Patente aditua enpresan kurtsoa: Hamargarren edizioa
Zure organizazioan nola edo hala eta asmatzaileek erakutsitako interesaren arabera kudeatzen dira patenteak?
Patenteen gaia arazoren bat dagoenean soilik da lehentasunezkoa?
“Patentatzearren” patentatzen dela iruditzen zaizu, zergatik edo zertarako jakin gabe?
Patente eskaeren tramitazio eta zabaltzea kontrolaezinezko gastu gehikuntza dakarren aurreranzkako ihesaldi bilakatzen dela?
Ez dago zuen patente zorroak babesten duenaren ikuspegi garbirik duen inor?
Patenteekin erlazionatutako kostea zergatik jakin gabe onartu behar den gastu bat gehiago bezala ikusten da?
Patenteak funtsean ezertarako balio ez duten sentipena dago?
Zuk zeuk ere ez daukazu erabat argi zertarako balio duen patenteen kontu honek eta nola kudeatu beharko liratekeen?
Galdera hauetako guztien edo batzuen erantzuna baiezkoa bada, ¡hau da behar duzun kurtsoa!
Kurtso honen bitartez, patente politikaren oinarri izan behar duten hiru funtsezko zutabeen inguruan enpresa mailako ildo eta irizpideak finkatzen lagunduko duen formakuntza eman nahi da. Patente politikaren hiru funtsezko zutabeak honako hauek dira:
- patenteak informazio iturri bezala erabiltzea
- patenteak urratzeko arriskuen prebentzioa, eta
- norberaren garapenak patente bidez babestea, eta baita aktiboki kudeatu eta patente zorroa ustiatzea ere.
HELBURUAK
Ikasleei patenteen inguruan formakuntza eman estrategia, kudeaketa eta errentagarritasun ikuspuntu batetik, ondorengo gaitasunak izan ditzaten:
- Norberaren garapenak patentatzeko aukerak detektatu eta aprobetxatzea.
- Proiektu berri bakoitzerako patenteekin lotutako mugarriak finkatzea.
- Patente estrategia bat finkatzea.
- Patente adituekin, jabetza industrialeko agenteekin adibidez, interlokuzio egokia mantentzea.
- Patente zorro bat kudeatzeko jarraibideak finkatzea.
- Enpresan jabetza industrialaren arloan erreferente bilakatzea.
- Enpresan patente kultura bat sortzea.
- Hirugarrenekin patente salmenta akordioak, patente lizentziak, teknologia transferentzia akordioak, elkarlan akordioak eta abar negoziatzeko ildoak finkatzea.
- Patenteekin erlazionatutako egoera gatazkatsuak kudeatzea.
NORI ZUZENDUA
Negozio zuzendariak, berrikuntza zuzendariak, zuzendari teknikoak, I+G+b teknikariak, patente kudeaketa mailan ardurak hartu dituzten edo hartuko dituzten pertsonak, eta orohar patenteak negozio ikuspuntu batetik nola erabil daitezkeen ulertzeko beharra duen edonor. Ikasle kopuru MUGATUA: 20
+info: www.mondragon.edu
Lotutako albisteak

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna