurreratuak eskaintzera
Azken 50 urteetan, bi distiragailurekin lan egitetik azal-tratamenduen punta-puntako makineria edukitzera igaro da Gipuzkoako enpresa, gero eta zorrotzagoa den industria bati zerbitzu ugari eskaintzeko.

Cover Systemsek korrosioarekiko eta metalekiko erresistentzia handiko estaldura termoplastikoak aplikatzen ditu
Gipuzkoako enpresak instalazioak handitu berri ditu, gehienez 5 tonako galdaketa-piezak prozesatu ahal izateko.

Frigolan: “Izaera berritzailea dugu hozte industrialaren sektorean, eta horretarako lankidetzak hobetzea funtsezkoa da”
Enpresa gipuzkoarrak ontzigintzako hozte-guneak eta arraina manipulatzeko sistemak garatu nahi ditu atzerrian marka eta proiektu berrien bidez.

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Gaur albiste dira: IKERLAN, INDEUSeko lantaldeak, Business Intelligence eta SOFTWARE GAIZTOA

INDEUSeko lantaldeek Hizkuntza teknologien ekintza plana, Lanhitz deialdia eta Euskaraldia izan dituzte ardatz nagusi
Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta erakundeek aurtengo hirugarren batzarra egin dute gaur.

Tapia: “Mercedes Benz taldeak Gasteizerako duen proiektua ona da, zailtasunak daude, baina aurrerapausoak ematen ari dira”
Siemens Energyrekin bihar egitekoa den bileraren helburua OPA prozesuaren jarraipen hurbila egitea eta euskal ekosistemaren gaitasunei balioa ematea da

Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien elkarteak Zuzendaritza Batzorde berria aukeratu du
Isabel Iturbek presidentetzan jarraituko du lau urtez

Walter Pack, berrikuntza eta mugikortasun iraunkorraren abangoardian automobilgintzaren sektorean
Euskal konpainiak hainbat proiektutan parte hartzen du, automobilaren sektore iraunkorrago eta zirkularrago baterantz aurrera egiteko, funtzionaltasunen eta diseinuaren berrikuntzaren bidez. Europako hainbat OEM-rekin eta unibertsitate eta zentro teknologikorekin lan egiten du.