Patenteen kudeaketan eta enpresa-ezagutzaren babesean espezialistak prestatzeko ikastaro bat ostatatuko du Bilbok
Patenteak lehiakortasun-elementu bihurtzeko irizpideak eta jarraibideak finkatzen lagunduko du SPRI Taldearen laguntzarekin antolatutako ekimen horrek
Garapen propioen babesean, kudeaketan eta ustiaketan adituak diren profilentzako ikastaroa da
Bilboko Merkataritza Ganberak “Patenteetako espezializazioa enpresaren esparruan” ikastaroaren bederatzigarren edizioa ostatatuko du irailetik aurrera. Ikastaro horren helburua da aditu batzuk sortzea enpresetan, gauza izango direnak patenteak kudeatzeko lehiakortasun-elementu gisa. Ganberak eta Mondragon Unibertsitateak antolatu dute, Enterprise Europe Network sareko koordinatzaile den SPRI Taldearen (enpresen garapenerako euskal agentziaren) eta Innobasque-n laguntzarekin.
Ikastaroko zortzi saioetan landuko diren gaien bidez profil profesional berri bat definituko da enpresaren barruan, lagungarri izango dena patenteen politikarako jarraibide eta irizpide argiak finkatzeko. Irizpide horiek, berriz, ezagutzaren babesarekin lotutako hiru zutabe nagusitan egituratzen dira: patenteak informazio iturri gisa erabiltzea, patenteak urratzeko arriskuak prebenitzea, garapen propioak patente bidez babestea eta, azkenik, patente-zorroa ustiatzea eta aktiboki kudeatzea.
Prestakuntza hau bereziki zuzentzen zaie zuzendari teknikoei edo negozio zuzendariei, I+G-ko teknikariei, ikerlariei, eta, oro har, enpresa edo teknologi zentroetako profesional teknikoei. Parte-hartzaileek behar dituzten irizpideak eta ezagutzak barneratuko dituzte honakoak egin ahal izateko: garapen propioak patentagarriak diren ala ez detektatu eta horretarako aukerak aprobetxatu, proiektu berri bakoitzean patenteekin lotutako mugarriak definitu, enpresa barruan jarraibideak finkatu patenteekin lotutako estrategiak definitzeko, hala nola lagapenak, lizentziak, teknologia transferentziak, lankidetzak, e.a.
Aurreko edizioetan bezala, Ismael Igartuak zuzenduko du ikastaroa. Hizlariak ere aurreko edizioetako berberak izango dira, denak ere ospe handiko adituak patenteen munduan. Saioak zortzi ostiraletan egingo dira, irailaren 21etik hasita. Azaroaren 23an izango da azkena.
Ikastaroa praktikoa izango da nagusiki, eta helburutzat dauka zuzentarau eta irizpide argiak ezartzea enpresa-esparruan jabetza industrial eta intelektualari dagokionean, eta bereziki patenteen arloan, beti ere garrantzi berezia emanaz, besteak beste, patenteen estrategiari, kudeaketari eta errentagarritasunari. Azken helburua da patenteen inguruko kultura bat sortzea enpresetan, teknologia-zentroetan eta unibertsitateetan.
Dagoeneko zabaldu da izena emateko epea eta irailaren 14an itxiko da. Parte-hartzaileei azaroaren 23an, ikastaroaren azken saioan, entregatuko zaizkie ikastaroa egin izana akreditatzen duten diplomak.
Lotutako albisteak

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko
Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.

Imanol Rego, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente berria
Manuel Salaverriaren lekukoa hartu du. Salaverriak euskal ekosistema publiko pribatuaren balioa sustatzen jakin du, Euskadi garatzeko bide estrategiko gisa