Berrikuntza
Elkarrizketak 14 urria, 2021

“Produktibitatearen hobekuntzan lortutako emaitzak nabarmenak dira” Juanjo Barrientos, Bidegain enpresako product manager-a

Hazinnova programa aukera paregabea izan da enpresako ordena eta garbitasuna hobetzera bideratutako proiektu bat martxan jartzeko.

Talleres Bidegain Tolosako enpresa bat da, balbuletarako osagaien fabrikazioan espezializatua dagoena. 48 langile ditu plantillan eta exijentzia maila handiko sektoreetara bideratzen du bere jarduera, esaterako energiara, industria kimikoetara eta uraren sektorera. Lantaldeko kideek hainbat hilabete zeramatzaten lantegiko produktibitatea hobetzeko moduen bila, Hazinnova laguntzak ezagutu zituztenean.

Programa hau aukera paregabea izan da enpresako ordena eta garbitasuna hobetzera bideratutako proiektu bat martxan jartzeko. Zehazki, Hazinnovaren bitartez 5S metodologia aplikatu dute mekanizatuen arloetako batean. “Erabaki genuen mekanizatu-zentroen sekzio batetik hastea, pilotu modura” azaldu du Juanjo Barrientosek, Talleres Bidegain enpresako product manager-ak, “antolakuntza aldatu nahi genuen, eta ordena hobetu gune horretako produktibitatea handitzeko”.

Tailerreko beste sekzio batzuetara zabaldu den pilotua

Berrikuntza-proiektua hainbat fasetan garatu da. Lehenbizi, lantaldeko kideek proiektuaren azpiegitura definitu zuten, eta 5S metodologiari buruzko prestakuntza txiki bat jaso zuten. Ondoren, desbideratzeak eta aplikatu beharreko konponbideak identifikatu zituzten. Azkenik, antolakuntzako hobekuntzak eta teknikak aplikatu zituzten workshop baten bidez.

“Gaur egun, metodologia inplementatuta dago, eta emaitzak agerikoak dira produktibitatearen hobekuntzari dagokionez” azaldu du Juanjo Barrientosek. Enpresako zuzendaritzak batez ere nabarmendu du plantillaren motibazioa, hasieratik buru-belarri inplikatu baitzen proiektuan. “Bitxia da, zeren ikusten ari gara kutsatzen ari direla gainerako sekzioak -zeintzuetan oraindik ez dugun aplikatu metodologia – eta ildo bereko hobekuntzak egin dituztela”.

Berrikuntzako mikroproiektu honen bidez, enpresak aldaketa handi bat lortu du sekzioaren ordena eta garbitasunean. Gainera, garbiketa-plan eta ikuskapen-programa zorrotzak ezarri dituzte, desbideratzeak identifikatu eta zuzentzeko. Orain helburua da metodologia hori estrapolatzea produkzio-tailerraren gainerako ataletara.

Enpresaren arazo zehatz bat konpontzera bideratutako aholkularitza

Hazinnova programa doako laguntza eta aholkularitza zerbitzu bat da, mikroproiektuak bultzatzen dituena enpresetan. Laguntza horren bidez, enpresek 50 orduko aholkularitza espezializatua jasotzen dute euren antolakundean hobetu ditzaketen arloak detektatu, konponbideak identifikatu eta martxan jartzeko.

Prozesu osoa 3 hilabetean garatzen da, eta helburua da proiektua amaitzean emaitza ukigarriak lortzea. Gainera, enpresak hurbileko Hazinnova agente baten laguntza jasotzen du proiektuaren fase guztietan. Hala, proiektuak ez dio karga administratibo gehigarririk egozten enpresa onuradunari.

“ETEentzat sekulako laguntza da, aukera ematen baitu prozesuan gidatzen zaituzten aholkularitzekin kolaboratzeko” dio Talleres Bidegain enpresako product manager-ak, “astero laguntzen dizute eta horrela askoz errazagoa da dena, lanaren zati handi bat eginda dagoelako”.

Juanjo Barrientos, eskerrik asko zuen denboragatik eta zuen esperientzia gurekin partekatzeagatik!

Bideo honetan lehen eskutik jakingo duzu nolako esperientzia izan duen Talleres Bidegain enpresak Hazinnova programan:

 

Lotutako albisteak

Icónica,  errotulua  artelan  bihurtzen  denean
03/04/2025 Berrikuntza

Icónica, errotulua artelan bihurtzen denean

Arabako enpresa da kartelak fabrikatzen dituen Euskadiko azken enpresetako bat. Hain zuzen ere, bost hamarkada daramatza lanean eta teknika eta artisautza uztartzen ditu bere produkzioak

IDDTEK:  “Industriaren  eta  talentuaren  arteko  lotura  gara”
14/03/2025 Berrikuntza

IDDTEK: “Industriaren eta talentuaren arteko lotura gara”

Orain 20 urte Irene Rodríguez donostiarrak sortu zuen ETEa ingeniaritza arloko outsourcingean erreferentea da eta sektore estrategikoetan lan egiten duen talde sendoa eta proiektuak ditu abian.

NAW:  “Gure  abantaila  lehiakorra  10  urte  bitarteko  kirol-oinetako  minimalista  eskaintzea  da”
04/03/2025 Berrikuntza

NAW: “Gure abantaila lehiakorra 10 urte bitarteko kirol-oinetako minimalista eskaintzea da”

Silvia Echeverríak, NAWren sortzaileak, oinetako minimalistak postura-osasunean eta garapen biomekanikoan haurtzarotik helduarora arte nola eragin dezakeen azaltzen du.

Ezarri  Mosaicos:  “Enpresa  baten  egunerokoa  lehiatzea,  ikertzea  eta  bezeroei  erantzunak  ematea  da”
20/02/2025 Berrikuntza

Ezarri Mosaicos: “Enpresa baten egunerokoa lehiatzea, ikertzea eta bezeroei erantzunak ematea da”

Gipuzkoako enpresaren beirazko diseinuak 100 herrialdetan baino gehiagotan daude, eta nazioarteko transakzioak haren negozio-zifraren % 70 dira

Begoña  San  Miguel:  “Oja-Remen  trokelen  diseinua  menderatzea  bilatzen  dugu  kalitatezko  piezak  prezio  lehiakorrean  eskaintzeko”
13/02/2025 Berrikuntza

Begoña San Miguel: “Oja-Remen trokelen diseinua menderatzea bilatzen dugu kalitatezko piezak prezio lehiakorrean eskaintzeko”

Ia 60 urteko ibilbidearekin, Gernikan sortu eta Zornotzan egoitza duen enpresak berrikuntza teknologikoaren eta dibertsifikazioaren alde egin du, estanpazio metalikoaren sektorean hazten jarraitzeko.

Naberan  Sareak:  “Hazinnovak  enpresan  pertsonen  arteko  harremanak  hobetzen  lagundu  digu”
30/01/2025 Berrikuntza

Naberan Sareak: “Hazinnovak enpresan pertsonen arteko harremanak hobetzen lagundu digu”

Gipuzkoako enpresak itsasorako arraste-sareak fabrikatzen ditu berrikuntza-elementu ugarirekin, artisau-lana eta teknologia aurreratua konbinatuz.

Arrosi:  “Surfeko  oholen  fabrikazioa  da  paper  kizkurtuaren  aplikazio  exotikoenetako  bat”
21/01/2025 Berrikuntza

Arrosi: “Surfeko oholen fabrikazioa da paper kizkurtuaren aplikazio exotikoenetako bat”

Elduainen dagoen enpresa honek lau hamarkada daramatza papergintzaren erreferentzia izaten

Zerbimek:  “Serie  laburren,  pieza  unitarioen  eta  prototipoen  mekanizazioan  espezializatzen  gara,  eta  hori  ez  da  ohikoa  sektorean”
20/01/2025 Berrikuntza

Zerbimek: “Serie laburren, pieza unitarioen eta prototipoen mekanizazioan espezializatzen gara, eta hori ez da ohikoa sektorean”

CNC mekanizazioan espezializatutako enpresak 'Prestakuntza Dualeko Gipuzkoako Enpresarik Onenaren' saria jaso du bere talentu gaztearen aldeko apustuagatik.

Zeatz:  “Urte  hauetan  lortutako  esperientziak  garrantzi  handiko  proiektuei  aurre  egiteko  aukera  ematen  digu”
19/12/2024 Berrikuntza

Zeatz: “Urte hauetan lortutako esperientziak garrantzi handiko proiektuei aurre egiteko aukera ematen digu”

Neurrira diseinatutako zatitzaileen fabrikazioan espezializatutako Gipuzkoako konpainiak berrikuntzaren eta zentro teknologikoekin lankidetzan aritzearen alde egiten du, irtenbide pertsonalizatuak garatzeko.

Vidrala:  “Aiaraldearentzako  aukerarik  onena  bertako  lehiakortasuna  da”
11/12/2024 Berrikuntza

Vidrala: “Aiaraldearentzako aukerarik onena bertako lehiakortasuna da”

Beiragile arabarra eskualdeko motoreetako bat da, eta 5.000 pertsonari ematen die lana 11 ekoizpen-lantegitan. Horietatik urtean 9.000 milioi botila eta ontzi irteten dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.